Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Euskara
  4.  
  5. Hizkuntza eskakizunak
  6.  
  7. Azternet
 

Hizkuntza - eskakizunak

IZENPE Txartela

Ziurtagiri digitala: IZENPE TXARTELA

Gaur egun, hiru ziurtagiri digital dituzu aukeran:

- NAN elektronikoa
- Korporazio txartela (Eusko Jaurlaritzako langileak)
- Izenpe txartela (herritarrarena)

Edozein delarik erabili nahi duzuna, ezinbestekoa da aktibatuta izatea, eta pasahitza iraungi gabe. Gure gomendioa IZENPE TXARTELA aktibatzea da, betiere, jadanik ez baduzu besterik aktibatuta edo erabilgarri.

Honakoa duzu IZENPE TXARTELA:

IZENPE TXARTELA eskuratzeko, bide bi dituzu:

1. Aldez aurretiko hitzordua hartuta.
2. KZ gune batera joanda.

Informazio gehiago: izenpe 

Informazio osagarria:

IZENPE TXARTELA doakoa da. Baina izan daiteke ziurtagiria berritzeko 10,25€ ordaindu behar izatea; hain zuzen ere, berritu beharra hiru arrazoi hauetakoren batek eragindakoa bada:

1. Ziurtagiriaren erabilera desegokia.
2. Txartela edo pasahitzak galdu izana.
3. Ziurtagiria iraungitze-dataren aurretik blokeatzea.

IZENPE TXARTELA izapidetzeak daukan eragozpen bakarra eskaera postura joan beharra da, eta norbera joan beharra deserosoa gerta baliteke ere, ez dugu ahaztu behar zure segurtasuna bermatzeko besterik ez dela. Izan ere, zure txartelarekin egingo diren izapideak (dokumentuak sinatu, eskaerak egin… ) ZEURE IZENEAN egingo dira.

Aldez aurretiko hitzordua

IZENPE TXARTELA eskuratzeko, hitzordua eskatu behar da aldez aurretik. Hauxe duzu hitzordua eskatzeko esteka: Hitzordua eskatu

Eta honako hau, agertuko zaizun leihoa:

“Onartu” botoia sakatuz gero, beste pantaila bat azalduko zaizu, IZENPE TXARTELA zein Eskaera postutan (non) eskuratu nahi duzun aukeratzeko (Gasteizen, Donostian edo Bilbon).


Leiho horretan, gainera, Data eta hitzordu mota ere zehaztu beharko dituzu:

 Kontuz hitzordu mota aukeratzean, Herritarra aukeratu behar duzu.

Eta hori egindakoan, ordua aukeratu beharko duzu:

Behin hitzordua zehazturik, IZENPE TXARTELA jasotzera zoazenean, NANa eta NANaren kopia bat eraman beharko dituzu, zeu zarela identifikatzeko. Identifikazioa eginda, IZENPE TXARTELA eta pasahitzak emango dizkizute, momentuan bertan

Edozelan ere, zure ordenagailuak txartelak irakurtzeko gailua izan zein ez izan, eskatu itsasontzien jokoa aktibatzeko, IZENPE TXARTELA jasotzera zoazenean.

Kzgunea batera joanda?

KZ guneetan ere tramitatu ahal da IZENPE TXARTELA, baina ez dizute joan eta batera emango. Izenpek helaraziko dizkizu etxera pasahitzak (PINa eta PUKa), baina txartela jasotzeko, KZ gunera joan beharko duzu berriro, eskaera egin eta bi astera gutxi gorabehera.

IZENPE TXARTELA eskuratzeko aukera ematen duten KZ guneak hurrengo estekan topatuko dituzu: KZGunea

Gure iritziz, aldez aurreko hitzordua da biderik erraz eta erosoena, unean bertan eskuratuko baituzu IZENPE TXARTELA. Edozelan ere, jakin ezazu txartelak 4 urteko balioa duela; ondoren, berritu egin beharko duzu.

Zure teklatuak txartela irakurtzeko gailua izan dezake. Horrela balitz, IZENPE TXARTELA bertan sartu eta erabili ahal izango duzu sinadura digitalerako.

Gailu horiek hurrengo hauek izan daitezke:

 

Izan ere, zure ordenagailuak txartelak irakurtzeko gailua badu ere, baliteke beste gailuren batean (tabletean, sakelako telefonoan…) erabili behar izatea, eta, horretarako, ezinbestekoa izango duzu itsasontzien jokoa aktibatuta izatea.

