Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Euskara
  4.  
  5. Euskara ikastaroak
 

Euskara

Informazio orokorra: Euskara ikastaroak

Norentzat dira ikastaroak?

  • Eusko Jaurlaritzako eta bere erakunde autonomoetako langileentzat
  • IVAPekin Lankidetza Hitzarmena duten erakundeetako langileentzat (udalak, Osakidetza, Foru aldundiak, UPV/EHU, etab.).

Zein ikastaro eskaintzen da?

  • 1., 2., 3., 4. hizkuntza-eskakizunak  prestatzeko ikastaroak, aurrez aurrekoak zein autoikaskuntzakoak
  • Udako ikastaroak

Non aurki dezaket ikastaroen gaineko informazioa? 

Informazio guztia ebazpenetan jaso, eta EHAAn argitaratzen da. Web orriko "1-2-3-4HE prestatzeko ikastaroak" leihotxoan ebazpenetarako lotura zuzena aurkituko duzu.

  • Urritik ekainerako eskolaratzea arautzen duen ebazpena apirilean argitaratzen da.
  • Otsailetik ekainerako eskolaratzea arautzen duen ebazpena azaroan argitaratzen da.
  • Udako ikastaroetan izena emateko jarraibideak maiatzean argitaratzen dira IVAPeko web-orrian.

Zer egin behar dut ikastaroan baja eskatzeko?

  • Ikastaroa hasi ez bada, zure erakundean jakinarazi behar duzu.
  • Ikastaroa hasita badago, "eskola uztea jakinarazteko inprimakia (PDF, 68 KB) "   bete eta IVAPera bidali behar duzu lehenbailehen, ordu kredituan dagokion eragina eduki dezan. Eskola-uztearen data IVAPeko sarrera-erregistroko data izango da. Jakinarazpena jaso ondoren, IVAPek horren berri emango die euskategiari eta langilearen erakundeari.    

Zer da ordu-kreditua?

Ordu-kredituaren sistemak ezartzen du Administrazioak langile bakoitzari hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko finantzatuko dion ordu kopurua.

Azalpen argiak bildu ditugu dokumentu hauetan:

Edonola ere, agindu hauek arautzen dute ordu kredituaren sistema:

 

Zer dira ordezkapen dirulaguntzak?            

IVAPek dirulaguntzak ematen dizkie Lankidetza Hitzarmena sinatuta daukaten udalei eta mankomunitateei, euskara ikastaroetara doazen langileen ordezkapenak ordaintzen laguntzeko. Ordezkapen dirulaguntzak atalean, laguntza horiek eskatzeko zer egin behar den azaltzen dugu.

 

Azken eguneratzea: 2016/07/15
Lege oharra © 2009 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Compromiso con las personas