Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Enplegu Publikoa
 

Enplegu publikoa

Administrazio Orokorreko Administrari bi lanpostu hor­ni­tzeko deialdia

2017/07/12 - 2017/08/01
Inprimatu
Beasain
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
BEASAINGO UDALA
Lehiaketa:
Administrazio Orokorreko Administrari bi lanpostu hor­ni­tzeko deialdia
Lanpostua:
Administrazio Orokorreko Administrari
Plaza-kopurua:
2
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
C
Eginkizunak eta atazak:

3.  Fun­tzioak.

— Herritarrek egiten dituzten kon­tsul­tei eta informazio eskaerei bertan zein telefonoz eran­tzu­tea, plantea­tzen dizkioten gaiei buruzko informazioa emanez eta zalan­tzak argituz eta, dagokionean, Arloko teknikari desberdinenganantz bideratuz edo kanpoko erakundeetarantz zuzenduz.

— Ordua emateko zerbi­tzuaz ardura­tzea, herritarren eta Arloko langileen arteko zitak antolatuz.

— Kotizazio gabeko pen­tsio, mendekotasun balorazio eta mendekotasunagatik prestazio ekonomikoak, udal tasen eta Udal kiroldegiko tarifen inguruko lagun­tza eskaerak, egiaztagiri eta horrelakoei buruzko espedienteak tramita­tzea, kontrola­tzea eta justifika­tzea, eta, dagokionean, eskaera Gizarte Langileari bidera­tzea.

— Erabil­tzaile bakoi­tzak Arloan sortutako espedienteak integra­tzea eta arloan erabil­tzen diren aplikazio informatikoak eguneratuta manten­tzea (Gizarte.net, Extranet, Espedienteak Kudea­tzeko aplikazioa, sarrera eta irteera erregistroa, e.a.).

— Arloaren jarduera eremuari dagozkion lagun­tza, prestazio eta baliabide sozial eta asisten­tzialei buruzko informazioa eguneratuta eduki­tzea eta horiek formaliza­tzeko eta justifika­tzeko beharrezko dokumentazioa presta­tzea.

— Arloko gai desberdinei buruzko txos­ten samurrak egitea (diru lagun­tzen eskaerak, bilerak egiteko lokalak eska­tzea, au­rrekontuetan aldaketak egitea eta abar).

— Arloko arduradunarekin batera lankide­tzan, Arloari dagozkion fakturak tramita­tzea (aurrekontuetako partidak izenda­tzea eta Arloaren aurrekontua kontrola­tzeko programan koka­tzea).

— Arloko arduradunari lagun­tza administratiboa ematea bere ardurapeko Informazio Batzor­dearekin lotutako zereginei buruz, hala nola: Aztertu beharreko espedienteak eta gaiak presta­tzea, gaien kudeaketa jarraipena, sinadurak bil­tzea eta abar.

— Arloko langileekin lankide­tzan Urteko Memoria egitea, datuak emanez eta abar.

— Arloko beste kide ­batzuekin diru lagun­tzak eska­tzen eta tramita­tzen parte har­tzea.

— Udalaren web orria eguneratuta manten­tzea bere ardurapeko gaiei dagokienez.

— Arloko espedienteak kudea­tzen eta tramita­tzen lagun­tzea, horiek osa­tzeko behar diren agiri, ebazpen, dekretu eta gainerako diligen­tzia guztiak emanez eta gaiak tramitatuz eskumen administratibokoak direnean.

— Arloa hobe­tzeko bul­tza­tzea eta lagun­tzea, hobekun­tza horretan lagunduko duten ekin­tzak eta aldaketak proposatuz.

— Lana antola­tzea ezarritako helburuak beteko direla berma­tze aldera.

— Arloaren kudeaketa artxi­boa eguneratuta manten­tzea, aurretiaz zehaztutako antolamenduaren arabera.

— Arloari atxi­kitako gainerako langileekin elkarlanean ari­tzea lana pila­tzen denean, norbait ez dagoenean edo gaixo dagoenean.

— Lankideak aholka­tzea eta babestea, bere ezagu­tza­gatik edo esperien­tziagatik nagusitasun profesional handiagoa duen zereginetan.

— Arloan existi­tzen diren instalazioak eta bitartekoak egoki erabil­tzen, zain­tzen eta manten­tzen direla kontrola­tzea.

