Joan edukira

FAQ galderak

Zuri dagokizun administrazioa aukeratu ondoren ezkerreko zutabean gaikako menua topatuko duzu, non ikastaro guztiak arloka multzokatuta izango dituzun ikusgai.

IVAPeko webgunean ikastaroen zerrenda duzu. Izenburuan sakatuz gero, dagokion fitxa teknikora bideratuko zaitu. Bertan xehetasun guztiak jasotzen dira.

  • Eusko Jaurlaritzako sail edo haren Erakunde Autonomoetako enplegatu publikoa bazara:
    • IVAPeko ikastaroen aplikazioan sartu Jakinaren bitartez "Beste Intranetak"; IVAPeko Prestakuntza ikastaroak: aurrematrikulara joan, ikastaroa aukeratu, birpasatu zure datuak; helbide elektronikoa eta telefonoa bereziki (oker badaude zuzendu), eta matrikulatu botoian sakatu.
    • Aplikaziora sarbiderik ez baduzu, zure sail edo erakundeko prestakuntza solaskidearekin harremanetan jarri zure eskaria bideratzeko.
  • Toki eta Foru administrazioetako enplegatu publikoa bazara:
    • Zure erakundean prestakuntza solaskidea baldin baduzu, harekin harremanetan jarri zure eskaria bideratzeko. Solaskiderik izan ezean, zure erakundeko arduradunarekin harremanetan jarri zure eskaria bideratzeko. Arduradun horrek bidaltzen dizkigun eskaerak zuzenean matrikulatuko ditugu, kontrakoa esaten ez dugun bitartean.
  • Eusko Jaurlaritzako sail edo haren Erakunde Autonomoetako enplegatu publikoa bazara:
    • Ikastaro guztiek oniritzi epe bat daukate. Epe horren barruan zure sail edo erakundeko prestakuntza solaskideak eskaera onartu edo ukatu egingo dizu ikastaroen aplikazioan, zuk ikus dezazun.
    • Aplikaziora sarbiderik ez baduzu, eskabidearen egoera zure prestakuntza solaskideak jakinaraziko dizu.
  • Toki eta Foru administrazioetako enplegatu publikoa bazara:
    • Onartua izan bazara, ikastaroa hasi baino 8 egun lehenago zure erakundeko prestakuntza solaskide edo arduradunari jakinarazpena bidaliko zaio, beti ere, aurrez-aurreko ikastaroei dagokienean.

Zuk adierazitako helbide elektronikoan mezu bat jasoko duzu ikastaroa hasi baino 2 egun lehenago.

Bertan, hurrengo informazioa gogoraraziko zaizu:

  • matrikulatu zaren ikastaroaren izenburua, eta hasiera eta amaiera datak
  • ikastarora sarbidea
  • erabiltzailea
  • pasahitza
  • laguntza eskatzeko helbide elektronikoa edota telefono zenbakia
  • Eusko Jaurlaritzako sail edo haren Erakunde Autonomoetako enplegatu publikoa bazara:
    • Matrikula epean bazaude, ikastaroen aplikazioan zuk zeuk ikastaroari uko egin diezaiokezu.
    • Matrikula epea amaitu bada, lehenbailehen, zure solaskideari jakinarazi.
  • Toki eta Foru administrazioetako enplegatu publikoa bazara:
    • Ikastaroa hasi baino lehen, zure solaskidearekin edo arduradunarekin harremanetan jarri.

OH: Matrikularen zenbatekoaren kobroa salbuetsita egongo da, baja eskaera ikastaroa hasi baino egun bat lehenago arte jasotzen bada.

Ikastaroa hasi baino egun bat lehenago arte uko egiten badiozu, matrikularen prezioa salbuetsita dago.

Epe horretatik kanpo ikastaroari uko eginez gero, matrikula kobratuko zaio zure sail edo erakundeari.

  • Aurrez-aurreko ikastaroak:
    • Bertaratzekoak: ikastaroaren ordu kopuruaren %80ko bertaratzea.
    • Aprobetxamendukoak:ikastaroaren ordu kopuruaren %80ko bertaratzea, gehi aprobetxamendu-proba gainditzea (proba gainditzeko irizpideak fitxa teknikoaren Ebaluaketa atalean jasota daude).
  • Online ikastaroak:
    • Aprobetxamendukoak: fitxa teknikoan adierazten diren ebaluaketa irizpideak gainditu behar dira.

IVAPeko Prestakuntza Zerbitzuak luzatzen dituen ziurtagiri guztiak digitalak izango dira.

2017ko urtarriletik aurrera, ofizioz, IVAPek sortuko ditu ikastaro guztien ziurtagiri digitalak ikusgai izan ditzazun, eta zuk zeuk edozein unetan deskargatzeko aukera izan dezazun.

Era berean, 2017ko otsailetik aurrera, IVAPekin 2016ko abendua arte egin dituzun ikastaroen ziurtagiriak ikusteko aukera edo deskargatzeko eskaera egiteko aukera izango duzu. Eskatu eta hurrengo egunean, mezu elektroniko baten bidez, jakinaraziko zaizu ziurtagiri digitala prest daukazula. Klikatu Ziurtagiri digitalak atalean (ezkerreko menuan) zure eskaera egiteko eta zure ziurtagirien kontsultarako.

Online egin beharreko aprobetxamendu proba. Berau burutzeko hurrengo pausuak jarraitu behar dituzu:

  • It-Txartela helbidean sartu.
  • Sakatu Identifikatu eta erabiltzailea eta pasahitza zeintzuk diren adieraziko zaizkizu (kasu bietan zure NAN zenbakia hizkiarekin).
  • Azterketak egiteko egutegiaren arabera, proba egiteko eguna, lekua eta ordua eskatu

prestakuntza@ivap.eus
(945) 017622 / (945) 017660 / (945) 017620

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana