Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. IVAPeko eduki orokorrak
 

Arautegia

Inprimatu

Martxoaren 14ko 80/1986 DEKRETOA, »Lurralde eta Hiri Antolaketarako Euskal Eskola-Escuela Vasca de Estudios Territoriales y Urbanos» delakoaren Sortarazketa, Funtzionamendu eta Eraketari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde-Antolaketa eta Garraioak; Lehendakaritza eta Justizia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 71
  • Hurrenkera-zk.: 827
  • Xedapen-zk.: 80
  • Xedapen-data: 1986/03/11
  • Argitaratze-data: 1986/04/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Herri Administrazioa

Testu legala

Euskal Gizartearen eremu barruan lurralde eta hiri antolaketaren garrantzia, aspaldidanik, inolako zalantzarik gabeko realitate bat da eta horretaz ez dago ezer gehitu beharrrik. Ingurua, bai urbanoa eta bai rurala ere, hobetu beharra lehen mailako helburu bat da eta gizarte osoa horretaz jabetuta dago. Hau bera, berez, nahiko arrazoi litzateke, arlo hau zientifikoki sakontzeko beharrezko diren neurriak hartzera eta ezagupen egokiak izan ditzaten profesionalak, behar hainbatekó kopuruz, gertatzera herri agintariak bultzatzeko, horrela, Autonomia Elkarteko Administrazioko maila guztietan somatzen den ingurugiroaren hobekuntza helburuak indartze eta lortze bideak jarriko liratekeela. Horietaz gainera, aurrekoek hainbateko garrantzia duten hainbat tirkunstantzia ematen dira, adibidez, urbanismo ekintzetarako tekniken aurrerapen bizkorra eta horiek duten interdiszipliaartasuna, hots, Zuzenbidea, Arkitektura, Ingienerutza, Soziologia, Ekologia eta abar. Aipatutako disziplina horiek bata bestearekin korapilatuta ematen dira administrazio lanean eta koordinatuz eta egoki baloratuz egin behar da hori, hiritar bakoitzaren eta guztien bizitza eta harremanak garatzen direneko habitata eta medio fisikoa eratze eta hoberze helburu orokorra lortu ahal izateko. Gaurreguneko beharrekin ados datorren hiri ordenakuntzarako Instrumentuz hornitzeko Udalek duten nahiak eta, aldi berean, Udal guztiek beren planeamenduak birraztertu eta arau berriei egokitu beharra ezartzen duen Lur eta Hiri Antolaketari buruzko 1975.eko Maiatzaren 2ko Legeak ezartzen dituen aginduek, egiteko horiek burutzeko behar hainbateko gaitasuna duten profesionalen behar handia ekarri dute, bestalde, gure Herriak kopuru hori ez duela pasatako urteetan arlo horretarako lan-eskaintzak urriak izan bait ziren. Bestalde, hiri egitasmoak idazteko eta horiek gauzatzeko eguneroko gestioa eramateko Udalek duten teknikari espezializatuen beharra argi eta garbi nabaritzen da, hi egitasmo horiek lehen aipatutako bizimodu kalitatea hobetze helburuak lortzeko bide bakarra direla. lldo honetan, azken urte hauetako esperientzia ikusita eta arlo honekin modu batera edo bestera lotuta dauden profesionalen nahi bizia bereganatuz, Eusko Jaurlaritzak komenigarritzat jo du lurralde hiri antolaketari buruzko irakaskuntzak, bai zientzia mailan eta bai dibulgazio mailan ere, bereziki emango dituen Eskola sortzea eta, horretarako, Au;onomia Elkartearen 1986.erako Aurrekontu Nagusietako prebitioetan sartu du. Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskola-Escuela Vasca de Estudios Territoriales y Urbanos» izeneko Eskola hau, izenaren gai diren arloekin lotura duren Administrazio Publikoko profesionalentzako batipat baldin bada ere, gai horietarako zaletasuna duten gainontzeko profesionalentzako ere zabalik ditu ateak. Eskolaren sortarazketa beharra aztertu ondoren, beharrezko da Eusko Jaurlaritzaren antolaera-egiturapean korrektoki kokatzea eta, horretarako, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari atxiki behar zaiola .garbi dagoela, funtzionari publikoen hezketarako bait da. Baita ere, egia da, arloa kontutan hartuz, Lurralde Antolketan agintea duen Eusko Jauriaritzako Sailak gauzatu behar duela artezko indar-ematea, eta, horregatik HAEE-ri atxikitzen zaionaren kaltetan gabe, aipatutako zirkunstantzia hori gobernu organoetan argi eta garbi azaldu eta onartzen dela. Horiek horrela, Lehendakaritza eta Justizia Sailburuaren eta Lurralde Antolakeea eta Garraio Sailburuaren proposamenez eta Jaurtze Kontseiluak mila bederatzirehun eta larogeita seigarreneko Martxoaren 11an egindako batzarrean aztertu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. Artikulua.- «Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskola-Escuela Vasca de Estudios Territoriales y Urbanos» delakoa sortzen da, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen agintaritzapean eta, organikoki, bere Idazkaritza Nagusiari atxikita gelditzen dela. 2. .4rtikulua.- Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskola, Dekreto honek eta Barne Erregimenerako Araudiak araupetuko dute. 3. Artikulua.- Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskola honen helburuak, honako hauek izango dira: a) Lurralde eta hiri planeamendu, horiek gauzatze gestio eta urbanizaketa disziplina arloetan espezializatutako postgraduatuak, Euskal Administrazio Publikoaren eretnu barruan, hezitzea eta birgaitzea eta, orohar, arlo honekin lotura duten profesionalak ere bai. b) Lurralde eta hiri planeamenduaren formulaketak, tratamenduak eta gauzatze gestioak hobetzea xedetzat duten ezagupen, metodo eta teknikak hedatzea. c) Lurralde eta hiri antolamendu lanarekin zerikusia duten Erakunde lokal eta gainontzeko Erakunde publikoetako langileen etengabeko hez:keta helburutzat izango duten profesional espezializatuen birgainkuntzarako programak lantzea eta burutzea. d) Lurralde eta hiri antolaketarako interes nabarrnena izan dezaten arloei buruzko irakaskuntza espezializatua ematea eta horiei huruzko ikerketak egitea. e) Horri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak edo Lurralde Antolaketa eta Carraio Sailburuak ezar diezazkioten langileen hezketarako eta lurralde hiri antolaketarako ezagupenak gehitzeko edozein eratako ihardun. 4. Artikulua.- Helburu hauek bete ahal izateko, Lurralde eta Hiri ikasketatarako Euskal Eskolak honako aginte hauek izango ditu: a) Lurralde eta hiri antolaketa arloari buruzko ikastaldi orikorrak antolatzea eta ematea, Arkitektura, Zuzenbide, Soziologia, Ekonomia, Injeniaritza, Ekologia eta planeamenduarekin lotura duten gainontzeko disziplinen arloaren barruan. b) Aurreku puntuan zehaztutako arloei burutku arlo bereziekiko ikastaldi monografikoak antolatzea eta ematea. c) Planeamenduarekin zerikusia duten gai monografikoei buruzko simposium mintegi eta hitzaldiak antolatzea. d) Planeamenduarekin lotura duten gai monografikoetarako beketarako deiak egitea eta ematea. e) Interes ltubliku, zientifiko edo beste erazoiren hatengatik komenigarritzat jotako pianeamenduari buruzko tan eta ikerketak argitaratzea eta hedatzea. f) Aurreko artikuluan aipatutako helburuekin lotura duren ezagupenen indarketa eta hedaketarako edozein eratako ihardunak gauzatzea. 5. Artikulua.- Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak, bere ekintzen funtzionamendurako, honako baliabide· hauek izango ditu: I) Euskal Herriko Autonomia Elkarteko Aurrekontu Nagusietan izendatutako maileguak. 2) Insituzio, Gorporazio eta Erakunde publiko edo pribatuek emandako dirulagun·zak eta aportazioak. 3) Indarrean dauden legeek ezar dezaketenaren arabera eman dakiokeen edozein eratako baliabide. 6. Artikulua.- Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskola, honako organo hauenpean egongo da: a) Kontseilu Errektorea. b) Aholku Batzordea. c) Koordinatzailea. 7. Artikulua.- 1. Eskolaren gobernurako goreneko mailako organoa da Kontseilu Errektorea. 2. Kontseilu Errektoreko kideak, honako hauek izango dita: - Lehendal aria: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Idazkari Nagusia. Lehendakariordea: Lurralde eta Hiri Ekintzarako Zuzendaria. - Bokalak: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko ordezkari 1. Lurralde Antolaketa eta Garraio Saileko 2 ordezkari. - Idazkaria: Eskolako Koordinatzailea. 3. Kontseilu Errektoreko Idazkariak, Kontseilu Errektoreko kide gisa ihardungo du, hitz egiteko eskubidez eta botorik gabe. 8. Artikulua.