Joan edukira

IVAPeko bezeroak

Gure bezeroak batez ere euskal administrazio publikoak dira, irakaskuntza, unibertsitatea, osasuna eta polizia kanpo utzita. 

Kudeaketari begira, IVAPen hiru bezero-multzo bereizten ditugu, alegia:

  • Bezero instituzionala: Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoak, hauek guztiak barne: toki- administrazioak, foru-administrazioak, Eusko Jaurlaritza, administrazio instituzionala (Legebiltzarra, Arartekoa…) eta zuzenbide publikoko erakunde guztiak.

  • Zuzeneko erabiltzaileak diren bezeroak: Batez ere bezero instituzionalen barruan aipatutako administrazioetako langileak dira, baina kasu batzuetan (langileak hautatzeko probetan, jardunaldi jakin batzuetan…) herritar guztiak izaten dira.

  • Barne-bezeroa: IVAPeko zerbitzuak eta langileak, Erakundeko zeharkako zerbitzuen bezero direnean.

Euskadi, auzolana