— Lehenago deskribatutako eginkizunez gainera, bere gaitasun eta ahalmen profesionalen arabera, ezarritako helburuak bete­tzeko egoki­tzen zaizkion bestelako eginkizunak egitea.

Titulazioa:

Batxi­lergo, Lanbide-Heziketako 2. maila edo parekoa den titulazio maila izatea, edo titulua eskura­tzeko eskubideak ordainduta izatea.

Hizkuntza eskakizuna:

Lanpostuari dagokion euskarako 3. hizkun­tza eskakizunaren jabe izatea, derrigortasun data Beteta. Hizkun­tza eskakizun hori HAEEk emandako agiri ofizialaren bidez edo horren baliokidez egiaztatuta ez dutenek, hautaketa probetan bertan horretarako deituko diren azterketetan egiaztatu beharko dute.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

4.2.  Eskabideak 20 egun naturaleko epean aurkeztu behar dira, deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara­tzen den egunaren biharamunetik kontatuta. (Argitaratze data: 2017-07-11)

Deialdia
Oinarriak:
Gaiak:

I. ERANSKINA

1. gaia. Udalerria. Udal-barrutia. Biztanleak. Errolda.

2.. gaia. 1978ko Espainiar Konstituzioa. Prin­tzi­pio nagusiak. Espainiarren fun­tsezko eskubideak eta betebeharrak.

3. gaia. Euskal Autonomi Erkidegoko Autonomi Estatutua. Esanahiari buruzko ideia nagusia. Egitura eta edukia.

4. gaia. Herriko administrazio-jardunbidea. Agirien sarrera- eta irteera-erregistroa. Agiriak aurkezteko baldin­tzak.

5. gaia. Herriko administrazio-jardunbidea. Berriemateak eta jakinarazpenak.

6. gaia. Administrazio–jardunbidearen atalak.

7. gaia. Espainiar Herri administrazioen Araubidea. Konstituzio–prin­tzi­pioak eta arauketa juridikoa.

8. gaia. Herrialdea Erregimen Lokalean. Herrialde-antolamendua. Eskumenak.

9. gaia. Beste herri-erakunde ­batzuk: Mankomunitateak, elkarteak, maila apalagoko beste herri-erakunde ­batzuk.

10. gaia. Udal-antolamendua. Udal-organoak zein­tzuk eta zer ezaugarritakoak diren. Eskumenak eta eskudun­tzak.

11. gaia. Udal-erakundeen fun­tzionamendu-arauak: Bileren deialdi eta erregimena, bozketak, asisten­tzia eta erabakiak.

12. gaia. Udal-erakundeen Ordenan­tzak eta Araudiak. Motak. Horiek lan­tzeko eta onar­tzeko jardunbideak.

13. gaia. Lurralde-erakunde desberdinen arteko harremanak. Udal-autonomia eta babesle­tza.

14. gaia. Udal-fun­tzio publikoa eta horren antolamendua.

15. gaia. Udal-fun­tzionario publikoen eskubideak eta betebeharrak. Sindika­tzeko eskubidea.

16. gaia. Udal-fun­tzionario publikoen eskubideak eta betebeharrak. Gizarte Seguran­tza.

17. gaia. Udal-erakundeen ondasunak.

18. gaia. Udal-administrazioaren eskuhar­tzea jarduera pribatuan. Lizen­tziak emateko jardunbidea.

19. gaia. Udal-ogasuna (hazienda): Diru-sarreren sailkapena. Ordenan­tza fiskalak.

20. gaia. Udal-aurrekontuak.

*  Aipatu arauteguan aldaketak egiten badira, alor bakoi­tzean (eskari-orriak aurkezteko epea amai­tzen den egunean) indarrean dauden testuak hartu beharko dira kontuan beti.

 

II. ERANSKINA

1. gaia. Abenduaren 14ko 39/2006 Legea, autonomia per­tso­nalaren sustapenari eta mendekotasuna duten per­tso­nen­tzako lagun­tzari buruzkoa. Definizioak. Legearen oinarriak. Eskubideen titularrak. Dependen­tzia graduak.

2. gaia. Dependen­tzia egoeran daudenei lagun­tzeko prestazioak eta zerbi­tzu katalogoa.

