Joan edukira

Erakundeentzako eta enpresentzako deialdia, praktikak egingo dituzten ikasleak har ditzaten, LHIEE Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak 2018-2019 ikasturterako antolatutako Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIV. (44) Ikastaroaren barruan

Deskribapena


LHIEEren Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIV. (44) ikastaroren egituraren arabera, azken 8 urteetan hirigintza-alorrean 48 praktika-ordu baino gutxiago egin dituzten ikasleek 300 orduko praktikaldia egin dezakete, erakundeetan eta/edo enpresetan. Praktikaldi hori ez da derrigorrezkoa Hirigintzako diploma lortzeko.

Ikastaroan zehar jasotako ikaskuntza teoriko-praktikoa osatzeko xedea dauka praktikaldi horrek; beraz, gaikuntza eta trebetasun praktikoak eskuratzeko aukera ematen zaie praktika horiek egiten dituzten pertsonei, ikastaroaren edukien eremuan, erakundeetako eta enpresetako lan profesionaletan lagunduz.

Hirigintzaren eta lurralde- eta hiri-ikasketen eremuan, are nabarmenagoa da prestakuntza praktikoaren beharra, eremu konplexua izateaz gain, guztiz zeharkako gaia baita enpresa askoren jardueran, eta, zalantzarik gabe, administrazio publikoen jardueran.

Praktikaldian dauden pertsonak hartuz erakunde eta/edo enpresa hauek erakusten duten lankidetzak gizarte-balio handia ematen die haien ekimenari; horrela, guztien ahalegina batuz, kalitatea eta prestakuntza praktikoa emango diete hirigintzako etorkizuneko profesionalei.


Erakundeentzako eta enpresentzako deialdia, praktikak egingo dituzten ikasleak har ditzaten

Betebeharrak:

a) Hirigintzaren, lurralde-plangintzaren eta ingurumenaren eremuko unitate espezifikoa eta horri atxikitako langileak edukitzea.

b) Praktikak egiten dituenaren tutore-lanak egiteko pertsonaren bat edukitzea praktikaldian, pertsona horrek enpresan betetzen duen
espezialitate profesionala eta praktiketako ikaslearen espezialitate profesionala kontuan hartuta.

c) Praktiketako pertsona bat hartzeko eskabidea aurkeztea, oinarrietan adierazten den moduan eta epean

 

Nori dago zuzenduta


Praktiketan pertsonak hartu nahi dituzten erakundeak eta enpresak, ikastaroan zehar jasotako ikaskuntza teoriko-praktikoa osatzeko xedea dauka praktikaldi horrek; beraz, gaikuntza eta trebetasun praktikoak eskuratzeko aukera emateko, ikastaroaren edukien eremuan, erakundeetako eta enpresetako lan profesionaletan lagunduz.

Aplikatu beharreko araudia


Deialdiaren araudia BOPV , 116

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Idazkaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

EVETU

Rekalde 18

48009 Bilbo

Tel: 944 031 600

mail: Evetu@ivap.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea(k)

  • Erakundeentzako eta enpresentzako deialdia, praktikak egingo dituzten ikasleak har ditzaten: 1047202

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk


Euskadi, auzolana