Administrazio hizkera argia

Azken artikuluak

  • Apirilean, Administrazioa Euskaraz aldizkariaren 104. zenbakian...

    Zenbaki honetan Onintza Enbeita Maguregi (Muxika, Bizkaia, 1979) elkarrizketatu dugu. Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen 2018ko abenduan, baina bertsolari ez ezik, kazetari, baserritar, feminista eta politikaria ere bada Onintza.

  • 14 aholku ahoz ondo komunikatzeko

    Hitzaldi bat eman behar duzu? Bilera batean txosten bat aurkeztu? Irakasle aritu? Ahozko komunikazioak garrantzia handia izaten du lan askotan. Eta gizarte mailan ere, diskurtso onak eskaintzeko trebezia gero eta preziatuago daukagu.

    Post honetan, ahoz ondo komunikatzeko 14 aholku eskaintzen ditugu: 4 aholku nagusi, eta horiekin lotura duten beste 10.

  • Informatikako hitz eta sigla berezien ortotipografia

    Informatikan, izen eta sigla berezi asko erabiltzen dira (Google, Internet, JPG, WWW…), baita ingelesetik zuzenean hartutako maileguak ere (software, web, blog…). Horiek guztiak diskurtsoan integratzen ditugunean egoki deklinatu eta idazteko, hona hemen zenbait gomendio.

  • Ahozko eta idatzizko komunikazioaren arteko alde nagusiak

    Komunikazioan, elkarri eragiten dioten zenbait elementuk hartzen dute protagonismoa: igorlea, hartzailea, mezua, kodea, testuingurua, komunikatzeko baliabideak, eta abar. Haietako bat aldatuz gero, komunikazio-ekintza bera ere aldatzen da. 

    Transmititzeko modua komunikazio-ekintza zehazten duen elementu garrantzitsuenetako bat da. Teknologia berrien etengabeko garapena dela eta, transmisio motei buruzko sailkapen ezberdinak eskaini daitezke; post honetan, ahozko eta idatzizko komunikazioa konparatu, eta haien arteko alderik nabarmenenetan sakondu nahi izan dugu.

  • Administrazioa Euskaraz aldizkaria

    Dagoeneko ikusgai dago IVAPeko webgunean Administrazioa Euskaraz aldizkariaren 103. zenbakia.

    Bertan, besteak beste, euskara, euskal kultura, teknologia berriak eta administrazioko hainbat kontu jorratzen ditugu. Ale honetan…

Lege oharra © 2009 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Euskadi, auzolana