Joan edukira

Aurkezpena

IVAP herri-administrazioen, haietako langileen eta herritarren zerbitzura dagoen erakunde publikoa da. IVAP proiektuaren barnean, eta kudeaketa aurreratuarekin dugun konpromisoaren bidetik, gure helburu nagusietako bat da bezeroei eskaintzen diegun arreta hobetzea, eta, hori lortzeko, besteak beste, zerbitzuen kartak erabiltzen ditugu.

Horrexegatik, Prestakuntza arloaren Zerbitzuen karta hau aurkezten dugu. Bertan, gure gain hartzen ditugun konpromiso zehatz eta neurgarriak azaltzen ditugu, gure lan-jarduna gardentasunez bideratzeko, betiere honako balio hauek kontuan hartuta: bezeroenganako orientazioa, euskararen erabilerarekiko konpromisoa, berrikuntza eta etengabeko hobekuntza, eta profesionaltasuna.

Maite Iruretagoiena Ibarguren
IVAPeko zuzendaria

Karta osoa (PDF, 539 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Euskadi, auzolana