- Kontseilu Errektorearen eginteak, honako hauek izango dita: a) Sarrera eta gasto, Eskolako errekurtso eta hornidura eta urteko kontuen garbiketarekiko proposamena Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendariari egitea. b) Eskolako politika orokorra, ikasketa planak eta eman behar dieen irakaskuntzen programak lantzea eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendariaren onarpenera horiek jartzea. c) Hainbat Erakunde eta gorporazioekin ituneak izenpetzea, horiek aldatzea eta indargabetzea Herri ArduraIaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendariari proposatzea. d) Eskolako Barne Errejimen Araudia, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendariaren onarpenerako proposatzea. e) Koordinatzailearen izendapena, irakasleen eta irakaskuntza lanetarako eta Eskolaren dibulgaketarako gainontzeko langileen kontratapena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendariari proposatzea. f) Eskolaren politika orokorraren barruan funtzionamenduaren fruitukortsuna gehitzeko bide izan daitezkeen ihardunei buruzko ebazpenak ematea. g) Ikasketa Beketarako deialdi publikoak egitea aurrekontuetako prebisioen arabera eta izendapenei ebazpena ematea. h) Funtzionamendu orokorra eta Eskolako gestioaren ondorioak ezagutzea, Koordinatzaileak eskain diezazkion informeen onarpenen bidez. i) Eskolako urteko Memoria onartzea. j) Eskolaren funtzionamendurako beharrezko izan daitezen egiteko guztiak. 9. Artikulua - 1. Kontseilu Errektorea, lege aginduz, hiruhilabeteka bilduko da gutxienez eta bere Lehendakariak horretarako deia egin dezan guztietan, berez edo hiru kidek, gutxienez, hala eska dezatenean. 2. Kontseilu Errektorerako deia, honen funtzionamendua, eztabaidak eta erabakiak hartzeko errejimena, Barne Errejimen Araudiak ezartzen duenari atxikiko zaizkio eta, hori ezean, administrazio prozedimenduari buruzko lega nagusiari. 3. Bere ekintzen' errejimen juridikoa, Administrazio Prozedimenturako Legeak ezartzen dituen arauei atxikiko zaie. 10. Artikulua.- 1. Aholku Batzordea, aholkutatako organoa da eta Eskolak Euskadiko Autonomia Elkarteko Administrazio Publikoekin eta Unibertsitatearekin diruen harremanetarako koorditzailea. 2. Aholku Batzordeko kideak, honako hauek dita: - Lehendakaria: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Idazkari Nagusia. - Lehendakariordea: Lurralde eta Hiri Ekintzetarako Zuzendaria. - Bokalak: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Ordezkari 1. Lurralde Antolaketa eta Garraio Saileko 3 Ordezkari. Nekazaritza eta Arrantzu Saileko Ordezkari 1. - Idazkaria: Eskolako Koordinatzailea, hitz egiteko eskubidez eta botorik gabe. 3. Ondoren aipatzen diren Instituzio eta Erakundeei, egokitzat jotzen badute ordezkariak izenda ditzatela eskatuko zaie honako honen arabera: Foru Diputazio bakoitzak, Ortiezkari 1. Euskal Udalen Elkarteak, Ordezkari 1. Euskal Herriku Unibertsitateak, 2 Ordezkari. Euskal Herriko Unibertsitate pribatuak, Ordezkari 1. 11. ArtikuIua.- 1. Aholku Batzordearen aginteak, honaku hauek dira: a) Ikastaroak, rnintegiak, hitzaldiak eta hezketarako edozein ekintza era daitezen, Kontseilu Errektoreari proposatzea. b) Beken gai izan daitezkeen ikerketa, argitalpen eta gaiak proposatzea, bakoitzaren beharrak hase ahal izateko. c) Eskolaren ihardunak eta ordezkaritza duten Erakundeenak koordinatzea. 2. Ahulku Batzordea, lege aginduz, bi aldiz bilduko da gutxienez ikasturtean zehar eta Lehendakariak horretarako deia egin dezan guztietan, berez edo 7 kidek, gutxienez, hala eska dezatenean. 3, Dekreto honetako bederatzigarren artikuluko bigarren eta hirugarren parrafoetan Kontseilu Errektorearentzako ezartzen dena, Aholku Batzordeari ezar dakioke. 12. Artikulua.