Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. IVAPeko eduki orokorrak
 

 

2017-2018ko aldirako Herri-Administrazioarekin, Zuzenbide Publikoarekin edo Administrazio Zientziarekin zerikusia duten gai batzuei buruzko ikerketa sustatzeko diru-laguntzak

[ikerketa_sustatzea_2017]

IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

LABURPENA
Xedea

Helburua bi diru-laguntza ematea da, Herri-Administrazioarekin, Zuzenbide Publikoarekin edo Administrazio Zientziarekin zerikusia duten gai batzuei buruzko ikerlanak egitearren. Diru-laguntza horiek ikerketa taldeei zuzenduta daude eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Azterlan eta Argitalpen Zerbitzuak kudeatuko ditu. Aurkez daitezkeen azterketek eta ikerlanek aipatutako gaiak jorra ditzakete hainbat ikerkuntza ikuspuntutik, eta euskal herri-administrazioen jardun publikoaren arloarekin lotura izan beharko dute.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Pertsona fisikoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Ikerketa-taldearen partaide guztiak goi-mailako unibertsitate-tituludunak izatea.
    • Ikerketa-taldearen partaideen erdiak, gutxienez, administrazio-auzotartasuna Euskal Autonomia Erkidegoan izatea 2016ko urtarrilaren 1az geroztik edo lehenagotik.
    • Ikerketa-taldea gutxienez bi ikertzailez osaturik egongo da. Eskabidean espresuki adierazi beharko da taldearen kide bakoitzak duen partaidetzaren ehunekoa.
    • Ikerketa-taldea osatzen duten pertsona bakoitzaren curriculum-a aurkeztea.
    • Ikerketa-proiektuaren memoria aurkeztea.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Azken hiru urteetan diru-laguntza hauek edo Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ikerketa sustatzearren deitutako bestelako diru-laguntzak hartu ez izana. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabide-orrian dagokion erantzukizunpeko adierazpena hautatu behar da.

  • Diru-laguntzak hauek bateraezinak izango dira proiektu berbera burutzeko beste edozein laguntza edo diru-laguntza publiko nahiz pribaturekin, doktore-tesiak egitera zuzendutako bekak eta diru-laguntzak barne. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabide-orrian dagokion erantzukizunpeko adierazpena hautatu behar da.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabide-orrian dagokion erantzukizunpeko adierazpena hautatu behar da.

  • Diru-laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako beste kasuren batean ez egotea. Informazio xehatua

    Informazio gehigarria: Diru-laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra (13. artikulua).

Aurrekontuko zuzkidura
24.000 euros
Prestazio ekonomikoa

Ikerketa sustatzeko bi diru-laguntzatarako deialdia egiten da; diru-laguntzak ikerketa taldeei zuzenduta daude. Horietako bakoitzak hamabi mila (12.000) euroko ordainsaria izango du.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntzak bi ordainketetan burutuko dira:
1) Lehenengo ordainketa, hiru mila eta bostehun (3.500) eurokoa, diru-laguntza onartzearekin batera. Zenbateko honek ikerketa-jarduera garatu ahal izatea xede du.
2) Bigarren ordainketa, zortzi mila eta bostehun (8.500) eurokoa.

Bigarren ordainketaren zenbateko zehatza aurkeztutako ikerketa-monografiek jasotako kalifikazioaren araberakoa izango da. Balorazio Batzordeak irizpide hauen arabera egingo du bere kalifikazioa: monografiaren egokitzapena, aurkeztutako proiektuari dagokionez; ikerketa taldeko kide bakoitzak ikerketa-proiektuaren memorian beren gain hartutako konpromisoa betetzea; ikerketaren kalitate zientifikoa; planteamendu metodologikoen egokitzapena eta zuzentasuna; ideien argitasuna, zuzentasuna eta monografiaren azalpenen zehaztasuna; monografiak ikertutako alorrean proposatu dituen berrikuntzak; eta lortutako emaitzen erabilgarritasuna nahiz eragina, administrazio-teorian nahiz praktikan.

Deitzen duen erakundea
  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Sei hilabete, gehienez ere, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • Noiznahi, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
    Ebazten duen erakundea
    Eusko Jaurlaritza > Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

IVAPeko helbide hauetako edozeinetan:

a) Donostia, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
b) Alameda de Recalde, 18. 48009 Bilbao
c) San Bartolomé, 28. 20007 Donostia-San Sebastián
d) Universidad, s/n. 20560 Oñati

Astelehenetik ostiralera jendaurreko ordutegia 08:30etik 14:00etara da.

Telefono bidezko arreta: 945-017667

ZUZENEAN - Aurrez aurreko arreta

Ordutegia
Publikoarentzako etenik gabeko ordutegia astelehenetik ostiralera 8:00etatik 19:30ak arte.
Urte osoan irekita abuztuan (8:00etatik 14:30ak arte), herriko eta probintziako jaiegunetan eta abenduaren 24 eta 31n izan ezik.

Herritarren arretako bulegoak

Bilbao:
Gran Vía, 85
48011 Bilbao (Bizkaia)

Donostia-San Sebastián:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Vitoria-Gasteiz:
Ramiro Maeztu, 10 bajo
01008 Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava)

ZUZENEAN - Telefono bidezko arreta

012 telefonoa
Telefonoak artapenerako etenik gabeko ordutegia dauka, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 19:30ak arte.
Urte osoan irekita abuztuan (8:00etatik 14:30ak arte), herriko eta probintziako jaiegunetan eta abenduaren 24 eta 31n izan ezik.

  • Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
  • Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
  • Atzerritik: 00 34 945 018000
Kodea
0030304
Lege oharra © 2009 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Euskadi, auzolana