Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. IVAPeko Zerbitzu-katalogoa
 

IVAPeko Zerbitzu-katalogoa

Zerbitzuak

Prestakuntza Orokorra

Prestakuntza-planak eta programak

 Prestakuntza-modalitatearen arabera:
  • Lineako prestakuntza eta prestakuntza mistoa (aurrez aurreko saioez osatua).
  • Aurrez aurreko prestakuntza.
  • Jarduerazko prestakuntza (proiektuak ezartzeko prozesuekin batera egiten den prestakuntza).

Prestakuntza-programen irismenaren arabera:

  • Orokorrak edo zeharkakoak.
  • Administrazio baten esparrukoak.

Prestakuntza-beharren diagnostikoak

Elkarrizketak egitea, banaka zein taldeka, eta lanpostuetan oinarritutako prestakuntza beharren galdetegia betetzea.

Prestakuntzaren ebaluazioa

  • Ikaskuntzaren ebaluazioa, aprobetxamendua ebaluatzeko estandarrak aplikatuz.
  • Transferentziaren ebaluazioa: prestakuntzaren bitartez jasotako ezagutzak eta trebetasunak lanpostuan aplikatzen diren ebaluatzea.

Prestakuntza-ekintzen homologazioa

2017ko martxoaren 8ko Aginduaren arabera egiten da (IVAPek prestakuntza jarduerak homologa ditzan bete beharreko eskakizunak eta prozedura arautzeko dena, 2017ko martxoaren 23ko EHAOn argitaratua, 58. zk.).

Prestakuntzaren finantzaketa

IVAPek urtero ematen dituen aginduen bidez ezartzen ditu EAEko administrazioetan prestakuntza ekintzak diruz laguntzeko deialdiak eta betebeharrak.

Ziurtagiri digitalak

Egindako prestakuntzaren ziurtagiri digitalak sortuko dira, beraien lokalizatzailearekin, eta interesdun pertsonen eskura izango dira interneten bidez.

 

EVETU: hirigintza, lurralde antolamendua eta ingurumenari buruzko prestakuntza

Hirigintzako modulu bidezko ikastaroa

Ikastaroak sei modulu ditu, teorikoak eta praktikoak, eta urtean deialdi bat baino gehiago izaten da. Gainera, 300 orduko praktikak egin daitezke erakundeetan edo enpresetan, nahi izanez gero, eta nahitaezkoa da azken ikerketa-lana aurkeztea tesina moduan edo hirigintzako goi-mailako ikastaroa egitea.

Aurreko eskakizunak gaindituz gero, Hirigintzako diploma ematen zaie ikasleei. Bekak ematen dira ikastaroaren matrikula ordaintzeko, eta diruz laguntzen dira ikasleek erakundeetan edo enpresetan egindako praktikaldiak. 

Ikastaro monografikoak

Ikastaro monografikoak, jardunaldiak, mintegiak eta tailer laburrak,Hirigintzan, Lurralde Antolamenduan eta Ingurumenean espezializatuak.

 

 Hizkuntza prestankuntza

Hizkuntza eskakizunak lortzera bideratutako euskara ikastaroak

Oinarrizko ikastaroak, 3. hizkuntza-eskakizunaren gaitasun- mailara artekoak:

  • Hainbat maila, modulu eta intentsitate daude; baita udako ikastaroak ere.
  • Aurrez aurrekoak nahiz autoikaskuntzakoak.

Goi mailakoak, 4. hizkuntza-eskakizunaren gaitasun-mailakoak:

  • Aurrez aurrekoak nahiz autoikaskuntzakoak.

Udaletan ordezkapenak egiteko diru-laguntzak

Diru-laguntzak ematen zaizkie IVAPekin hizkuntza-prestakuntzaren eta -normalizazioaren arloan hitzarmena izenpetuta daukaten toki-administrazioei, euskarazko ikastaroetara joateko liberatzen dituzten langileen ordezkapenak egiteko.

ELEBI programa

ELEBI programak behar komunikatibo bertsuak dauzkaten langileei prestakuntza eskaintzen die mintegien bitartez. Mintegi bakoitza gutxienez lau eta gehienez sei lagunek osatzen dute eta ahozko edo idatzizko jardunak lantzeko helburua dute.

IDAZLAGUN zerbitzua

Administrazio Orokorraren eremuko prestakuntza zerbitzu honen helburua da lanean euskaraz testuak sortu baina laguntza nahi duten langileen idazkiak zuzentzea eta hobetzea. Korreo elektronikoz, aurrez aurre eta telefonoz ere ematen da prestakuntza mota hau.

Berariazko hizkuntza-prestakuntza

Euskararen benetako erabilera areagotzeko ikastaroak ematen dira, langileen ahozko eta idatzizko behar komunikatiboak kontuan izanik. Ikastaroen iraupena gaiaren araberakoa da, gutxienez bost ordukoak eta gehienez 40 ordukoak. Prestakuntza mota hau aurrez aurrekoa, lineakoa edo mistoa da.

  

Jardunaldi eta mintegi berezituak

Jardunaldiak eta mintegiak

Euskal autonomiarekin, zuzenbide publikoarekin eta administrazio publikoarekin zerikusia duten azterlanak eta ikerketak egiteko jarduerak edo irakaskuntza taxutzea, antolatzea eta aurrera eramatea.

 

HAUTAKETARAKO PROZESUAK

Epaimahaietan parte hartzea

Euskal Funtzio Publikoaren Legeak araututakoa betez, bokal titular eta ordezko bana izendatzen dira euskal administrazio publikoetako funtzionario edo lan-kontratuko langile finkoen hautaketa-prozesuetako epaimahaietan parte hartzeko.

Enplegu publikoaren eskaintzak, prozesu masiboak

EAEko Administrazio Orokorreko hautaketa-prozesuak kudeatzea, funtzionario edo lan-kontratuko langile finkoa izateko.

Lan-poltsak sortzea

Lan-poltsen hautaketa-prozesuak kudeatzen dira, EAEko Administrazio Orokorraren aldi baterako langile-beharrei erantzuteko.

Lan-eskaintza publikoei buruzko informazioa eta kontsulta, eta harpidetza egiteko aukera

Euskal administrazioek egindako enplegu-eskaintzei buruzko informazio egoki eta eguneratua ematen da, eta azken berriak Interneten bidez jasotzeko harpidetza egiteko aukera eskaintzen da.

Lankidetza eta aholkularitza hautaketa-prozesuetan

 
Laguntza- eta aholkularitza lanak egiten dira hautaketa-prozesua hasi aurretik (oinarriak prestatu, gaiak aukeratu…) eta prozesua egin bitartean (logistika, lokalen kudeaketa, probak egitea…).

Informazioa bidaltzen da (oinarrien ereduak, txosten juridikoak, eta lan-poltsetako langileen zerrendak).

Proba psikoteknikoak eta elkarrizketak

Probak prestatzen, aplikatzen eta zuzentzen dira hautagaiak lanpostuen ezaugarri tekniko eta pertsonalei zenbateraino egokitzen zaizkien ebaluatzeko: elkarrizketak, proba psikoteknikoak, eta abar.

Probak prestatzea eta/edo zuzentzea

Administrazioen eskariz, hautaketa-prozesuetako probak prestatu, aplikatu eta zuzentzen dira.

Praktikaldien balorazioa

Hautaketa-prozesuetan ezarritako praktikaldiak ebaluatzen dira.

HIZKUNTZA ESKAKIZUNAK

Hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko ohiko deialdiak

  • Urtean bi deialdi orokor egiten dira (sei hilabetean behin).
  • Hizkuntza-eskakizunen tramiteak linean egin daitezke, Azternet
  • izeneko aplikazio informatikoaren bidez.
  • Berariazko beharrizanak dituzten azterketariei egokitzapenak eskaintzen zaizkie.
  • Egiaztatutako hizkuntza-eskakizunaren ziurtagiri digitala Azternet bidez jaso daiteke.

Hautaketa-prozesuetan, hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko deialdi bateratuak

Herri-administrazioko erakundeek (udalek, foru aldundiek…) euren lanpostuak betetzeko hautaketa prozesuak deitzen dituztenean, IVAPek laguntza eskaintzen die hizkuntza- eskakizunak egiaztatzeko probak egiteko eta zuzentzeko.

Hautaketa prozesuetako hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko IVAPek deialdi bateratuak antolatzen ditu. Hau da, hainbat administraziori eta hautaketa-prozesuri lotutako probak izan arren, eraginkortasunari begira, batu egiten dira toki eta egun berean egiteko.

Deialdi bateratu hauek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egiten dira.

Ikerketarako laguntzak

Deialdiak prestatzen eta kudeatzen dira Administrazioari eta Zuzenbide Publikoaren arlo politiko, juridiko, ekonomiko eta administratiboari buruzko ikerketa-lanak sustatzeko, bereziki, gure lurraldeko berezitasunak kontuan hartzen dituztenak.

Ikerketa-sariak

Jesus Maria Leizaola Sariaren deialdia prestatzen eta kudeatzen da; sari hori euskal autonomiari buruzko ikuspuntu zientifikoko lanei ematen zaie.

Aholkularitza juridikoa eta antolakuntzazko aholkularitza

EAEko administrazio publikoen antolakuntza eta hobekuntzarekin lotutako gaiei buruzko azterlanak, txostenak, kontsultak eta lege-aurreproiektuak egiten dira, eskaririk izanez gero.

ARGITALPENEN EDIZIOA ETA SALMENTA

Aldizkariak

  • Administrazio Euskaraz
  • Herri Arduralaritzazko Euskal Aldizkari
  • Pertsonak eta Antolakunde Publikoak Kudeatzeko Euskal Aldizkaria

Monografiak

  • Herri administrazioaren arlokoak
  • Zuzenbide publikoaren arlokoak
  • Hirigintzaren eta Ingurugiroaren arlokoak
  • Euskara eta administrazio-hizkuntzaren arlokoak

 

LIBURUTEGIA

Erreferentzia eta informazio bibliografikoaren zerbitzua

Erabiltzaileei informazioa ematen zaie Liburutegia / Dokumentazio-zentroa erabiltzeko arauei buruz eta eskaintzen dituzten zerbitzu eta baliabideei buruz; orobat, informazioaren eta dokumentuen bilaketarako aholkuak ematen dira.

Funtsak kontsultatzea

Liburutegia/Dokumentazio-guneko monografiak eta aldizkako argitalpenak kontsultatzeko aukera ezberdinak eskaintzea:

  • Irakurgelan bertan monografiak eta aldizkako argitalpenak kontsultatzea.
  • Liburutegia/Dokumentazio-guneak harpidetzan dituen aldizkako argitalpenen artikuluak banatzea.
  • Mailegua: funts monografikoak bertatik atera eta etxera eramatea.
  • Liburutegien arteko mailegua: dokumentuak beste liburutegi batzuen bitartez eskuratzea (Eusko Jaurlaritzako langileei eskainitako zerbitzua), eta gure funtsa gainerako liburutegien esku jartzea (gainerako liburutegiei eskainitako zerbitzua).

Mailegu-zerbitzua

Maileguaren bidez, funts monografikoak liburutegitik ateratzeko aukera ematen da.

Liburutegien arteko mailegu-zerbitzua

Erabiltzaileen eskura jartzen dira beste liburutegi batzuetako dokumentuak; halaber,  beste liburutegi batzuen eskura jartzen dira eskatzen dituzten dokumentuak.

Informazioaren gaikako zabalkunde-zerbitzua

Aldiro, IVAPen espezializazioko gaiei buruzko informazio- buletinak argitaratzen dira, erabiltzaile-profil jakin batzuen arabera.

Web bidezko zabalkunde-zerbitzua

IVAPen web orriaren bitartez honako produktu hauen zabalkundea egiten da:

  • Liburutegiaren/Dokumentazio-zentroaren  katalogoa.
  • Dokumentu berrien buletina.
  • Informazioaren gaikako zabalkunderako buletinak.
  • Esteka interesgarriak.

Euskara eta gaztelaniaren arteko itzulpena

Euskal administrazio publikoei eskainitako zerbitzua.

Itzulpengintza juridikoa

Administrazio publikoen jardunerako beharrezko diren lege-testuak itzultzen dira, eta sarean argitaratzen dira. Administrazioko beste erakunde batzuekin lankidetzan zenbait proiektutan, Justizian, esaterako.

Idazketa elebiduna

Eusko Jaurlaritzako sailei eskaintzen zaie, legeak ele bietan idatz daitezen.

IDABA

IZO Itzultzaile Zerbitzu Orokorraren itzulpenen datu-basea. Administrazioko erakunde guztiei eskaintzen zaie.

Interpretazioa

Ahozko itzulpena Administrazioko batzar eta bileretan.

Terminologia

Itzultzaileei laguntza ematen zaie, terminologia-kontsulta puntualen bidez; Euskalterm terminologia datu-base publikoa elikatzen da, eta terminologiako kontsultak erantzuten dira. Terminologia-batzordean parte hartzen du, gaikako hiztegiak osatzen. Administrazioko gainerako erakundeekin lankidetzan aritzen da proiektu bateratuetan.

DUDANET

Doako kontsulta-zerbitzua, hizkera eta terminologia juridiko- administratiboari buruzko zalantzak argitzeko.

ELET

Euskaraz lan egiteko askotariko hizkuntza-baliabideak biltzen dituen webgune integratua, oso erabilerraza eta intuitiboa.

Administrazioa Euskaraz Aldizkaria

Administrazioarekin zerikusia duten gaiez diharduen aldizkaria. 1993an sortu zen, eta hiru hilabeterik behin argitaratzen da.

Administrazio-hizkera argia bloga

Herritarrei eskainitako zerbitzua, hizkeraren eta, oro har, komunikazioaren kalitatea hobetzen laguntzeko.

Hizkera juridiko-administratiboaren komunikagarritasunarekin lotutako ekimenak bultzatzea

Administrazioko langile zein herritarrentzako argitalpenak, ikastaroak eta material didaktikoa sortzea, euskaraz zein gaztelaniaz.

Lege oharra © 2009 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana