Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. IVAPeko eduki orokorrak
 

Arautegia

Inprimatu

Uztailaren 27ko 1983/16 LEGEA, "Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeaz".

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 117
  • Hurrenkera-zk.: 1526
  • Xedapen-zk.: 16
  • Xedapen-data: 1983/07/27
  • Argitaratze-data: 1983/08/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
  • 1983/08

    Jaurlaritzaren Lehendakaritza

    Uztailaren 27ko 1983/16 LEGEA, "Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeaz". Jatorrizko Testua:

  • 2007/01

    Lehendakaritza

    5/2006 LEGEA, azaroaren 17koa, Euskadiko Ondareari buruzkoa. (2/2007 LEGEGINTZAKO DEKRETUA, azaroaren 6koa, Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzeko dena.) (EHAA 15 ZK., 2008/01/22) Aldatutakoa

+ -

Testu legala

Eusko Legebiltzarrak, "Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Lege Jaurpide"ei buruzko Uztailaren 27ko 16/1983 Legea onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei. Beraz, Lege honi men egiteko eta men egina razteko agintzen diet Euskadiko herritar, norbanako eta agintari guztiei. Gasteizen, mila bederatzirehun eta larogeita hirugarreneko Uztailak hogeita zazpi. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. ZIOEN ADIERAZPENA Lanarigoa funtsezko alderdi gertatzen da ezein Herri-Arduralaritzatan. Esan dugun hori edozein Arduralaritzari dagokionaren, Euskadiko Autonomia-Elkartean berarizko garrantzia dauka. Euskal Herriak bere burujabetza ardietsi eta Autonomiazko Arduralaritza berri bat sortu izanak autonomia-bidearen zerbitzurako egon eta teknikaz oso gertatuta egon eta eginkor izan dedin lanarigoa aukeratzea eta gaiagotzea ezinbesteko egiten da. Autonomiazko Arduralaritzarekin batean, Euskadiko Kondaira-Lurraldeek eta Udalek ere eskabide berdinak dituzte bere herrilanarien teknikazko gaitasunari eta gaikuntzari buruzkoetan. Eginkortasun-eske horri, Euskal Herriko Arduralaritza guztiek horretan bat egiten duteneko beste hau gehitu behar zaio: Herri-iharduna funtsean euskaldun izatea lortu nahia, alegia. Bateango behar eta gurari hoiek, gure Herriaren legearen eta ekonomiaren aldeetatikako bereizitasunekiko zientzia-mailako ikerkuntza suztatu beharraren luzaezinarekin batean, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea sortzea bidezko egiten dute, Euskadiko Herri-Arduralaritza guztiak eratzeko oinarritzat jotzen dugun Erakundea, alegia. Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea Euskal Herriko Kontseilu Nagusiaren mila bederatzirehun eta hirurogeita hemeretzigarreneko Urtarrilaren hamabosteko erabakiz sortzen da, autonomiaurre-aldian Herri-Arduralaritzako lanarigoa gaitzearen aldetik zeuden beharrei erantzuteko, eta horren Araudia mila bederatzirehun eta larogeigarreneko Otsailaren hogeita seian onartu zen (Eusko Kontseilu Nagusiaren Aldizkari Ofizialaren 1980garreneko Epailaren 27ko 37garren alea). Garai hartan zeuden agintepide murritzen arauera, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea lege-nortasuna eman ziezaion lege berezi baten bermerik gabe sortarazi zen. Bermerik eta hori zutentzea du xede oraingo Lege honek. Alde horretatik Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea, Herri-Arduralaritzako beste Iraskunde ospetsu batzuen bideari jarraituz, Lehendakaritza-Sailari eratxikita egon eta ihardutze-eremuz Euskadiko Autonomia-Elkarte osoa hartzen duen Erakunde Burujabe eta lege-nortasundun gisa sortzen da. Honako hauek dituzte oinarrizko alderdi Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Legearen funtsezko artezpideek: Lehenengo eta behin, lanariak aukeratzea du Legeak Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen xedeetako bat: Alde horretatik, legearen 4.1 Atala, bai Autonomia-Elkartearen herri-ihardunaren alorreango agintepideei geroan ikutu diezaieketen erresuma-mailako arauera bai Kondaira-Lurraldeen Lege eta Euskal Herriko Toki-Arduralaritzaren Lege izango direnen aurka ez egoten saiatzen da. Hoien edukia dena dela, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak lege hoiek izendatu diezaioten lanari-aukeraketa egin ahal izango du, eta bai akurapen hori beste Herri-Arduralaritzaren bati esku emanda edo elkar hartuta egin ere. Bestalde, Erakunde Burujabe denez, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak berenez dagozkion egitekoak betetzeko diruegitamu berezi bat izan beharko du. Oinarrizko irizpide hoietatik abiatuta, Euskal Herriko Herri-Arduralaritza horren iharduna funtsezkotzat jotzen deneko Erakunde hori araupetzen du Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Legeak.I ATALBURUA Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakunderen Lege Jaurpideak 1 Atala Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea sortarazten da, Euskal Herriko Erakundetzako Herri-Arduralaritzaren baitako. Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza-Sailari atxikitako arduralaritzako Ihardutze Erakunde Burujabe gisa eratzen da. 2 Atala Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea lege-nortasunaren eta bere helburuak beterzeko behar diren eskuarteen jabe da. 3 Atala Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak bere egoitza Oñatiko Unibersitate zaharraren etxean izango du; hala ere, eta bere helburuak lortzeko komenigarri izan dedinetan hiri berezietango ordezkaritzen bidez ere ihardun ahal izango du. 4 Atala Honako hauek ditu xede Herri-Arduralaritzako Euskal Erakundeak: 1. Euskal Herriko Autonomia-Arduralaritzak akuratu beharreko herrilanarien aukerapena, alor horretako bere iharduna Lehendakaritza-Saileko horretzazko zerbitzuekin antolakidetuz. 2. Beste Herri-Arduralaritzaren batek edo legebideek bere esku utzi diezaioketen herrilanarien aukerapena. 3. Euskal Herriko Autonomia-Arduralaritzak edo beste edozein Herri-Arduralaritzak bere esku utzi diezaizkiokeen herrilanari eta akuratuen gaikuntza eta hobekuntza. 4. Kondaira-Lurraldeekin, Udalekin eta Euskadiko Toki-Arduralaritzako gainontzeko Erakundeekin hoien lanarigoa gaitzeko eta hobetzeko elkar hartzearen suztapena. 5. Euskeraren Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legean agintzen dena egiteratuz, Euskera Herri-Arduralaritzan sarraraztea, hedatzea, erabiltzea eta arauzkotzea, baita arduralaritza-hizkuntza zehaztea ere. 6. Euskal Herriko Herri-Arduralaritzen azterpena, irakaskuntza eta hoien legearen, dirubideen eta estadistikaren aldeetatikako bereizitasunak ezagutaraztea. 7. Arduralaritza-Zientziari buruzko ikerketa, irakaskuntza eta ezagutaraztea, eta Euskal Herriko Arduralaritza berezietan sarraraztea. 8. Xede bereko beste erakunde espainiarrekin edo atzerrikoekin harremanak eta ituneak egitea. 5 Atala Bere helburuak lortzeko, herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak honako hauek egin ahal izango ditu: 1. Komenigarri eritzitako Lan-Sail, Lan-Alor eta Zerbitzuak eratzea. 2. Horretarako gaitasuna izan eta ikastorduak mintegiak edo hitzaldiak eman edo berarizko gaiei buruzko edo zientziamailako lanak egin ditzaketenei bere laguntza eskatzea. 6 Atala Erakundeak, norgehiagoka eta lanari-akurapena egiteko bestetan, eta Arduralaritza-karreran aurreratzeko merezimendu izan daitezkeen agiri eta egiaztagiriak emango ditu. 7 Atala Autonomia-Elkarteko Erakundeak Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearengana joan ahal izango dute Euskal Herriko Herri-Arduralaritzaren egituraketari eta hobekuntzari buruzko aholku bila, galdezka eta arauak gerta diezaizkienaren eske.II ATALBURUA Herri-Arduralaritzako Erakundearen Erakuntza 8 Atala Erakundeko eraentza-sailak honako hauek dira: a) Zaingo-Batzordea. b) Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Artezkaria. 