Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. IVAPeko eduki orokorrak
 

Argitalpen-data: 2017/05/19

Informazio-oharra 2017ko Lan-poltsei buruz

Informazio-oharra

INFORMAZIO-OHARRA 2017KO LAN-POLTSEI BURUZ

  

Bigarren ariketaren behin-behineko emaitzen aurkako erreklamazioak jartzeko epea amaituta eta erreklamaziook aztertuta, ondoko jardunak burutuko dira:

  • Egindako proba aurrez aurre berrikusteko eskatu duten pertsonei deitzea ekainaren 5etik 9ra berrikusketa egiteko. Maiatzaren 26an argitaratuko da webgune honetan berrikusketa egiteko egutegia, deitutako pertsonak, eguna, ordua eta lekua zehaztuta.
  • Idatziz erantzutea erreklamazioetan agertutako gainontzeko gaiei.

 

Euskara-proba idatziaren behin-behineko emaitzak ekainaren 9an argitaratuko dira, ahozko probara deitutako pertsonen zerrendarekin batera. Egun horretan argitaratuko dira, halaber, deialdiaren data, ordua eta lekua.

Bigarren ariketaren behin betiko emaitzak ekainaren 23an argitaratuko dira.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 19a

Lege oharra © 2009 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Euskadi, auzolana