Administrazio hizkera argia

Egungo egunean egiten diren huts nabarmenenak (II)

egilea: Begoña Ayerdi, 

1994an, Gotzon Garatek idatzitako artikulu bi argitaratu genituen Administrazioa Euskaraz aldizkarian. Lehenengo artikuluaren zenbait huts gogora ekarri genituen aurreko post batean: Egungo egunean egiten diren huts nabarmenenak I. Oraingoan, beste horrenbeste egin dugu bigarren artikuluaren edukiarekin.

infografia: Egungo egunean egiten diren huts nabarmenenak II

Administrazioarekin loturiko esparruetan, honelakoak topa ditzakegu:

  • % 45aren ustez egoera berdinean dago ekonomia.
  • Zinegotzia ondo egon da hitzaldian; Beste egunean, estatistika-datu guztiak azaldu zizkigun bileran.
  • Proiektu horretan sartzeko, Euskal Herriaren ezagutza behar da.
  • Administrazioan faltan botatzen ditugu lidergo egokiak.

Akatsei erreparatu ondoren, zuzentzeari ekitea dagokigu. Hemendik 24 urtera besteren batek akats berak gogora ekar ez ditzan.

Gotzon Garateren artikulua osorik irakurri nahi baduzu, hona hemen: Egungo egunean egiten diren huts nabarmenenak II (PDF, 200 KB)

Lege oharra © 2009 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana