Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. IVAPeko eduki orokorrak
 

 

2016ko diru-laguntzak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko enplegatuen prestakuntzarako

IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

LABURPENA
Xedea

Diru-laguntzak ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko enplegatuen prestakuntza finantzatzeko, 2016ko ekitaldian.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoa Informazio xehatua

    Deialdi honetan aurreikusitako laguntzen onuradun izan ahal izango dira beren langileentzat prestakuntza-plan edo -programak sustatzen dituztenak. Prestakuntza-plan edo -programak sustatu ahal izango dituzte:

    • Eusko Jaurlaritzako sailek eta haren erakunde autonomoek, beren langileei dagokienez.
    • Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzua zuzenbide pribatuko erakunde publikoak.
    • Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak, langile batzuei buruz, haien prestakuntza antolatzea berari badagokio.
    • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, irakasleen prestakuntzari buruz.
    Eskakizunak:
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Entitatearen ordezkaritza
Betekizunak eta merezimenduak
  • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa egiaztatzeko | Prestakuntza-plana edo programa aurkeztea Informazio xehatua

    Entitate bakoitzak prestakuntza-plana edo programa bakarra aurkeztu beharko du.

    Entitate bakoitzak prestakuntza beharren analisiaren prozesuaren laburpena aurkeztu beharko du.


    Erakunde bakoitzak prestakuntza-plan edo programa bakarra aurkeztu ahal izango du.

    Laguntzak eskatzeko aurkezten diren prestakuntza-plan edo programek izan beharko dute, gutxienez, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren otsailaren 19ko 30/2008 Dekretuan (EHAA, 2008ko otsailaren 27koa) ezarritako edukia.

    Prestakuntza-plan edo programek, berariazko prestakuntza-eskaintzaz gain, honako ekintza hauetakoren bat edo batzuk jaso ahal izango dituzte:

    • prestakuntza-edukiak diseinatzea edo prestatzea
    • ikaskuntzako sareak ezartzea, aldi baterakoak nahiz iraunkorrak
    • irakaskuntza materiala diseinatzea, prestatzea eta argitaratzea, prestakuntzan erabiltzen den edozein euskarritan
    • erakundeak garatutako prestakuntzaren aprobetxamendu, transferentzia edo eraginaren ebaluazioa aztertzea
  • Prestakuntza Beharren Analisia Informazio xehatua


    Prestakuntza-plan edo programak 2016. urtekoedo hurrengo urteetako presakuntza planak oinarri izango duen prestakuntza_beharren_analisia.pdf (PDF, 90 KB) aurkeztuko beharko du

Aurrekontuko zuzkidura
1.362.500 (euro)
Prestazio ekonomikoa

 Laguntza hauen zuzkidurak, gehienez, zenbateko hauek izango dituzte, erakunde motaka banatuta:

ENTITATEAKMUGAK
Eusko Jaurlaritzako sailak 160.000 €
Eusko Jaurlaritzako erakunde autonomoak 127.000 €
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia (langile batzuen prestakuntza, prestakuntza hori Akademiak antolatu behar badu) 104.500 €
Osakidetza 480.000 €
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila (irakasleen prestakuntza) 491.000 €
  • Erakunde bati esleitzen zaion laguntzak ezingo du gainditu erakundearen prestakuntza-plan edo programaren kostuaren %50a.
  • Eusko Jaurlaritzako Sailen eta Erakunde Autonomoen kasuan, eskatutako zenbatekoan batura aurreikusitako zuzkidura baino handiagoa bada, honako proportzio hau hartuko da kontuan: entitate bakoitzak duen langile-kopurua, mota bereko entitate eskatzaile guztietako langile-kopuruaren aldean.
  • Entitate onuradunen batek, mota horietako entitateentzat aurreikusitako zenbatekoa agortzen ez badu, esleitu gabe geratu den kopurua beste motetako entitateen artean banatu ahal izango da.
Ordainketa-modua:
  • %80a, prestakuntza-plan edo programak gauzatzeagatiko diru-laguntzak esleitzen dituen ebazpena argitaratzen denean. Ordainketa hori planaren edo programaren kontura emandako entregatzat hartuko da.
  • Gainerako %20a, plana edo programa bete dela justifikatu ondoren.
  • Egindako justifikaziotik ondorioztatzen bada prestakuntza-plana edo programa ez dela bete edo zati batean bakarrik bete dela, ondorio den likidazioa egingo da, planaren betearazpen-maila eta kontura jasotako diru-kopurua kontuan hartuta.
  • Erakundeak egokitu zaiona baino gehiago jaso badu, itzuli egin beharko du behar ez den bezala jasotako kopuru hori.
Deitzen duen erakundea
  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Hirugarrenaren datuen alta/aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Justifikazioa

    Prestakuntza-plan edo programaren betearazpenaren justifikazioa.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

IVAP

Telefono bidezko arreta:
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era.

Telefono zenbakiak:
9450 17621

Kodea
0096503
Lege oharra © 2009 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Euskadi, auzolana