3. gaia. Uztailaren 21eko 25/2009 Foru Dekretua, mar­txo­aren 27ko 11/2012 Foru Dekretua eta 39/06 Legea, autonomia per­tso­nala susta­tze­ari eta besteen beharrean dauden per­tso­nak zain­tze­ari buruzkoak, ezarritako prestazio ekonomikoak arau­tzen dituen eta alda­tzen duen urtarrilaren 22ko 2/2013 Foru Dekretua. Ekonomi prestazio motak. Prestazio bateragarriak eta bateraezinak, eta kenkariak. Prozedura. Prestazioak jaso­tzeko eskubidea aitor­tzea. Ondorio ekonomikoak.

4. gaia. Familia ingurunean zain­tzeko prestazio ekonomikoa. Lagun­tza per­tso­nalerako prestazio ekonomikoa. Zerbi­tzuari lotutako prestazio ekonomikoa. Xedea eta baldin­tza bereziak.

5. gaia. 2008ko abenduaren 23ko 87/2008ko Foru Dekretua, ezgaitasuna edo mendekotasuna duten per­tso­nen­tzako ­Etxean programako banakako lagun­tzak arau­tzen dituena. Laguntzen definizioa eta tipologia. Bete beharreko baldin­tza orokorrak eta baldin­tza bereziak.

6. gaia. Beasaingo Udalerrian ­Etxez-­etxeko lagun­tza zerbi­tzua: Definizioa eta helburuak. Zerbi­tzuaren barne eta kanpo dauden eginkizunak. Erabil­tzaileen eskubideak eta bete beharrak. (­Etxez ­etxeko Araudia, 2009-06-19 Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala).

7. gaia. Ekainaren 28ko 144/2011 Dekretua, telelagun­tza zerbi­tzu publikoari buruzkoa.

8. gaia. 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbi­tzuei buruzkoa: Gizarte Zerbi­tzuen Euskal Sistemaren helburua. Prin­tzi­pioak.

9. gaia. Gizarte zerbi­tzuen erabil­tzaileen eskubideak eta betebeharrak.

10. gaia. Gizarte zerbi­tzuen Euskal Sistemaren antolamendua: Oinarrizko gizarte zerbi­tzua.

11. gaia. Mar­txo­aren 15ekoa 357/1991 Errege Dekretua, kotizatu gabekoen pen­tsioei buruzkoa.

12. gaia. Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Izaera Per­tso­naleko Datuak Babesteari buruzkoa: Datuak babesteari buruzko prin­tzi­pioak. Per­tso­nen eskubideak.

13. gaia. Apirilaren 29ko 29/2008, Foru Dekretua, adineko per­tsona ezinduen ardura duten familiei lagun­tzeko Sendian programa onesten duena.

14. gaia. Mar­txo­aren 24ko 7/2015 Foru Dekretua, mendekotasun egoeran dauden per­tso­nak egoi­tza zerbi­tzuetan eta eguneko zentroetan sar­tzeko araubidea arau­tzen duena. I. Kapitulua: Xedapen Orokorrak eta II. Kapitulua: Har­tzaileak.

15. gaia. Apirilaren 21eko 12/2015 Foru Dekretua, mendekotasun egoeran dauden per­tso­nek egoi­tze­tan aldi baterako egonaldiak egiteko aukera aurau­tzen duena. I. Kapitulua: Xedapen Orokorrak.

16. gaia. Gipuzkoako Gizarte Zerbi­tzuen Mapa. Helburuak eta oinarrizko prin­tzi­pioak.

17. gaia. Ezgaitasuna izateagatik prestazioak eta onurak.

18. gaia.  ‑Mar­txo­aren 22ko 50/2016 Dekretua, desgaitasuna duten per­tso­nen­tzako aparka­tzeko txar­tela arau­tzen duena.

19. gaia. Beasaingo Udalaren Gizarte Zerbi­tzuetako Zerbi­tzuen, Programen eta Lagun­tzen Gida.

20. gaia. Urtarrilaren 18ko 4/2011Dekretua, Gizarte Larrialdietarako Lagun­tzei buruzkoa. I. Kapitulua: Xedapen Orokorrak.

*  Aipatu arauteguan aldaketak egiten badira, alor bakoi­tzean (eskari-orriak aurkezteko epea amai­tzen den egunean) indarrean dauden testuak hartu beharko dira kontuan beti.

Lege oharra © 2009 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Euskadi, auzolana