RVAP

Azken alea

RVAP  112 zbk.

IRAILA - ABENDUA 2018

Azterlanak

La concepción de lo básico en la determinación del ámbito subjetivo del derecho a la asistencia sanitaria.

Egilea: DELGADO DEL RINCÓN, Luis E.

LABURPENA: Lan hau Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko eskumen gatazkari buruzkoa da. Hori guztia, Eusko Jaurlaritzak ekainaren 26ko 114/2012 Dekretua onetsi izanaren ondorioz gertatu zen. Dekretu horren bitartez, Euskal Osasun Sistemaren prestazio sanitarioak zabaldu zitzaizkien apirilaren 20ko 16/2012 Lege Dekretuak aldatutako Nazio mailako osasun sistemaren kohesioa eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legean aseguratu eta onuradun gisa agertzen ez direnei. Lan honetan azaroaren 16ko 134/2017 KAE aztertzen da. Eskumen-gatazka ebazteko epai horrek ikuskera kritikagarria erabiltzen du osasun-alorreko sektore batean oinarrizkoa zer den finkatzeko, osasun-arreta jasotzeko eskubidearen esparru subjektiboa zehaztea hain zuzen ere.

HITZ GAKOAK: Eskubide sozialak. Osasun-arreta jasotzeko eskubidea. Estatuaren eta Autonomia Erkidegoen eskumenak. Estatuaren oinarrizko legeria. Garapen autonomikoko legeria.
 

Sobre el ámbito competencial de los entes locales. La interpretación de la jurisprudencia constitucional de su alcance en materia ambiental. (leiho berri batean irekitzen da)

Egilea: FUENTES I GASÓ, Ramón

LABURPENA: Lan honetan, Toki administrazioaren arrazionalizazioari eta iraunkortasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legean jurisprudentzia konstituzionalak duen inpaktua aztertu da, eta bereziki 2016ko eta 2017ko azken epaiek tokiko eskumenen banaketa berriari eta horrek ingurumen alorreko tokiko eskumenetan dituen inpaktuari buruz egiten dituzten interpretazioak, alegia. Kasu honetan udalek “hiriko ingurumenaren” inguruan dituzten eskumenen irismena, udalen beste eskumen batzuk, eskumen propioez eta eskuordetzaz esleitutakoez gain, eta probintziek ingurumeneko udal zerbitzuak emateari buruz dituzten eskumenak aztertu dira.

HITZ GAKOAK: Ingurumena. Eskumenak. Toki erakundeak. Udalerriak. Probintziak.

Alcance y límites de la participación en los asuntos públicos a través del Estatuto de la Ciudadanía Europea. (leiho berri batean irekitzen da)

Egilea: GARCÍA GARCÍA, Mª Jesús

LABURPENA: Toki-hauteskundeetan parte hartzeko sufragio aktiboaren eta pasiboaren eskubidea egikaritzeko modalitateak finkatzen dituen 94/80/EE Zuzentaraua aplikatzeari dagokionez, COM (2018) 44 (azkena), Europako Parlamentuarentzat, Kontseiluarentzat, Europako Ekonomia eta Gizarte Komitearentzat eta Eskualdeetako Lantaldearentzat Batzordeak 2018an egindako txostenaren arabera, geroz eta Europar Batasuneko herritar gehiagok baliatzen du zirkulazio librerako eta estatu kideetan bizitzeko eskubidea. Hala, 14 milioi europar dira bizilekua aldatu eta bozkatzeko adina dutenak. Hala ere, herritar horietatik gutxi batzuk baino ez daude oraindik ere toki-hauteskundeetarako erroldatuta eta horien parte-hartzea toki-hauteskundeetan benetan maila baxuetan dago. Datu horiek adierazten dute hiritar horien ehuneko altu batek ezin dituela hauteskunde eskubideak baliatu, ez jatorrizko herrialdean ezta lekualdatutako herrialdean, eta horrenbestez, horien parte-hartze demokratikoa guztiz baztertzen da.  Hori bereziki paradoxikoa da EBen, demokrazia balore bezala aldarrikatzen baita eta hauteskunde eskubideei oinarrizko eskubide izaera ematen baitzaie.
Lan honetan herritarren estatutuaren mugak jorratzen dira, europarrek bizileku duten herrialdeetako gai publikoetan parte hartzen dutela bermatzeko, eta jorratu egiten dira, halaber, eskubide horiek benetan baliatzeko orduan estatuen barne-esparruan eragina duten baldintza juridikoak. Eta horiek berriz formulatzea proposatu da, bizileku den herrialdeetako parte-hartze politikoarekin lotutako eskubideei dagokienez herritarren estatutuari zigilu bereizgarria eman ahal izateko.

