Administrazio hizkera argia

Urtarrilean, Administrazioa Euskaraz aldizkariaren 103. zenbakian...

egilea: Administrazio Hizkera Atala, 

 

 

Irudia: Kristina Arozena Ormaetxea

Egia al da ilargialdiek eragina dutela izaki bizidunongan?

Aldizkariaren "Zientzia" atalean, ilargiak izaki bizidunengan izan dezakeen eraginaz aritu dira Ainhitze Labaka EHUko irakasle eta ikertzailea eta Kristina Arozena diseinatzaile grafikoa.

Ilargiari atxikiriko sinesmenak ugariak dira. Sarritan, jaiotza-heriotza, arrantza, nekazaritza nahiz abeltzaintzarekin lotzen dira. Horrez gain, uste hedatua da gizakion loa, jokabidea eta osasun egoera ere aztora ditzakeela. Baina, posible al da ilargiak izaki bizidunongan halako eraginik izatea?

Artikuluan ilargialdiekin lotutako sinesmenak zertan oinarritzen diren eta zein neurritan diren sinesgarri azaldu digute.


 

Irudia: Kristina Arozena Ormaetxea


Artikuluaren egileek diotenez, “…ilargiaren faseek loarengan eragina dutela ondorioztatu duen artikulurik bada, baina beste ikertzaile batzuk metodo berdina erabilita ikerketak errepikatzen saiatu direnean, ez dute emaitza bera aurkitu, eta, ondorioz, aurreko ikerketetan aurreiritziek eragindako akatsek emaitza alda zezaketela iradoki dute. Gainera, espero zuten emaitza lortu ez eta publikatu gabe geratu diren hainbat ikerketa detektatu dira. Sarri gertatzen den fenomenoa da: espero ziren emaitzak jasotzen ez dituzten ikerketak ez dira plazaratzen; eta emaitza positiboak jaso dituzten lan bakanak soilik argitaratzen badira, errealitatea gure sinesmenen menera bihurritzeko arriskua dago. Horrela, bada, kontraesanez josia dago literatura zientifikoa…”. [Artikulua osorik Administrazioa Euskaraz aldizkariaren 103. zenbakian]

Hori eta beste hainbat gai urtarrileko Administrazioa Euskaraz aldizkariaren 103. zenbakian.

Lege oharra © 2009 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana