Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Zerbitzuen Kartak
  4.  
  5. IZO
 

Zerbitzuen kartak

Aurkezpena


IVAP administrazio publikoen, haietako langileen eta herritarren zerbitzura dagoen erakunde publikoa da. IVAP proiektuaren barnean, eta kudeaketa aurreratuarekin dugun konpromisoaren bidetik, gure helburu nagusietako bat da bezeroei eskaintzen diegun arreta hobetzea, eta, hori lortzeko, besteak beste, zerbitzuen kartak erabiltzen ditugu. 

Horrexegatik, Itzultzaile Zerbitzu Ofizialaren Zerbitzuen karta hau aurkezten dugu. Bertan, gure gain hartzen ditugun konpromiso zehatz eta neurgarriak azaltzen ditugu, gure lan-jarduna gardentasunez bideratzeko, betiere balio hauek kontuan hartuta: bezeroenganako orientazioa, euskararen erabilerarekiko konpromisoa, berrikuntza eta etengabeko hobekuntza, eta profesionaltasuna.

Maite Iruretagoiena Ibarguren
IVAPeko zuzendaria

 

Karta osoa (PDF, 1 MB)

Azken eguneratzea: 2018/06/29
Lege oharra © 2009 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana