Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. IVAPeko eduki orokorrak
 

Zer da HAEE-IVAP?

IVAP, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea, erakunde autonomoa da, Eusko Jaurlaritzaren oraingo Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari atxikia. Uztailaren 27ko 16/1983 Legeak IVAPen egiturari eta zereginei buruzko alderdi esanguratsuak zehazten ditu; euskal administrazio publikoen jardunerako bereziki garrantzitsuak diren hiru eremuren inguruan biltzen dira:

• Herri-administrazioen zerbitzurako langileak  hautatzea eta prestatzea.

• Herri-administrazioen zerbitzurako langileen euskalduntzea, itzulpenak, interpretazioa, terminologia eta administrazio-hizkeraren normalizazioa.

• Ikerlanak egitea eta eskolak ematea, bai administrazioaren inguruan, era zabalean, bai euskal autonomiaren berezitasunen inguruan zehazki, eta baita liburuak zein aldizkari espezializatuak argitaratzea ere.

IVAPen MISIOA da Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioekin lankidetzan aritzea, herritarrei ematen dieten zerbitzua eraginkorragoa, efizienteagoa eta elebiduna izan dadin lortzeko. Lankidetza hau zerbitzu publikoaren balio komunetan oinarritzen da: berrikuntza eta etengabeko hobekuntza, bezeroarenganako orientazioa, euskararen erabilerarekiko konpromisoa, ingurumena zaintzea, parte-hartzea eta komunikazio eraginkorra, pertsonak errespetatzea, proaktibotasuna, profesionaltasuna, talde-lana eta zerbitzu publikoaren jarrera.

IVAPen egoitzak:


Harrera-orduak

Harrera-orduak: 8:30 - 14:00


ERAKUNDEAREN JARDUNAK


Ogasun eta Administrazio Publikoko Sailaren 200/2012 Dekretuak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen organu-egitura eta funtzioak zehazten ditu.

Koordinazio eta Kudeaketako Idazkaritza

Hautaketa eta Prestakuntzako Zuzendariordetza

Euskarako Zuzendariordetza

Koordinazio eta Kudeaketa Idazkaritza

  • Erakundeari atxikitako egitarau eta eskolen kudeaketa ekonomia-finantzazkoa eta legezkoa.
  • Euskal administrazioek politika, lege, administrazio eta ekonomiaren aldetik dituzten berezitasunak ikertzea, irakastea eta zabaltzea.
  • Administrazioari buruzko edukia duten batzarrak, jardunaldiak eta mintegiak.
  • Hirigintzaren eta lurraldearen antolaketarekin lotuta dauden teknika eta metodologiak zabaltzeko eta teknika eta metodologia horietan prestatzeko jardunak.

Hautaketa eta Prestakuntzako Zuzendariordetza

  • Funtzionarioak zein bitarteko eta lan-hitzarmenpeko langileak hautatzea Euskal Herriko administrazio nagusi nahiz erakunde-administraziorako eta hala eskatzen duten bestelako euskal herri-administrazioetarako.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio nagusiko nahiz erakunde-administrazioko herri langileak prestatzeko eta beren lanbidean hobetzeko ikastaro eta mintegiak.

Euskarako zuzendariordetza

  • Euskadiko herri-administrazioetako langileek duten euskara-maila ebaluatzea.
  • Administrazioaren hizkuntza-gaikuntza: euskalduntzeko eta alfabetatzeko ikastaroak.
  • Administrazio-agirien normalkuntza.
  • Herri-administrazioen euskalduntzeari buruzko aholkuak ematea.
  • Herri-administrazioek eskatzen duten itzulpenezko eta interpretaziozko lanak.
  • Itzultzaileak, interpretariak eta terminologoak prestatzea.

Organigrama

Zuzendaria
Maite Iruretagoiena Ibarguren

Koordinazio eta Kudeaketako Idazkaria
Fulgen Aledo Amorós

Hautaketa eta Prestakuntzako Zuzendariordea
Imanol Urigüen Garaizabal

Euskarako Zuzendariordea
Eneko Oregi Goñi

Administrazio-arloak: 

Herritarrekiko elkarreragina
Tel.: 945 017600
ivap@ivap.eus

Liburutegia/Dokumentazio Gunea
Tel.: 945 017641 / 94 4031611
liburutegia@ivap.eus

Argitalpen zerbitzua
Tel.: 943 023169
argitalpenak-ivap@ivap.eus

 Azterlan zerbitzua
Tel.: 945 017667


Prestakuntza zerbitzua
Tel: 945 017620 / 945 017622 / 945 017660
prestakuntza@ivap.eus


Hizkuntza prestakuntza zerbitzua
Tel 945 017686
ikasivap@ivap.eus 

EVETU: Hirigintza eta Ingurumenari buruzko prestakuntza
Tel: 94 4031604
evetu@ivap.eus 

Hautaketa zerbitzua (hautaketarako prozesuak)
Tel: 945 017615
hautaketa@ivap.eus


Ebaluaketa zerbitzua (hizkuntza-eskakizunak)
Tel 945 017630
ebaluaketa@ivap.eus


Administrazio hizkera zerbitzua
Tel 945 017636
administrazioeuskaraz@ivap.eus


Itzulpen, interpretazio eta terminologia zerbitzua
Tel: 945 017633 / 945 017650 / 945 017656
izo@ivap.eus

Azken eguneratzea: 2017/09/18
Lege oharra © 2009 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Euskadi, auzolana