9 Atala Honako hauek izango dira Zaingo-Batzordeko kideak: Lehendakari: Lehendakaritza-Sailburua. Lehendakariorde: Toki-Arduralaritzako Sailburuordea. Batzordekideak: Kondaira-Lurraldeetako Ahaldun Nagusiak; Autonomiazko Arduralaritzaren Kondaira-Lurralde bakoitzeango ordezkari bana; Euskal Herriko Toki-Arduralaritzaren Kondaira-Lurralde bakoitzeango ordezkari bana; Eusko Jaurlaritzako Herri-Ihardunaren ordezkari bat, gutxienez Artezkari-maila duela, eta Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Artezkaria. Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Idazkari Nagusiak egingo du Idazkaritza, hitz egiteko eskubidez baina botoa ematekorik gabe. Zaingo-Batzordeak erabakiak hartzeko erabiliko dituen jaurpideak, Arduralaritzabide-Legearen I Idazpuruko II Atalburuan bateango ihardutze-sailentzat jartzen direnak heurak izango dira. 10 Atala Honako hauek izango ditu Zaingo-Batzordeak bere berenezko egitekoak: Erakundearen Garapenerako Orotariko Egitamua, Herri-Arduralaritzaren Erresuma-Erakunde, Toki-Arduralaritzako Erakunde, Unibersitate edo horrelako beste erakunde batzuekingo Ituneak ontzat ematea, urteko Ekonomia Txostena, Ikasketen, lanarigoaren gaitasun-agirien eta erapidetzen hobekuntzarako eta horren akuratze Egitamua ontzat ematea, diruegitamuaren aintzin-egitasmoa Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza-Sailari bidaltzeko ontzat ematea, eta Erakundearen artezte-mailako gainontzeko arazoak. 11 Atala Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Artezkaria Jaurlaritzaren Dekretoz izendatu eta hala behar izanez gero kenduko da, Lehendakaritza-Sailburuaren saloz, Herri-Arduralaritzakoen artean gaitasuna aitortzen zaienen artetik. Kargu hori Artezkari-mailari dagokion Lanari-Araudiaren jaurpidepekoa izango da, Jaurlaritza-Legean agindutakoaren arauera. 12 Atala Erakundeko Artezkariari dagokio ihardunbide guztien bateango eta erazko eraentza, zerbitzu-artezkaritza eta lanari-burugoa bere gain hartzea, eta bai Erakundearen ordezkotza, ikasketen, lanarigoaren gaitasun-agirien eta erapidetzen hobekuntzarako eta horren akuratze-Egitamuaren saloa egitea, diruegitamuaren aintzin-egitasmoa idaztea, gastuak egiteko baimena ematea eta ordainketak eta Erakundeko lanari erroldea zuzentzea ere.III ATALBURUA Diru-Eskuarteez 13 Atala Bere helburuak lortzeko Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak, urteoro, beretzat berezia izan eta Autonomia Elkartearen Guztizko Diru-egitamuetan sartutako diruegitamu bat izango du. 14 Atala Honako eskuarte hauek osatuko dute diruegitamuko eskuraketa-erroldea: 1. Ikasketa-sari, titulu-emate, agiri, egiaztagiri eta zerbitzuegatikako gainontzeko petxa edo arielek. 2. Argitalpenek, iragarkiek eta Erakundeak dirutruke egindako zerbitzuek eman dezatenek. 3. Ezein norbanako edo Erakundek emandako diru-laguntza, laguntzabide eta emaitzek. 4. Bere ogasunetatikako irabaziek, Euskadiko Ondare-Legeak agintzen duenaren arauera. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.-Lehendakaritza-Saileko ihardutze sail gisa ziharzuen Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea ezabatu, eta honen gizakizko eta gauzazko eskuarteak Lege honen bidez eratzen den Erakunde Burujabearentzat gelditzen dira. Bigarren.-Eusko Jaurlaritzari, Lehendakaritza-Sailburuaren saloz Lege hau osabideratzeko eta egiteratzeko behar daitezen arau guztiak emateko eskua ematen zaio. BALIO GABETZE-ERABAKIA Euskal-Herriko Kontseilu Nagusiaren 1980garreneko Otsailaren 26ko erabakiz onartutako Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Araudia baliogabetuta gelditzen da, eta bai 1980garreneko Azaroaren 11ko Dekretoa ere, Lege honek agintzen duenaren aurkako izan daitezen guztietan.

