Joan edukira

Informazio orokorra

Atal honetan aurkituko duzu Euskal Herriko Toki Administrazioetan lana egiten duten pertsonei zuzenduriko urteko prestakuntza eskaintza.

EUDEL-FORU ALDUNDIAK-IVAPen arteko elkar-lanaren proiektua errealitatea bihurtzen da ondorengo jarraibidetan:

  1. Toki Administrazioan lan egiten duten pertsonei zuzenduriko zeharkako prestakuntza plana
  2. Tokiko zuzenbideari buruzko mintegia
  3. Prestakuntza ibilbideak

Aurrez aurreko ikastaroak bi motatakoak izan daitezke: bertaratzekoak edo aprobetxamenduzkoak.

Badaude bertaratzea ziurtatzen duten presentziazko ikastaroak. Ziurtagiriak jasotzeko beharrezkoa da ikastarora joatea, hau da, gutxienez ikastaroak dituen orduen %80ra. asistentzia orrietan jasotako sinadurak ikaslea ikastarora bertaratu denaren ebidentzia dira.

Aurrez aurreko ikastaroak aprobetxamenduzkoak direnean ziurtagiria jasotzeko bi baldintza bete behar dira:

  1. %80ko asistentzia
  2. Ikastaroaren ebaluaketa gainditzea

Online autoprestakuntzako ikastaroak plataforma didaktiko baten egiten dira eta ikasleak hurrengo baliabideak erabiltzeko aukera izango du:

  • irakasle baten tutoretza
  • Komunikazioarako tresna desberdinak foroa, chat, oharrak eta posta
  • jarduera postontzia ikastaroko ariketak bidaltzeko
  • azalpen teoriko eta praktikoa duen ikasmateria
  • etengabeko ebaluazio sistema

Ziurtagiria aprobetxamendukoa izango da eta jaso ahal izateko ezinbestekoa da hurrengo baldintzak betetzea

  1. Ariketak, tutoreari bidali eta gainditu %50, gutxienez
  2. Aprobetxamendu proba gainditu

Euskadi, auzolana