Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. IVAPeko eduki orokorrak
 

IVAPen misioa

IVAPen MISIOA da Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioekin lankidetzan aritzea, herritarrei zerbitzu efiziente, kalitatezko eta elebiduna emateko. Lankidetza hau zerbitzu publikoaren balio komunetan oinarritzen da, eta honako hauen bidez gauzatzen:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen zerbitzurako langileak hautatu eta prestatu.
  • Administrazioan euskararen erabileraren normalizazioa eta itzulpengintza ofiziala bultzatu, eta euskarazko terminologia juridiko-administratiboa finkatu eta zabaldu.
  • Hizkuntzaren, lege eta administrazioaren, eta kudeaketaren hobekuntzaren arloetan aholku eman eta ikertu.
Azken eguneratzea: 2017/02/13
Lege oharra © 2009 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Compromiso con las personas