Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. IVAPeko eduki orokorrak
 

 

Prestakuntza-plan edo programa aurkezten ez duten administrazioentzako laguntzak 2017

IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

LABURPENA
Xedea

EAEko toki-administrazioei diru-laguntzak esleitzea, bertako langileek Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak antolatutako prestakuntza-ekintzetan parte har dezaten, 2017ko ekitaldian.

 

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Tokiko Administrazioa Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Prestakuntza-plan edo programa aurkeztu ez izana
Betekizunak eta merezimenduak
  • Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak antolatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzea 2017. ekitaldian Informazio xehatua

    2017ko ekitaldian, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak antolatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzeagatik laguntzak lortzeko ez dago tramitazioa egin beharrik, erakunde interesdunaren aldetik; prozedura bere kabuz egingo du Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak.

  • Dagozkien matrikulak ordaintzea Informazio xehatua

    Parte-hartzeak, betiere, berekin dakar kasuan kasuko matrikulen zenbatekoa ordaintzea.

Aurrekontuko zuzkidura
70.000 (euro)
Prestazio ekonomikoa

Gutxienezko prestazioa: 70.000€

  • Matrikula bakoitzarengaitik esleitzen den laguntzak ezingo du gainditu matrikularen kostuaren %50a.
  • Ordaindutako matrikula bakoitzarengatik gehienezko diru-laguntza esleituko da, hau da, kostuaren %50a, horrela jokatzea posible den heinean. Posible ez denean, eman daitezkeen gehienezko zenbatekoak modu zuzenki proportzionalean murriztuko dira.
Ordainketa-modua:
  • Laguntzak gauzatuko dira ordaindutako matrikularen zenbatekoaren zati bat finantzatuz. Horretarako, matrikulak 2017ko abenduaren 31 aurretik ordaindutakoak izan beharko dira. Laguntza horiek izapidetuko dira esleitzeko ebazpena argitaratzen denean.
  • Esleipena Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariaren bi ebazpenen bitartez egingo da; horietan diruz lagundutako erakundeen zerrenda eta erakunde bakoitzari egokitu zaion zenbatekoa adieraziko dira.
  • Ebazpen horiek web-orri honetan argitaratuko dira, ematen diren datan.
Deitzen duen erakundea
  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

    2017ko ekitaldian, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak antolatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzeagatik laguntzak lortzeko ez dago tramitazioa egin beharrik, erakunde interesdunaren aldetik; prozedura bere kabuz egingo du Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
6 hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Aldez aurreko errekerimendua

    Ebazpenen aurka, ezin da errekurtsorik jarri administrazio-bidean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluak arautzen duen moduan.

    Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari aurkez dakioke administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Errekurtsoa jartzeko epea bi hilabetekoa izango da argitaratzen den biharamunetik hasita, aipaturiko 29/1998 Legearen 46. artikuluak esan bezala.

    Hala ere, aldez aurretik, Erakunde honi errekerimendua egin ahal izango zaio, egintza ezeztatu dezan. Errekeritzeko epea bi hilabetekoa izango da, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita. Errekerimendua IVAPeko zuzendariari zuzendu beharko zaio, idazki arrazoitu baten bidez. Errekerimendua jaso eta hurrengo hilabetean erantzunik ematen ez bazaio, ukatutzat joko da (29/1998 Legearen 44. artikulua). Aurretik errekerimendua izan bada, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko epea, berariazko akordioa jasotzen den edo isilbidez ezeztatuta jotzen den hurrengo egunetik aurrera zenbatuko da.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

IVAP

Telefono bidezko arreta:
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era.

Telefono zenbakiak:
9450 17621

Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Kodea
0096404
Lege oharra © 2009 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Euskadi, auzolana