- 1. Eusko Jaurlaritzako funtzionarien edo administraziozko kontratapena dutenen artetik edo aitortutako esperientzia duten profesionalen artetik, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendariak izenda dezan Koordinatzailearen ardura, Kontseilu Errektoreak emandako norabide-aholkuak betetzea eta koordinatzea da. 2. Horietaz gainera, Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolako Koordinatzailearen egitekoak, honako hauek dita: a) Sarrera eta gastuekiko, errekurtso eta hornidurekiko proposarnenak: Kontseilu Errektoreari egitea. b) Zerbitzuen gastu propioak erabakitzea baitnenaren gai izan diren kredituen zenbatekoen barruan, egoki diren gastuen eta Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolako aurrekontuen gestiorako den edozein eratako operazioen proposamena egitea. c) Herri Arduralarittaren Euskal Erakundeko Zuzendariak sinatu ditzan ituneak betetzen diren ala ez zaintzea. d) Eskolaren politika orokorraren barruan, horren funtzionamenduaren emankortasun hobe bat lortzeko birle izan daitezkeen iharrlunak, Kontseilu Errektoreari proposatzea. e) Eskolako zerbitzu ezberdinen ekintzak koordinatzea. Funtzionamendu orokorrari eta Eskolaren gestioaren emaitzei buruzko berriak Kontseilu Errektoreari ematea, aldian-aldian edo honek eska dezanean. g) Eskolaren urteko ihardunei buruzko txostena KontstiIu Errektoreari aurkeztea. hl Ikasketarako Eskolako beken goi mailako zuzendaritza eramatea. i) Kontseilu Errektorearen erabakiak gauzatzea. j) Dekreto hau garatu dezaten erabakiek eta bereziki, Barne Errejimenerako Araudiak izenda diezazkioten egiteko guztiak eta Eskolako beste organo bati espreski izendatu gabeak. 13. Artikulua.- Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolaren eta irakaskuntzak emanez horrekin partaide izan dadin irakaslegoaren arteko harremanak, zerbitzuetarako arrendamendu-itune· hidez edo Legeek onartu eta Eskolarentzako komenigarriak izan daitezen edozein oraz baliatuz ezarri ahal izango dira. 14. Artikulua.- Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak, ikastaroak gainditu dituzten ikasleei nahikotasun-diplomak emango dizkie eta, gainontzeko ikasleei, asistentzia eta probetxamendu egiaztagiriak. 15. Arlikulua.- Lokal, administrazio zerbitzu, idazkaritza eta liburutegitarako lekuak, Eskolak bereak izan ditzan arte, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen eta Eskolaren funtzionamendurako tegi egokiak izan ditzaten Erakunde edo Instituzioen arteko aldibaterako itune bidez, erabakiko dira. 16. Artikulua.- Kontseilu Errektorearen, Lehendakariaren eta Koordinatzailearen ekintza eta erabakien aurka, gorajotze errekurtsoa sartu ahal izango da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendariaren aurrean. ALDIBATERAKO ERABAKIA Kontseilu Errektorea eta Eskolako Koordinatzailea izando daitezen arte, horiei dagozkien agintepideak Herri Arduralaritzaren Idazkari Nagusiak erabiliko ditu artez. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendariak, Kontseilu Errektorearen proposamenez, Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolako borne errejimenerako araudia eratuko du. Bigarrena.- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendariak, Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolari, artez, adskribatu ahal izango dizkio Eskolaren funtzionamendu egokirako beharrezko jotako langilo eta materiale hornidurak. Hirugarrena- Euskadiko Autonomia Elkarteko Aurrekontu Nagusietako 11 Sekzioak hartu eta Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolari dagozkion maileguak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakunde Autonomoaren Aurrekontuei atxikitzeko beharrezko diren aurrekontu operazioak egingo dira Ekonomia eta Hazienda Sailak, gastu zentru berri hat sortuz eta horretarako beharrezko diren gainontzeko habilitazioak eginez. Laugarrena.- Dekreto hau, Euskal Herriko ,Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egun berean, jarriko da indarrean. Gasteiz 1986.eko Martxoak 11. Lehendakaria. JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO Lehendakaritza eta Zuzentza Sailburua JUAN RAMON GUEVARA SALETA Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailburua, JOSE RAMON ESTOMBA GOIKOETXEA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik
Lege oharra © 2009 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana