Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. IVAPeko eduki orokorrak
 

 

Erakundeentzako eta enpresentzako deialdia, praktikak egingo dituzten ikasleak har ditzaten, LHIEE Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak 2017-2018 ikasturterako antolatutako «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIII. (43) Ikastaroaren barruan

Deskribapena



LHIEEren «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIII. (43) ikastaroren egituraren arabera, azken 8 urteetan hirigintza-alorrean 48 praktika-ordu baino gutxiago egin dituzten ikasleek 300 orduko praktikaldia egin dezakete, erakundeetan eta/edo enpresetan. Praktikaldi hori ez da derrigorrezkoa Hirigintzako diploma lortzeko.

Ikastaroan zehar jasotako ikaskuntza teoriko-praktikoa osatzeko xedea dauka praktikaldi horrek; beraz, gaikuntza eta trebetasun praktikoak eskuratzeko aukera ematen zaie praktika horiek egiten dituzten pertsonei, ikastaroaren edukien eremuan, erakundeetako eta enpresetako lan profesionaletan lagunduz.

Hirigintzaren eta lurralde- eta hiri-ikasketen eremuan, are nabarmenagoa da prestakuntza praktikoaren beharra, eremu konplexua izateaz gain, guztiz zeharkako gaia baita enpresa askoren jardueran, eta, zalantzarik gabe, administrazio publikoen jardueran.

Praktikaldian dauden pertsonak hartuz erakunde eta/edo enpresa hauek erakusten duten lankidetzak gizarte-balio handia ematen die haien ekimenari; horrela, guztien ahalegina batuz, kalitatea eta prestakuntza praktikoa emango diete hirigintzako etorkizuneko profesionalei.


Erakundeentzako eta enpresentzako deialdia, praktikak egingo dituzten ikasleak har ditzaten

 betebeharrak:

a) Hirigintzaren, lurralde-plangintzaren eta ingurumenaren eremuko unitate espezifikoa eta horri atxikitako langileak edukitzea.

b) Praktikak egiten dituenaren tutore-lanak egiteko pertsonaren bat edukitzea praktikaldian, pertsona horrek enpresan betetzen duen espezialitate profesionala eta praktiketako ikaslearen espezialitate profesionala kontuan hartuta.

c) Praktiketako pertsona bat hartzeko eskabidea aurkeztea, hurrengo oinarrian adierazten den moduan eta epean

 

Nori dago zuzenduta


Praktiketan pertsonak hartu nahi dituzten erakundeak eta enpresak, ikastaroan zehar jasotako ikaskuntza teoriko-praktikoa osatzeko xedea dauka praktikaldi horrek; beraz, gaikuntza eta trebetasun praktikoak eskuratzeko aukera emateko, ikastaroaren edukien eremuan, erakundeetako eta enpresetako lan profesionaletan lagunduz.

 

Aplikatu beharreko araudia



Erakundeentzako eta enpresentzako deialdia, praktikak egingo dituzten ikasleak har ditzaten

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Erakundeentzako eta enpresentzako deialdia, praktikak egingo dituzten ikasleak har ditzaten: 1047201

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

ebazpenaren indarraldia hasten denetik sei hilabete

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk


Lege oharra © 2009 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana