Joan edukira

Ziurtagiriak

Ziurtagiria nola jaso

Bi baliabide dituzu ziurtagiria euskarri digitalean jasotzeko:

  • Azternet aplikazioa (www.ivap.euskadi.eus/azternet)

    Sartzeko, ziurtagiri digitala behar duzu: NAN elektronikoa, IZENPE (B@kQ, herritarren ziurtagiria, nahiz itsasontzien jokoa) edo XLNETen erabiltzailearena, Eusko Jaurlaritzako langilea bazara.

    IZENPEren ziurtagiriak aurrez aurre eskatu daitezke, Zuzenean zerbitzuaren edozein arreta-guneetan, KZguneetan edo Osakidetzaren Osasun Zentroetan.

  • Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoa, “nire izapideak” atalean (www.euskadi.eus)

Baliabide digitalarekin aukera duzu IVAPeko azterketetan egiaztatu dituzun hizkuntza-eskakizun guztien ziurtagiriak zuzenean inprimatzeko, behar beste aldiz. Ziurtagiri digitalak erabateko balioa du eta, erantsita daraman lokalizatzaileari esker, bermatua du egiazkotasun osoa.

Euskadi, auzolana