Joan edukira

Bost beka iragartzen dira "Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLV (45) Ikastaroa (2019-2020)" egiteko. Aipatutako ikastaroa IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen mendeko LHIEE Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatu du

Deskribapena


Xedea


Deialdi honen helburua da oinarri komun arautzaileak ezartzea, bost lagunen matrikula-gastuak ordaintzeko bost beka norgehiagoka-araubidean esleitzeko, «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLV. (45) Ikastaroa (2019-2020)» egiteko. IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen mendeko LHIEE Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatu du aipatutako ikastaroa.

Bi matrikula beka mota ezartzen dira:

a) A mota: 3 matrikula-beka baliabide ekonomiko urriak dituzten ikasleentzat. Ikasle hauek deialdian ezarritako betekizunak bete behar dituzte betiere. Berariazko oinarriak II. eranskinean ezartzen dira.

b) B mota: 2 matrikula-beka historial akademiko bikaina duten ikasleentzat. Ikasle hauek deialdian ezarritako betekizunak bete behar dituzte betiere. Berariazko oinarriak III. eranskinean ezartzen dira.

Aurrekontuko zuzkidura

13900

Prestazio ekonomikoa

13.900,00 euro bideratuko dira iragarritako bost diru-laguntzak finantzatzeko. Matrikula ordaintzeko bost beketako bakoitzaren zenbatekoa
2.780,00 € eurokoa da.

Motaren bateko bekaren bat hutsik geratuz gero, betekizunak betetzen ez dituen eskaerarik ez dagoelako, beste motako beka gisa esleituko da,
horretarako betekizunak betetzen dituzten eskaerarik egonez gero.

Ordainketa-modua:

Beka onartu ondoren, esleipendunek matrikula-bekaren kopuru osoaren (2.780,00 €) aurre-ordainketa bat jasoko dute, eta zenbateko horrekin ordaindu
beharko dute ikastaroaren matrikularen zenbateko osoa, 2019ko abenduaren 10a baino lehen.

.

Nori dago zuzenduta


Indarra dagoen Hirigintza eta Lurralde Ikasketetan matrikulatzeko eskaera egin duten pertsonak.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa



Errekalde zumarkalea,18. Bilbo

944031600/02/04

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1037203

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdi honetan araututako emakida-prozedura ebatzi eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk


Euskadi, auzolana