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

"Sociedad de Gestión de la Central Nuclear de Lemóniz, S.A.", "Sociedad de Gas de Euskadi, S.A." eta Enerjia eta Meatzen Aurrezte eta Hazkuntzarako Aztertegia oraintsu sortu izanak, Euskal herri-Agintesailaren enerjiaren alorreango ekintzapideak behar bezala elkarri egokitzea eta zaintzea aholkugarri egiten du. Hori du xede "Enerjiaren Euskal Erakundea" Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko herrierakunde gisa sortarazten duen Lege honek.  

Lehenengo Atala.- "Enerjiaren Euskal Erakundea" sortarazten da, herri-alorreko erakunde gisa, bere helburuak lortzeko legezko nortasuna izan eta arduralaritzaz eta ekonomiaz burujabe dela.  

Bigarren Atala.- "Enerjiaren Euskal Erakundea" Norbanakoen Lege-alorrekotako Herri-Erakunde izango da, eta Lege hau eta erabilgarri izan daitezen gainontzeko manuak izango ditu jaurpide.  

Hirugarren Atala.- "Enerjiaren Euskal Erakundea" Eusko Jaurlaritzako Industria eta Enerjia-Sailari atxikiko zaio.  

Laugarren Atala.- Energiaren Euskal Erakundeari dagokio Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoak, energiaren eremuan, gaur egun edo aurrerantzean burutuko dituen jarduerak planifikatzea, koordinatzea eta kontrolatzea, eta bidenabar energiaren alorreko beste zenbait eremu sinergikotan, esate baterako urarenean eta telekomunikabideenean, zerbitzuak kudeatzen, eta, hala balegokio, ematen parte hartzea, bere aginpideen barruan, Gobernuaren norabideen arabera.  

Bosgarren Atala.- Bere helburuak egiteratu ditzan, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak enerjiaren alorrean dituen ogasun eta partzuer-zatien jabetza ematen zaio, eta bai hoien eraentza ere.  

Seigarren Atala.- Bat. Honako hauek osatuko dute "Enerjiaren Euskal Erakundea"-ren hasierako ondarea:

  1. Berrogeita hamar miloeko hasierako diruizendapen batek.

  2. Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak "Sociedad de Gestión de la Central Nuclear de Lemóniz, S.A."-n dituen akzioek eta eskubideek.

  3. Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak "Sociedad de Gas de Euskadi, S.A."-n dituen akzioek eta eskubideek.

  4. Bigarren Erabaki Gehigarrian aipatzen den Enerjia eta Meatzen Aurrezte eta Hazkuntzarako Aztertegian Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak izan ditzan akzioek eta eskubideek.  

    Bi. ...  

    Zazpigarren Atala.- "Enerjiaren Euskal Erakundea"-ren artezkaritza-sailak Azterte-Batzordea eta Lehendakaria izango dira.  

    Artezte-Batzordeari, "Enerjiaren Euskal Erakundea"-ren ekintzapideak arteztea eta horren ihardunarekiko arta dagozkio. "Enerjiaren Euskal Erakunde"-ko Lehendakariak honen legezko ordezkotza izan, eta araudi-bidez eman dakizkion agintepideak egiteratuko ditu.  

    Zortzigarren Atala.- Artezte-Batzordea Lehendakariak eta honako batzordekide hauek osatuko dute:

  1. Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen izeneko bost kidek.

  2. "Enerjiaren Euskal Erakundea"-ren menpeko erakundeetako lehendakariek.

  3. Enerjiaren edo industriaren alorrean gaitasuna aitortzen zaienen artetik izendatutako bost batzordekidek.  

    Jaurlaritzako goren-kargudun edo Jaurlaritzak lanbide bakardun gisa akuratutako lanari izan daitezen Batzordekideei dagozkien ordainsariak, ordaindu ditzan erakundeak artez Autonomia-Elkarteko Herri-ogasuntzan sartuko ditu.  

    Batzordekide izan daitezen b) zatian aipatutako erakundeetako lehendakariek ez dute batzordekide izateagatikako inolako ordainsaririk jasoko.  

    Bederatzigarren Atala.- Lehendakaritza, Industria eta Enerjia-Sailburuak egingo du, edo honen saloz Jaurlaritzak dekretoz izendatutakoak.  

    Batzordekideak Jaurlaritzak izendatuko ditu, Ekonomia-Batzordearen saloz.  

    Zortzigarren Atalaren c) zatian esandako batzordekide-izendapena egiteko Legebiltzarrak aurrez, zio eta guztizkoa izan beharko duen horretzazko adierazpena hartu eta hilabeteko epearen barruan dagokion Legebiltzar-Batzordearen bidez bere baiezkoa ematea beharrezkoa izango da. Epe hori igaro eta ontzat emate hori egiten ez bada, Batzordea izendatutako kidez osatuta balio osoz eratuta geldituko da.  

    Hamargarren Atala.- "Enerjiaren Euskal Erakundea"-k, bere helburuak betetzeko, eraentza eta erabakitze-bide guztiak egin ahal lizango ditu, merkataritzako, industria-alorreko nahiz dirubidetzako direla, eta bai dirua jesanean hartzea eta zor-agiriak jaulkitzea ere, indarrean dauden legebideek jartzen dituzten mugez besterik gabe.  

    Hamaikagarren Atala.- Honako hauek izango dira Erakundearen eskuarteak:

  1. Bere ondarearen eraentzatikako etekin, errenta edo irabaziak.

  2. Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen Guztizko Diruegitamuetan Erakundeari egin dakizkion diru-izendapenak.

  3. Beste Herri-erakunde batzuetatikako edo norbanakoengandikako dirulaguntzak.

  4. Bere ihardunetikako irabaziak.

  5. Egin ditzakeen dirubide-egiketak eman dezatena.

  6. Izendatu dakiokeen beste ezein eskuarte.  

    Hamabigarren Atala.- Bat. Jaurlaritza sei hilabetez behin agertuko da Legebiltzarreko Lurralde-Antolaketa eta Alor-Politikarako Batzordearen aurrera, Erakundearen orotariko ihardunari eta bere ondare eta dirubide-egoerari buruzko argipideak ematera.  

    Bi. Urtean behin, ekonomia-urtea bukatu eta hurrengo lehenengo hiruhilabetekoaren barruan, Erakundearen ihardunarekiko Argipide-Txosten bat eta hurrengorako egitarua aurkeztu beharko dizkio idatziz, esandako Batzorde horri.  

Bi. Baltzu hori sortarazteko eskribau-agiria egin dedin unean bertan, "Enerjia eta Meatzen Aurrezte eta Hezkuntzarako Aztertegia" Ihardutze-Erakundea deuseztuta gelditu, eta Aztertegiaren ondare eta eskuarteak Baltzuarenak izatera aldatuko dira.  

BEHIN-BEHINGO ERABAKIA  

Aurreko manuetan agindatukoaren kaltetan gabe, eta Autonomia-Elkartearen Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari eta Diruegitamu-Jaurpideei buruzko berarizko araupideak indarrean jarri daitezenerarte, "Enerjiaren Euskal Erakundea" eta 6garren Atalaren 2. zatian esandako Herri-Baltzuak, hurrenez-hurren, Oratariko Diruegitamu-Legearen 6.1.b) eta 6.1.a) Ataletan ohartemandako erresuma-Baltzutzat joko dira, Lege honetan horrelako baltzuei dagozkien aginduak hoiekin erabilgarri direla.  

AZKEN ERABAKIAK  

Lanarigoa funtsezko alderdi gertatzen da ezein Herri-Arduralaritzatan. Esan dugun hori edozein Arduralaritzari dagokionarren, Euskadiko Autonomia-Elkartean berarizko garrantzia dauka.  

Euskal Herriak bere burujabetza ardietsi eta Autonomiazko Arduralaritza berri bat sortu izanak autonomia-bidearen zerbitzurako egon eta teknikaz oso gertatuta egon eta eginkor izan dedin lanarigoa aukeratzea eta gaiagotzea ezinbesteko egiten da.  

Autonomiazko Arduralaritzarekin batean, Euskadiko Kondaira-Lurraldeek eta Udalek ere eskabide berdinak dituzte bere herrilanarien teknikazko gaitasunari eta gaikuntzari buruzkoetan. Eginkortasun-eske horri, Euskal Herriko Arduralaritza guztiek horretan bat egiten duteneko beste hau gehitu behar zaio: Herri-iharduna funtsean euskaldun izatea lortu nahia, alegia. Bateango behar eta gurari hoiek, gure Herriaren legearen eta ekonomiaren aldeetatikako bereizitasunekiko zientzia-mailako ikerkuntza suztatu beharraren luzaezinarekin batean, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea sortzea bidezko egiten dute, Euskadiko Herri-Arduralaritza guztiak eratzeko oinarritzat jotzen dugun Erakundea, alegia.  

Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea lege-nortasuna eman ziezaion lege berezi baten bermerik gabe sortarazi zen. Bermerik ez hori zuzentzea du xede oraingo Lege honek, Alde horretatik Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea, Herri-Arduralaritzako beste Iraskunde ospetsu batzuen bideari jarraituz, Lehendakaritza-Sailari eratxikita egon eta ihardutze eremuz Euskadiko Autonomia-Elkarte osoa hartzen duen Erakunde Burujabe eta lege-nortasundun gisa sortzen da. Honako hauek dituzte oinarrizko alderdi Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Legearen funtsezko artezpideek:  

Lehenengo eta behin, lanariak aukeratzea du Legeak Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen xedeetako bat. Alde horretatik, legearen 4.1 Atala, bai Autonomia-Elkartearen herri-ihardunaren alorreango agintepideei geroan ikutu diezaieketen erresuma-mailako arauen bai Kondaira-Lurraldeen Lege eta Euskal Herriko Toki-Arduralaritzaren Lege izango direnen aurka ez egoten saiatzen da. Hoien edukia dena dela, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak lege hoiek izendatu diezaioten lanari aukeraketa egin ahal izango du, eta bai akurapen hori beste Herri-Arduralaritzaren bati esku emanda edo elkar hartuta egin ere.  

Bestalde, Erakunde Burujabe denez, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak berenez dagozkion egitekoak betetzeko diruegitamu berezi bat izan beharko du.  

Oinarrizko irizpide hoietatik abiatuta, Euskal Herriko Herri-Arduralaritza horren iharduna funtsezkotzat jotzen deneko Erakunde hori araupetzen du Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Legeak.  

Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakunderen Lege-Jaurpideak  

  1. Atala  

    Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea sortarazten da, Euskal Herriko Erakundetzako Herri-Arduralaritzaren baitako. Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza-Sailari atxikitako arduralaritzako Ihardutze-Erakunde Burujabe gisa eratzen da.  

  2. Atala  

    Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea lege-nortasunaren eta bere helburuak betetzeko behar diren eskuarteen jabe da.  

  3. Atala  

    Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Gasteizen du bere egoitza.  

  4. Atala  

    Honako hauek ditu xede Herri-Arduralaritzako Euskal Erakundeak:  

  1. Euskal Herriko Autonomia-Arduralaritzak akuratu beharreko herri-lanarien aukerapena, alor horretako bere iharduna Lehendakaritza-Saileko horretzazko zerbitzuekin antolakidetuz. 

  2. Beste Herri-Arduralaritzaren batek edo lege bideek bere esku utzi diezaioketen herri-lanarien aukerapena.  

  3. Euskal Herriko Autonomia-Arduralaritzak edo beste edozein Herri-Arduralaritzak bere esku utzi diezaizkiokeen herrilanari eta akuratuen gaikuntza eta hobekuntza.  

  4. Kondaira-Lurraldeekin, Udalekin eta Euskadiko Toki-Arduralaritzako gainontzeko Erakundeekin hoien lanarigoa gaitzeko eta hobetzeko elkar hartzearen suztapena.  

  5. Euskeraren Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legean agintzen dena egiteratuz, Euskera Herri-Arduralaritzan sarraraztea, hedatzea, erabiltzea eta arauzkotzea, baita arduralaritza-hizkuntza zehaztea ere.  

  6. Euskal Herriko Herri-Arduralaritzen azterpena, irakaskuntza eta hoien legearen, dirubideen eta estadistikaren aldeetatikako bereizitasunak ezagutaraztea.  

  7. Alduralaritza-Zientziari buruzko ikerketa, irakaskuntza eta ezagutaraztea, eta Euskal Herriko Arduralaritza berezietan sarraraztea.  

  8. Xede bereko beste erakunde espainiarrekin edo atzerrikoekin harremanak eta ituneak egitea.  

  1. Atala  

    Bere helburuak lortzeko, herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak honako hauek egin ahal izango ditu:  

  1. Komenigarri eritzitako Lan-Sail, Lan-Alor eta Zerbitzuak eratzea.  

  2. Horretarako gaitasuna izan eta ikastorduak, mintegiak edo hitzaldiak eman edo berarizko gaiei buruzko edo zientzia-mailako lanak egin ditzaketenei bere laguntza eskatzea.  

  1. Atala  

    Erakundeak, norgehiagoka eta lanari-akurapena egiteko bestetgan, eta Arduralaritza-karreran aurreratzeko merezimendu izan daitezkeen agiri eta egiaztagiriaki emango ditu.  

  2. Atala  

    Autonomia-Elkarteko Erakundeek Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearengana joan ahal izango dute Euskal Herriko Herri-Arduralaritzaren egituraketari eta hobekuntzari buruzko aholku bila, galdezka eta arauak gerta diezaizkienaren eske.  

Herri-Arduralaritzako Erakundearen Erakuntza  

  1. Atala  

    Erakundeko eraentza-sailak honeko hauek dira:  

    1. Zaingo-Batzordea.

    2. Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Artezkaria.  

  2. Atala  

    Honako hauek izango dira Zaingo-Batzordeko kideak:  

    Lehendakari: Lehendakaritza-Sailburua.

    Lehendakariorde: Toki-Arduralaritzako Sailburuordea.

    Batzordekideak: Kondaira-Lurraldeetako Ahaldun Nagusiak; Autonomiazko Arduralaritzaren Kondaira-Lurralde bakoitzeango ordezkari bana; Euskal Herriko Toki-Arduralaritzaren Kondaira-Lurralde bakoitzeango ordezkari bana; Eusko Jaurlaritzako Herri-Ihardunaren ordezkari bat, gutxienez Artezkari-maila duela, eta Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Artezkaria. Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Idazkari Nagusiak egingo du Idazkaritza, hitz egiteko eskubidez baina botoa ematekorik gabe.  