HITZ GAKOAK: Sufragio eskubidea. Europako herritarrak. Kontu politikoetan parte hartzea. Tokiko hauteskundeak. Eskubide politikoak. Ordezkaritzako demokrazia.

Gobernanza económica y erosión del constitucionalismo social. El Pilar Europeo de los Derechos Sociales: ¿efectividad y contenido mínimo de los derechos sociales frente a las políticas de austeridad? (leiho berri batean irekitzen da)

Egilea: GARCÍA VÁZQUEZ, Sonia

LABURPENA: Artikulu honetan aztertzen dira konstituzionalismo sozialaren gainbehera, austeritate politiken ondorioen kontrola, eskubide sozialen gutxieneko edukiaren eta eraginkortasunaren defentsa, Estatu bakoitzaren Konstituzio Zuzenbidearen eduki garantistarekin lotuta Europar Batasunaren Zuzenbidearen lehentasun-printzipioa modu orokorrean aplikatzearen mugak eta, azkenik, “Eskubide Sozialen Europako Oinarria” izeneko agiriaren eduki mengela, baita horrek EDBren esparruan estandar sozialak berriz ere ezartzeko izango duen eragin urria ere.

HITZ GAKOAK: Konstituzio Zuzenbidea. Gobernantza ekonomikoa. Konstituzionalismo sozialaren gainbehera. Eskubide sozialen eraginkortasuna eta gutxieneko edukiak. Austeritate politiken kontrol konstituzionala. Eskubide Sozialen Europako Oinarria.

Reformulando la protección de las personas con diversidad funcional a la luz de la distante Convención de Nueva York de 2006. (leiho berri batean irekitzen da)

Egilea: IMAZ ZUBIAUR, Leire

LABURPENA: 2006ko Nazio Batuen New Yorkeko Hitzarmena Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzkoa da, eta horren 12. artikuluan zehaztuta dago funtzionalki anitzak diren pertsonen babesa pertsonalizatua izan behar dela, eta maila gorenean errespetatu behar dela beren autonomia esparrua. Hitzarmenak Espainiako ordenamendu juridikoan eragina izan du, eta hori nabaria da besteak beste azken hamarkadan Auzitegi Gorenak eman dituen epaietan eta doktrinaren zati handi batean baita ere. Tutoretza guztiz gaitzesten da eta kuradoretzaren alde egiten da, aniztasun funtzionala duten pertsonei zuzendutako figura babesle malguagoa eta moldakorragoa delako. Hori guztia gizarte alorreko politika publikoetan inbertsioa falta den testuinguru batean, hori modu zuzenean kudeatzeko erakundeen arteko konexioa falta den esparruan, eta agintaritza judizialak neurrira egindako babesa ezartzeko nazioarteko testuek ezartzen dituzten bermeekin tresna prozesalak falta diren testuinguruan baita ere.

HITZ GAKOAK: Desgaitasuna. Aniztasun funtzionala. Ezgaitasuna. Ezgaitzeko prozedura. Tutoretza. Kuradoretza.

 

La exclusión de las personas con VIH de los cuerpos uniformados de seguridad en España. (leiho berri batean irekitzen da)

Egilea: RAMIRO AVILÉS, Miguel Ángel eta RAMÍREZ CARVAJAL, Paulina

LABURPENA: Giza inmunoeskasiaren birusaren (Hiesa) eta segurtasunaren arteko harremanak legezko hesi bat sortu du, eta hesi horrek oztopoak jartzen dizkie Hiesa duten pertsonei segurtasuneko uniformedun kidegoan sartzeko. Espainian, Hiesa duten pertsonak baztertu egiten dituzte segurtasuneko uniformedun kidegoko oposaketetako deialdietan egiten diren koadro mediko eta proba medikoetan, bai estatu mailan, baita autonomia eta toki mailan ere. Hiesa prebenitzeko tratamendu estrategia oinarri duen ebidentzia zientifikoaren ondorioz Hiesa duten pertsonen osasun egoeran oinarritutako bazterketa generikoak pertsona horiek funtzio publikoan sartu ahal izateko eskubidea gehiegi mugatu lezake, eta gainera, tratu ezberdina ematen zaie, diskriminatzailea dena bazterketa hori ez baita beharrezkoa, ezta arrazoizkoa ezta proportzionala ere lortu nahi den helburuarekiko.

HITZ GAKOAK:  Hiesa. Segurtasuna. Eskubideak. Berdintasuna. Diskriminazioa. Klinika juridikoa.

La vulneración de los derechos fundamentales de los menores en un contexto de violencia de género: una realidad a considerar en las políticas públicas.

Egilea: REYES CANO, Paula

LABURPENA: Komunikazioen eta egonaldien araubidearen oinarriari eta izaera juridikoari buruzko doktrina jarrerak eta jarrera jurisprudentzialak genero indarkeria kasuei aplikatzea zalantzan jartzea da artikulu honen helburua. Diskurtso kualitatibo horiek, itxuraz neutroak direnek, adingabeen interesa eraikitzean eta eskubide hori eteteko erresistentzietan nolako eragina duten aztertuko da genero indarkeria kasuetan. Jarrera horiek interes patriarkalek definitzen dituztela egiaztatuko dugu. Horietan nagusi da aiten eskubidea seme-alabek indarkeriarik gabeko bizitza izateko eskubidea lehenetsiz, eta horren guztiaren oinarria adingabeek garapenerako aitarekin izan beharreko ustezko harremanaren beharra da.

HITZ GAKOAK: Oinarrizko eskubideak. Adingabeak. Bisita eskubidea. Genero indarkeria. Administrazio publikoa.

Competencias autonómicas en materia de ordenación de los equipamientos comerciales: estado de la cuestión tras la sentencia del Tribunal Constitucional 79/2017 sobre la Ley de Unidad de Mercado. (leiho berri batean irekitzen da)

Egilea: RODRÍGUEZ BEAS, Marina

LABURPENA: Merkatu Batasuna Bermatzeko abenduaren 9ko 20/2013 Legearen (MBBL) bitartez neurri batzuk ezarri ziren araubide bateraturako eta oztopo administratiboak deuseztatzeko, eta horiek eragin handia izan dute barne merkataritzako araubide juridikoan. Arau horren bitartez Estatuko legegileek argi eta garbi liberala den esku-hartze eredua definitu dute eta autonomia-erkidegoei esparru oso mugatua ezarri die eskumenak baliatzeko. Arau eztabaidagarria da, horren arabera araubideak duda asko sortzen baititu konstituziozkotasunari buruz autonomia-erkidegoen eskumenen esparruan, eta horregatik Auzitegi Konstituzionalean zenbait instantzien bitartez errekurritua izan da. Lan honetan araubide horretatik sortzen diren ondorioak aztertuko ditugu merkataritza ekipamenduen gaineko eskumen autonomikoei dagokienez. Horretarako, Zerbitzuen Zuzentaraua kontuan hartuz, aztertu egin da nola garatu den administrazioaren esku hartzea merkataritza ekipamenduetan. Hala, ahultzen joan da joera neoliberaletan oinarritutako Estatuko araubidearen etengabeko aldaketekin, eta Estatuaren eskumenak berriz ere zentralizatzeko joera ezarri da. Aztertu egin ditugu, halaber, MBBLren aurkaratutako xedapenak eta errekurtsogileek egindako inpugnazio zehatzak, argitu nahirik zein den Konstituzio Auzitegiaren doktrina berriena ?haren ekainaren 22ko 79/2017 epaitik abiarazten dena? gai honi buruz: ea MBBLk eragiten dion ala ez Autonomia Erkidegoek barne merkataritzan dituzten eskumenen baliatzeari.

HITZ GAKOAK: Merkatu batasuna. Barne merkataritza. Ezartze askatasuna. Lurraldetasun printzipioa. Nazio eraginkortasuna. Eskumenak banatzea.

Jurisprudentzia

El principio de confianza legítima en el derecho a la vivienda: una asignatura pendiente de la doctrina constitucional. (leiho berri batean irekitzen da)

Egilea: CRESPO HIDALGO, María Begoña

LABURPENA: Etxebizitzak alokatzeko merkatua malgutzeko eta sustatzeko neurriei buruzko ekainaren 4ko 4/2013 Legearen bigarren xedapen gehigarriari buruz, urriaren 22ko 216/2015 KAE, maiatzaren 10eko 51/2018 KAE, eta maiatzaren 24ko 56/2018 KAE eman dira. Lehenengoa a) apartatuari buruzkoa da, zeinaren bitartez zehazten den ez direla berritu behar Etxebizitzako estatu mailako planetan emandako laguntzak eta diru-laguntzak, eta beste biak, b) apartatuari buruzkoak, zeinaren bitartez bi baldintza ezartzen diren babestutako etxebizitza bat eskuratzeko sarrerarako estatuko zuzeneko laguntzak jasotzeko eskubidea izateko. Epai horiek kontuan hartuta, lan honetan konfiantza legitimoaren printzipioaren urraketak duen garrantzi soziala aztertu da, etxebizitza duin eta egoki bat izateko eskubidean proiektatzen denean hain zuzen. Erabaki konstituzionalak, jurisprudentzialak eta doktrinalak aztertu dira estatu sozial batean konfiantza legitimoa bermatzeko segurtasun juridikoari eta legegileek duten mugei dagokionez, baita arauen aurreikusgarritasunari eta aurretik doktrina jurisdikzionala ez egotearen ondoriozko segurtasun juridiko ezari dagokionez.

HITZ GAKOAK:Konfiantza legitimoa babestea. Segurtasun juridikoa. Etxebizitza duina izateko eskubidea.

 

Bibliografia

SEIJAS VILLADANGOS, M.ª E.: Estrategias participativas para la resolución extrajudicial de conflictos territoriales en los estados compuestos. Estudio comparado (Canadá, Estados Unidos y España), Instituto Nacional de Administración Pública (INAP), Madrid, 2018, 270 págs. (leiho berri batean irekitzen da) (Mª Nieves ALONSO GARCÍA)

Miguel SÁNCHEZ MORÓN: Las Administraciones españolas. Tecnos. Madrid, 2018. 321 págs. (leiho berri batean irekitzen da)(Edorta COBREROS MENDAZONA)

Alejandro NIETO, Testimonios de un jurista (1930-2017). Global Law Press-Editorial Derecho Global, INAP, Sevilla, 2017 (leiho berri batean irekitzen da) (Antonio JIMÉNEZ-BLANCO CARRILLO DE ALBORNOZ)

MARTÍN REBOLLO, Luis, 40 años de Derecho Administrativo postconstitucional y otros ensayos rescatados, Thomson Reuters-Aranzadi, Cizur Menor (Navarra), 2017, 811 páginas (leiho berri batean irekitzen da) (Juana MORCILLO MORENO)

CUBERO MARCOS, José Ignacio: Las notificaciones  administrativas. IVAP. Oñati, 2017. 317 págs. (Eduardo SALAZAR ORTUÑO)

 

 

 

 

 

 

 

Azken aldaketako data:

  •  
Lege oharra © 2009 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Euskadi, auzolana