Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. IVAPeko eduki orokorrak
 

 

Matrikula-beka. HIRIGINTZA ETA LURRALDE IKASKETAK XLIII. (43) IKASTAROA (2017-2018)

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen helburua da oinarri arautzaileak ezartzea, goi-mailako unibertsitate-titulua duten bost lagunen matrikula-gastuak ordaintzeko bost beka norgehiagoka-araubidean esleitzeko, «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIII. (43) Ikastaroa (2017-2018)» egiteko. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) mendeko Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatu du aipatutako ikastaroa.

Aurrekontuko zuzkidura

13.900 Euros

Nori dago zuzenduta


«Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIII. (43) Ikastaroa (2017-2018)»n matrikulatzeko eskaera egin duten pertsonak.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Idazkaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa




IVAP

LHIEE (Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskola)

Errekalde zumarkalea 18, 1.a - 48009 Bilbao

Tel.: 94 403 16 00 / 94 403 16 04

  e-mail: evetu@ivap.eus

Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Kodea

1037201

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


1.– Eskabideak aurkezteko modua.

Eskabidea (PDF, 644 KB) (II. eranskina) –datarekin eta sinatuta– IVAPeko zuzendariari zuzendu behar zaio, eskatutako agiriekin batera. Recalde zumarkalea 18, 1. – 48009, Bilbao helbidean aurkez daitezke edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusten den edozein erregistro edo bulegotan.

Dokumentazioa Bilboko IVAPekoa ez den beste erregistro batean aurkeztu gero, eskatzaileak IVAP-EVETUri jakinarazi beharko dio, posta elektronikoz (evetu@ivap.eus) edo 944031604 telefono-zenbakira deituz. Eskabidea noiz eta zer bitartekoren bidez aurkeztu duen adierazi beharko du.

2.– Eskabideari erantsi beharreko agiriak.

2.1.– Unibertsitate-titulu akademikoaren kopia edo titulua eskuratzeko tasak ordaindu izanaren kopia.

2.2.– Ikasketa-espedientearen kopia, ikastaroa egiteko alegatu den unibertsitate-tituluan lortutako batez besteko nota jasotzen duena. Nota hori 1etik 10erako puntuazio bidez adieraziko da. Nolanahi ere, aurkeztutako ikasketa-espedientean ikasgaien notak ez badira puntuka agertzen, baliokidetzako taula hauen arabera aterako da batez besteko nota: ohorezko matrikula, 10 puntu; bikain, 9,00 puntu; oso ongi, 7,50 puntu; nahikoa, 5,50 puntu. Batez besteko nota kalkulatzeko, ez dira kontuan hartuko ikasketa-planen arabera «gai» kalifikazio hutsa duten ikasgaiak edo kredituak.

2.3.– Errolda-agiria edo -agiriak, egiaztatzen dutenak eskatzaileak administrazio-egoitza gutxienez 2016ko abenduaren 31n daukala Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean; errolda-agiri horiek, halaber, egiaztatu beharko dute eskatzailearekin bizi diren pertsona guztiak gutxienez 2016ko abenduaren 31n bizi direla etxe horretan eskatzailearekin.

2.4.– Eskatzailearen bizikidetza-unitatearen familiaren sostengatzaile nagusiaren pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren (PFEZ) aitorpena (2016ko ekitaldikoa) edo, errenta-aitorpena egitetik salbuetsita egonez gero, egoera horren erantzukizunpeko adierazpena).
2.5.– Erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena bizikidetza- edo familia-unitatean ez dagoela deialdi honetan parte hartzeko eskabidean adierazitako diru-sarreraz aparteko beste sarrerarik.
2.6.– Eskabidean eta aurkeztutako agirietan adierazitako datu guztiak egiazkoak direla eta deialdi honetan agertu behar den daturik ezkutatu ez dela dioen erantzukizunpeko adierazpena.
2.7.– Curriculum vitaea. Era berean, eskatzaileak pertsona bakarreko bizikidetza- edo familia-unitate independentea osatzen duela adierazten badu, honako agiri hauek ere aurkeztu beharko ditu.
2.8.– PFEZaren aitorpena (2016ko ekitaldi fiskail) edo, hori aurkeztetik salbuetsita egonez gero, egoera horren berri ematen duen erantzukizunpeko adierazpena.
2.9.– Erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena pertsona bakarreko bizikidetza- edo familia-unitatea osatzen duela eta berarekin bizi diren pertsonak bere errentatzaileak direla edo berarekin pisua alokairuan partekatzen ari direla.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Beste tramite batzuk


Lege oharra © 2009 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Euskadi, auzolana