    Zaingo-Batzordeak erabakiak hartzeko erabiliko dituen jaurpideak, Arduralaritzabide-Legearen IIdazpuruko II Atalburuan bateango ihardutzesailentzat jartzen dinerak heurak izango dira.  

  3. Atala  

    Honako hauek izango ditu Zaingo-Batzordeak bere berenezko egitekoak: Erakundearen Garapenerako Orotariko Egitamua, Herri-Arduralaritzaren Erresuma-Erakunde, Toki-Arduralaritzako Azter-Erakunde, Unibersitate edo horrelako beste erakunde batzuekingo Ituneak ontzat ematea, urteko Txostena, Ikasketa-Egitamua, tituloak eta lanarigoa hobetzeko eta aukeratzeko erak baiestea, diruegitamuaren aintzin-egitasmoa Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza-Sailari bidaltzeko ontzat ematea, eta Erakundearen artezte-mailako gainontzeko arazoak.  

  4. Atala  

    Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Artezkaria Jaurlaritzaren Dekretoz izendatu eta hala behar izanez gero kenduko da, Lehendakaritzaio Sailburuaren saloz, Herri-Arduralaritzakoen artean gaitasuna aitortzen zaienen artetik.  

    Kargu hori Artezkari-mailari dagokion Lanari-Araudiaren jaurpidepekoa izango da, Jaurlaritza-Legean agindutakoaren arauera.  

  5. Atala  

    Erakundeko Artezkariari dagokio ihardunbide, guztien bateango eta erazko eraentza, zerbitzu artezkaritza eta lanari-burugoa bere gain hartzea, eta bai Erakundearen ordezkotza, ikasketen, lanarigoaren gaitasun-agirien eta erapidetzen hobekuntzarako eta horren akuratze-Egitamuaren saloa egitea, diruegitamuaren aintzin-egitasmoa idaztea, gastuak egiteko baimena ematea eta ordainketak eta Erakundeko lanari-erroldea zuzentzea ere.  

Diru-Eskuarteez  

  1. Atala  

    Bere helburuak lortzeko Herri-Ardurealaritzaren Euskal Erakundeak, urteoro, beretzat berezia izan eta Autonomia-Elkartearen Guztizko Diru-egitamuetan sartutako diruegitamu bat izango du.  

  2. Atala  

    Honako eskuarte hauek osatuko dute diruegitamuko eskuraketa-erroldea:  

  1. Ikasketa-sari, titulu-emate, agiri, egiaztagiri eta zerbitzuegatikako gainontzeko petxa edo arielek.  

  2. Argitalpenak, iragarkiek eta Erakundeak dirutruke egindako zerbitzuek eman dezatenek.  

  3. Ezein norbanako edo Erakundek emandako diru-laguntza, laguntzabide eta emaitzek.  

  4. Bere ogasunetatikako irabaziek, Euskadiko Ondare-Legeak agintzen duenaren arauera.  

    AZKEN ERABAKIAK  

    Lehenengoa. Lehendakaritza-Saileko ihardutze-sail gisa ziharzuen Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea ezabatu, eta honen gizakizko eta gauzazko eskuarteak Lege honen bidez eratzen den Erakunde Burujabearentzat gelditzen dira.  

    Bigarrena. Eusko Jaurlaritzari, Lehendakaritza-Sailburuaren saloz Lege hau osabideratzeko eta egiteratzeko behar daitezen arau guztiak emateko eskua ematen zaio.  

    BALIOGABETZE ERABAKIA  

    Euskal Herriko Kontseilu Nagusiaren 1980garreneko Otsailaren 26ko erabakiz onartutako Herri-Ardularitzaren Euskal Erakundearen Araudia baliogabetuta gelditzen da, eta bai 1980garreneko Azaroaren 11ko Dekretoa ere, Lege honek agintzen duenaren aurkako izan daitezen guztietan.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.
Lege oharra © 2009 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana