Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Euskara
  4.  
  5. Hizkuntza eskakizunak
 

Euskara

Informazio orokorra (hizkuntza-eskakizunak)

EAEko administrazioen zerbitzuan diharduten langileen euskara-gaitasuna da hizkuntza-eskakizuna. Gaitasun hori lau mailatan banatzen da: lehenengo, bigarren, hirugarren eta laugarren hizkuntza-eskakizunak. 

Administrazioko lau hizkuntza-eskakizun horiek Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratura egokitu ziren 297/2010 Dekretuaren bidez:

  • 1.  HE = B1
  • 2. HE = B2
  • 3.  HE = C1
  • 4.  HE = C2 

Administrazioko langileen hizkuntza-eskakizunak IVAPek kudeatzen duen hizkuntza-eskakizunen erregistroan jasotzen dira.

Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko hiru bide daude:

  • Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko IVAPek antolatzen dituen deialdiak. Izena emateko epeak dirauen tartean EAEko administrazioren batean lanean ari direnek parte hartu dezakete. Urtean bi deialdi antolatzen dira.
  • Herri-administrazioko erakundeek (udalek, aldundiek...) euren lanpostuak betetzeko deitzen dituzten hautaketa-prozesuetan. Lanpostuari dagokion hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko egiten diren azterketetara aurkez daitezke hautaketa-prozesuko hautagaiak.
  • Europako Erreferentzi Marko Bateratuak bideratutako euskara tituluen  baliokidetza sistemaren bidez. Hizkuntza-eskakizunen erregistroan jasotzen dira hizkuntza-gaitasun zehatza adierazten duten euskara-titulu horiek beren baliokidetza adieraziz.

Ohiko galdera eta zalantzak

Azken eguneratzea: 2018/08/17
Lege oharra © 2009 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Euskadi, auzolana