Administrazio hizkera argia

Lege aipamenek testuen ulergarritasuna oztopatzen dute

Oin-oharrak erabiltzearen abantailak

egilea: Irene Fernandez Maiztegi, 

Administrazioko idazkietan agertu ohi dira testuen ulermena eragozten duten hainbat elementu. Horietako batzuk ezinbestekoak dira, eta, ezin ditugu, beste barik, kendu. Testuen ulergarritasuna bermatze aldera, komeni zaigu testuak zertxobait moldatzea.

Lege-aipamenak dira, adibidez, testuaren irakurketa zailtzen duten elementu horietako batzuk. Aipamen luzeak eta zurrunak izaten dira gehienetan, eta irakurketa trabatzen dute.

Lege-aipamenak dituzten testuak arintzeko eta irakurgarritasuna hobetzeko baliabideetako bat oin-oharrak erabiltzea da. Legearen izen osoa testutik atera, eta oin-ohar bidez ematen badugu, gure testuak irakurterrazagoak izatea lortuko dugu.

Adibide batekin ikusiko dugu argiago:

jatorrizko adibidea

proposamena

Legeen erreferentziak testutik ateratzen baditugu, testuaren informazio garrantzitsua errazago helduko zaio irakurleari.

informazio gehigarriaEskabideen idazketaz gehiago jakin nahi izanez gero, kontsultatu Administrazio idazkiak. Eskabidea argitalpena (PDF, 2,47MB).

Lege oharra © 2009 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Euskadi, auzolana