Joan edukira

IVAPeko liburutegia eta dokumentazio-gunea. Zerbitzuak

Erreferentzia eta informazio bibliografikoko zerbitzua:

Erabiltzaileei informazioa ematea jakin dezaten zein diren Liburutegia/Dokumentazio-guneko sarbide- eta erabilpen arauak, eta zein baliabide eta zerbitzu dauden, eta, horrez gain, informazioa eta dokumentuak aurkitzeko aholkuak ematea.

Funtsak kontsultatzea:

Bertako gelan Liburutegia, Dokumentazio-guneko monografiak eta aldizkako argitalpenak kontsultatzeko aukera ematea.

Mailegu-zerbitzua:

Funts monografikoak bertatik atera eta, maileguaren bidez, etxera eramateko aukera ematea.

Liburutegien arteko mailgua:

Erabiltzaileak eskatutako dokumentuak beste liburutegi batzuen bitartez eskuratzea, eta era berean, gainerako liburutegiek guri eskatutakoa ere euren esku jartzea. Zerbitzu hau Eusko Jaurlaritzako erabiltzaileei baino ez diegu eskaintzen.

Informazioa gaika zabaltzeko zerbitzua:

Aldiro-aldiro, eta profil batzuk ezarrita, IVAPek espezializazio arlotzat dituen gaiei buruzko informazio-buletinak argitaratzea.

Web bidezko zabalkunde-zerbitzua:

IVAPeko web-gunearen bidez honako produktuak zabaltzea:

  • Liburutegia/Dokumentazio Gunearen katalogoa,
  • Dokumentu berrien buletina,
  • Aukeratutako Informazioaren Hedapenerako buletinak,
  • Esteka interesgarriak,
  • Kontsultak egiteko postontzia

Euskadi, auzolana