Joan edukira

Ordezkapen dirulaguntzak

Ordezkapen dirulaguntzak IVAPek ematen dizkie Lankidetza Hitzarmena sinatuta daukaten udalei eta mankomunitateei, euskara ikastaroetara doazen langileen ordezkapenak ordaintzen laguntzeko.

Bete beharreko baldintzak, zenbatekoa, epeak eta bestelakoak IVAPekiko Lankidetza Hitzarmena arautzen duen Aginduan daude jasota.

  • Uztailaren 1etik 31ra, urtarriletik ekainera bitarteko ikastaroa egin dutenentzat.
  • Urriaren 1etik azaroaren 10era, uztailetik abendura bitartean euskara ikasten ibili diren langileentzat.

Ordezkatuak (euskara ikastaroetan dabilenak) honako baldintzak bete behar ditu:

  • Karrerako funtzionarioa izan edo lan kontratuko langile finkoa izatea
  • Lanpostuan derrigortasun data izatea
  • Lanpostuan ezarritako hizkuntza eskakizuna gainditu ez izana
  • Euskara ikasteko liberatuta egotea, lanaldi osoz nahiz zati batean
  • Aldeko ordu kreditua izatea
  • Ikastaroan duen asistentzia gutxienez %80koa izatea

Ordezkapena honelakoa izan behar da: (Aginduaren 9.art):

  • Ordezkoa izendatuko da bitarteko funtzionario edo aldi baterako lan kontratuko langile, lanpostuaren izaeraren arabera. Ordezkoak betetzen duen lanpostuak derrigortasun data iraungita badu, ordezkoak gainditua izan beharko du lanpostuaren hizkuntza eskakizuna.
  • Administrazio kontratuaren bitartez (Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen Testu Bateratua onartzen duen ekainaren 16ko 2/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren babesean egindakoa), baldin eta kontratua ordezkatutako langilearen lanpostuaren berezko eginkizunak betetzeko bada.

Ordezkapena egiteko bitarteko funtzionarioa edo aldi baterako lan kontratuko langilea izendatzen bada:

  • I. Eranskina (PDF, 85 KB) (leiho berri batean irekitzen da) behar bezala beteta.
  • Ordezkoek lanpostuaren hizkuntza eskakizuna gaindituta dutelako ziurtagiria, beti ere lanpostuaren derrigortasun data iraungita badago.
  • Bitarteko funtzionarioaren izendapenaren edo egindako lan kontratuaren fotokopia. Bertan iraupena ere zehaztu behar da.

Administrazio kontratuaren bidezko ordezkapenak badira:

  • II. Eranskina (PDF, 84 KB) (leiho berri batean irekitzen da) behar bezala beteta.
  • Lanpostuaren eginkizunak egiteko kontratatu den enpresaren izena.
  • Klausula adiministratibo eta teknikoen pleguen fotokopiak.
  • Kontratuaren fofokopia.
  • Kontratua txikia balitz, kontratuaren eta pleguen fotokopien ordez, fakturaren fofokopia eta erakundearen udal idazkariaren ziurtagiria. Horretan egiaztatu beharko da gastuta onartuta dagoela eta adierazi kontratu hori zein eginkizun betetzeko egin den.

Bi kasuetan, helburu berbera duten beste dirulaguntza batzuk eskatu edo jaso bada, horiei buruzko agiriak ere aurkeztu behar dira.

Euskadi, auzolana