Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. IVAPeko eduki orokorrak
 

 

2016-2017ko aldirako Herri-Administrazioarekin, Zuzenbide Publikoarekin edo Administrazio Zientziarekin zerikusia duten gai batzuei buruzko ikerketa sustatzeko diru-laguntzak

[ikerketa_sustatzea_2016]

Deskribapena


Xedea

Helburua bi diru-laguntza ematea da, Herri-Administrazioarekin, Zuzenbide Publikoarekin edo Administrazio Zientziarekin zerikusia duten gai batzuei buruzko ikerlanak egitearren. Diru-laguntza horiek ikerketa taldeei zuzenduta daude eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Azterlan eta Argitalpen Zerbitzuak kudeatuko ditu. Aurkez daitezkeen azterketek eta ikerlanek aipatutako gaiak jorra ditzakete hainbat ikerkuntza ikuspuntutik, eta euskal herri-administrazioen jardun publikoaren arloarekin lotura izan beharko dute.

Aurrekontuko zuzkidura

24.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Ikerketa sustatzeko bi diru-laguntzatarako deialdia egiten da; diru-laguntzak ikerketa taldeei zuzenduta daude. Horietako bakoitzak hamabi mila (12.000) euroko ordainsaria izango du.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntzak bi ordainketetan burutuko dira:
1) Lehenengo ordainketa, hiru mila eta bostehun (3.500) eurokoa, diru-laguntza onartzearekin batera. Zenbateko honek ikerketa-jarduera garatu ahal izatea xede du.
2) Bigarren ordainketa, zortzi mila eta bostehun (8.500) eurokoa.

Bigarren ordainketaren zenbateko zehatza aurkeztutako ikerketa-monografiek jasotako kalifikazioaren araberakoa izango da. Kalifikazioa Balorazio Batzordeak monografia horien inguruan eginiko analisiaren ondoren emango da.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Ikerketa-taldearen partaide guztiak goi-mailako unibertsitate-tituludunak izatea.
  • Ikerketa-taldearen partaideen erdiak, gutxienez, administrazio-auzotartasuna Euskal Autonomia Erkidegoan izatea 2015eko urtarrilaren 1az geroztik edo lehenagotik.
  • Ikerketa-taldea gutxienez bi ikertzailez osaturik egongo da. Eskabidean espresuki adierazi beharko da taldearen kide bakoitzak duen partaidetzaren ehunekoa.

Betekizun orokorrak

  • Azken hiru urteetan diru-laguntza hauek edo Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ikerketa sustatzearren deitutako bestelako diru-laguntzak hartu ez izana.

  • Diru-laguntzak hauek bateraezinak izango dira proiektu berbera burutzeko beste edozein laguntza edo diru-laguntza publiko nahiz pribaturekin, doktore-tesiak egitera zuzendutako bekak eta diru-laguntzak barne.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Diru-laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako beste kasuren batean ez egotea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


IVAPeko helbide hauetako edozeinetan:

a) Donostia, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
b) Alameda de Recalde, 18. 48009 Bilbao
c) San Bartolomé, 28. 20007 Donostia-San Sebastián
d) Universidad, s/n. 20560 Oñati

Astelehenetik ostiralera jendaurreko ordutegia 08:30etik 14:00etara da.

Telefono bidezko arreta: 945-017667

Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Kodea

0030303

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  • Curriculum eredua (pdf , 819.38 KB)

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Beste tramite batzuk


Lege oharra © 2009 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Euskadi, auzolana