Joan edukira

2019. Euskal Autonomia Erkidegoko enplegatuen prestakuntza finantziatzeko diru-laguntza: toki-administrazioak eta foru-administrazioak.

Deskribapena


Xedea

Diru-laguntzak esleitzea enplegatuen prestakuntza-plan edo programak aurkezten dituzten EAEko administrazio publikoei, 2019ko ekitaldian.

Aurrekontuko zuzkidura

703.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

ErakundeakMugak
EAEko foru-administrazioak218.000€
EAEko udal-administrazioak485.000€
  
  • Erakunde bati esleitzen zaion laguntzak ezingo du gainditu erakundearen prestakuntza-plan edo programaren kostuaren %50a.
  • Eskatutako zenbatekoan batura aurreikusitako zuzkidura baino handiagoa bada, honako proportzio hau hartuko da kontuan: entitate bakoitzak duen langile-kopurua, mota bereko entitate eskatzaile guztietako langile-kopuruaren aldean.

Ordainketa-modua:

  • %100a, prestakuntza-plan edo programak gauzatzeagatiko diru-laguntzak esleitzen dituen ebazpena argitaratzen denean. Ordainketa hori planaren edo programaren kontura emandako entregatzat hartuko da.
  • Egindako justifikaziotik ondorioztatzen bada prestakuntza-plana edo programa ez dela bete edo zati batean bakarrik bete dela, ondorio den likidazioa egingo da, planaren betearazpen-maila eta kontura jasotako diru-kopurua kontuan hartuta.
  • Erakundeak egokitu zaiona baino gehiago jaso badu, itzuli egin beharko du behar ez den bezala jasotako kopuru hori.

Nori dago zuzenduta


Tokiko Administrazioa

Eskakizunak:

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Entitatearen ordezkaritza

Foru Administrazioa

Eskakizunak:

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Entitatearen ordezkaritza

Mankomunitateak

Eskakizunak:

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Entitatearen ordezkaritza

Kuadrillak

Eskakizunak:

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Entitatearen ordezkaritza

Betekizunak

  • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa egiaztatzeko | Prestakuntza-plan edo programa bat aurkeztea

  • Prestakuntza Beharren Analisia

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Telefono bidezko arreta:
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era.

Telefono zenbakiak:
9450 17621

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0096406

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea.


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta/aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Prestakuntza-plana edo -programaren betearazpena justifikatzea

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk


Euskadi, auzolana