Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. IVAPeko eduki orokorrak
 

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea- EHAAren egitura eta funtzioak

10. Legealdia: 2013-2017
Inprimatu

Titularra :Maite Iruretagoiena Ibarguren

DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ ( ALAVA)

Tlf.: 945017600 Ext. 17600

ORGANIGRAMA
EGINTZA ARLOAK
  • Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorreko eta administrazio-erakundeetako langile publikoak aukeratzea, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Funtzio Publikoaren Sailordetzarekin koordinatuta beti ere. Baina, horrek ez du esan nahi langileei dagokienean, eskumenak banatzeko otsailaren 20ko 36/1990 Dekretuaren arabera egindako ahalmen-banaketak balio ez duenik.
  • Beste administrazio publiko batzuetako langile publikoak aukeratzea administrazio horiek berek eskatzen badiote, eta euskal administrazio publiko guztiek egindako hautaketa-prozesuetako epaimahietan parte hartzea, Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 31. atalean jasotakoaren arabera.
  • Toki-Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 92-3 atalean jasota dagoen funtzionarioen aukeraketa eta prestakuntza aurrera eramatea, lege horretako bigarren xedapen gehigarrian eta ezar daitezkeen beste arau guztietan jasota dagoen bezala.
  • Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorreko langile publikoak prestatu eta hobetzea eta gainerako euskal administrazio publikoei beren langile publikoak prestatu eta hobetzen laguntzea.
  • Euskara administrazio publikoan sartu, zabaldu, ezarri eta normaltzea eta euskarazko administrazio-hizkera finkatzea, Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legean eta ezar daitezkeen gainerako arauetan erabakitakoaren arabera.
  • Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko euskarazko frogen edukia eta modua zehaztea, beti ere, Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 99. atalean eta Heuskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legeko 45. atalean jasotakoaren arabera.
  • Edozein euskal administraziotan funtzio publikora sartzeko hautaketa-prozesuetako epaimahaietan parte hartzea, hizkuntza-eskakizunak egiaztatu behar direnean. Partehartze hori zehazteko orduan honako lege-atal hauek izango dira kontuan: Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 9/1989 Legeko 99. atala, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legeko 45. atala eta Euskal Autonomi Elkarteko Unibertsitatez Kanpoko Irakasle-kidegoen otsailaren 19ko 2/1993 Legeko 53. atala.
  • Euskal Autonomi Elkarteko administrazio publikoetako lagileen hizkuntz gaitasuna indartzea, antolatzea eta ebaluatzea, beti ere, Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legean eta urriaren 17ko 224/1989 Dekretuan eta abuztuaren 3ko 238/1993 Dekretuan jartzen duenaren arabera.
  • Itzulpenak, interprete-lanak eta terminologia-lanak egitea administrazio publikoentzat. Euskara eta gaztelania arteko itzulpenak zehatzak eta juridikoki baliokideak direla bermatu beharko du.
ORGANO KOLEGIATUAK ET BESTE ADMINISTRAZIO ATALAK

Zaingo-batzordearen Kontseiluaren sorrera, 200/2012ko Dekretuaren 5.artikuluan arautzen dena (EHAA 204; 12-10-19).

IVAPeko zuzendariak parte hartzen dituen organoak (PDF, 264 KB).

Lege oharra © 2009 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Euskadi, auzolana