 

Itsasontzi Jokoa

Zer da Itsasontzi Jokoa?

Itsasontzi Jokoa tresna berri bat da, Interneten dokumentuak sinatzen eta zerbitzuetan identifikatzen uzten dizuna. Sinadura elektronikoaren beste bide batzuk baino errazagoa eta erabilgarriagoa da:

• Edozein gailuren bidez eta edozein lekutik erabil dezakezu.

• Ez duzu ezer instalatu behar zure ordenagailuan, tabletan edo telefonoan.

• Ez duzu behar txartel-irakurgailurik.

• Sinadurak lege-balio erabatekoa du eta segurua da.

• Doakoa da.

Erraztasun eta segurtasunaren arteko erdibide egokia da.

Zertarako balio du?

Eusko Jaurlaritzak Interneten bidez eskaintzen dituen zerbitzu gehienak erabili ahal izango duzu. Zerbitzuetan identifikatu eta dokumentuak bidali edo jaso, modu azkar, erraz eta seguruan ahal izango duzu.

Nola erabiltzen da?

Itsasontzi Jokoak 16 letra ditu, eta horietako bakoitzak 0tik 9ra arteko zenbaki bat izango du. Identifikatzeko edo sinatzeko, pantailak honako hauek sartzeko eskatuko dizu:

Pantailak erakusten dizkizun 3 letrei dagozkien zenbakiak.

Erreferentzia-zenbakia: zure txartelak Itsasontzi Jokoa inprimaturik badu, erreferentzia-zenbakia txartela bertan agertuko zaizu. Bestela, Itsasontzi Jokoa eskatu eta aktibatzean posta elektronikoaren bidez jasoko duzun gako-orri berean erreferentzia-zenbakia aurkituko duzu.

Pasahitza: zure telefono mugikorrean SMS mezu baten bidez jasoko duzu Itsasontzi Jokoa aktibatzen duzunean (noiznahi beste pasahitz errazago batez alda dezakezu Izenperen webgunean).

Segurtasun arrazoiengatik, identifikatzeko edo sinatzeko arrakasta gabe bost aldiz saiatu eta gero, zure Itsasontzi Jokoa blokeatu egingo da.

 

Nola lortu Itsasontzi Jokoa?

 Dagoenekoz honako txartela hauek badaukate itsasontzi jokoa inprimatuta:

Osakidetzako Osasun Txartel Indibiduala

IZENPEko herritarren txartela berdea

ONA txartela

Irun Txartela

 Identifikatu eta dokumentuak sinatu ahal izateko, zure itsasontzi jokoa aktibatu egin behar duzu. Honela egin ahal duzu:

Zuzenean zerbitzuaren bulegoetan, KZGunea zentroetan edo Osakidetzako osasun zentroetan bertaratuz. Bakarrik zure NANa (edo agiri baliokidea) eraman beharko duzu eta fotokopia bat.

On-line, IZENPEko herritarren txartela edo ONA txartela baduzu, IZENPEren webgunearen bidez: www.izenpe.eus

 Itsasontzi jokoa aktibatzen duzunean, prozesua bukatzeko mezu elektronikoa jasoko duzu, SMS baten bidez jasoko duzun pasahitza aldatzeko argibideak emanez.

Itsasontzi jokorik ez baduzu, Zuzenean zerbitzuaren bulegoetan eska dezakezu, edo KZguneetan edo Osakidetzako osasun zentroetan. Bakarrik zure NANa (edo agiri baliokidea) eraman beharko duzu eta fotokopia bat.

Behin eskatu eta gero, itsas jokoa eta bere erreferentzia zenbakia duen mezu elektronikoa jasoko duzu. Mezu horretan aktibatze prozesua bukatzeko eta SMS baten bidez jasoko duzun pasahitza aldatzeko argibideak ere aurkituko dituzu.

 

Informazio gehiago behar duzu?

Itsasontziari buruzko edozein zalantza argitzeko Izenperen webgunea kontsulta dezakezu ala Zuzenean zerbitzuaren bulegoetara, KZGunea zentroetara edo Osakidetzako osasun zentroetara bertaratu.

 

Azken aldaketako data:

Lege oharra © 2009 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana