Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Liburutegia eta argitalpenak
  4.  
  5. Argitalpenak
  6.  
  7. Pertsonak eta Antolakunde Publikoak kudeatzeko Euskal Aldizkaria
 

Aldizkaria

Azken zenbakia

15. ZENBAKIA  

AZTERLANAK

  •  Juli Ponce Solé

DERECHO ADMINISTRATIVO,CIENCIAS CONDUCTUALES Y NUDGING EN LA GESTIÓN PÚBLICA (Orr.8-27)  

Laburpena: Portaeraren zientziek Zuzenbidearekin eta kudeaketa publikoarekin dituzten harremanei ekiten die lan honek Zuzenbide eta Ekonomia konduktualen ikuspegitik; azken horiek oinarritzat hartzen dituzte azken hamarkadetan psikologia kognitiboan lortu diren aurrerapenak, eta Espainian oraindik gutxi ezagunak dira, are gutxiago aplikatuak. Sunstein legelariak eta Thaler ekonomialari Nobel saridunak garatu duten nudging nozioa itzultzen zaila da (arreta erakartzen duen bultzadatxoa). Horretatik abiatuta eta Kahneman eta Tversky psikologoen ekarpenetatik edanda, kudeaketa eta erakunde publikoak hobetzeko aukerak jorratzen ditu azterlanak, —berak eskaintzen dituen aukerak—, bai eta Zuzenbide indardunak eskaintzen dituen mugak eta orientazioak ere.

 

  • Antonio Arias Rodríguez

PROGRESO Y CONSOLIDACIÓN DEL CONTRATO-PROGRAMA EN LA GESTIÓN PÚBLICA ESPAÑOLA (Orr.28-43)

Laburpena: Programa-kontratuak sektore publikoko bi erakunderen arteko harreman juridikoak edo ekonomikoak arautzen dituzten urte anitzeko akordioak dira. Honelako kontratuetan alderdietako batek bestea finantzatzeko ahalmena dauka, eta hark, instrumentala denak, konpromisoa hartzen du emaitza jakin batzuk lortzeko autonomia handiarekin jardunez. Artikulu honetan programa-kontratua zer den, nola arautzen den eta nolako ondorioak sortzen dituen aztertzen dugu, eta kontratuan ezarritako zerbait betetzen ez denean kontuan eduki beharreko jurisprudentzia nagusia aipatzen dugu. Horrez gainera nola sortu zen azaltzen dugu eta Espainiako hezkuntzan eta osasunean izan diren esperientzia nagusien berri ematen dugu; izan ere, argi gelditu da tresna ona dela arlo horietan helburuen araberako zuzendaritza aplikatu eta gardentasuna eta kontu-ematea sustatzeko. 

BERRIKUNTZA ETA JARDUNBIDE EGOKIAK

  • Mª Jose Vallejo Ilarduya

EXPERIENCIA DE LA DIPUTACIÓN FORAL DE BIZKAIA EN LA REALIZACIÓN DE UNA CONVOCATORIA DE ACCESO AL FUNCIONARIADO PARA PERSONAS CON DISCAPACIDAD INTELECTUAL (Orr 46-57)

Laburpena: Bizkaiko Foru Aldundiak gaitasun intelektuala duten pertsonek enplegu publikoa lortzeko aukerak izan ditzaten plazak gordeko ditu enplegu publikoaren eskaintzan. Horrenbestez, kolektibo horri zuzendutako zerbitzu langileen kategoriako  bost plaza gordeko ditu. Lehenengo aldiz gauzatuko du Bizkaiko Foru Aldundiak horrelako deialdi bat, baina hala ere, orokorrean eta ohiko moduan ehuneko zazpiko plazak gordetzen ditu eskaintza guztietan desgaitasuna duten pertsonentzat.

Artikulu honetan metodologia bera eta esperientziatik ateratako ondorioak deskribatu dira, eta horretarako kontuan hartu dira hartzaileen espezifikotasunak. Hala, administrazioak modu berriak   martxan jarri ditu, malguagoak eta eraginpekoekin partekatuak, erakundeen arteko gehiengo lankidetza lortzeko, eraginpeko pertsonen interesen alde lan egiten duten erakundeek parte hartzeko eta prozesuan esku hartzen dutenen prestakuntzan lanean jarraitzeko.

      

  • Silvia Busquets Montes, Mar Masachs Labori eta Laura Pascual Mas

LA GESTIÓN DE LOS RECURSOS HUMANOS EN LOS AYUNTAMIENTOS DE LA PROVINCIA DE BARCELONA: ANÁLISIS DE LOS PRINCIPALES RETOS Y OPORTUNIDADES (Orr.58-79) 

Laburpena: Giza baliabideen arloan, administrazio publikoek eta, bereziki, udalek gaur egun dituzten erronkak aztertzen ditu artikulu honek. Horretarako, Bartzelonako Diputazioak berriki lortutako eta aztertutako zenbait datu estatistiko eta adierazle ematen dira, planteatutako erronka bakoitza zehazteko: langile-plantillak zahartzea, plantillak handitzeko dauden murrizketak, baita aldibaterakotasun-tasa handiak ere, besteak beste. Zaila izaten da, askotan, elementu horiek guztiak kudeatzea, eta horregatik inoiz baino beharrezkoagoa da erakundeetan giza baliabideen planifikazio estrategikoa egitea eta erronka horiek antolamendua hobetzeko aukera bihurtzea.

 

AZTERKETA ETA EZTABAIDA JURIDIKOA

  •  Luis Miguel Arrroyo  

LA DIGITALIZACIÓN DE LAS ADMINISTRACIONES PÚBLICAS Y SU IMPACTO SOBRE EL RÉGIMEN JURÍDICO DE LOS EMPLEADOS PÚBLICOS (Orr. 82-99)

Laburpena: Lan honetan, ikuspegi panoramiko bat ematen da enplegu publikoaren arloko zuzenbidean puri-purian dagoen gai berritzaileenetako bati buruz; administrazio publikoak digitalizatzeak enplegatuen eskubideetan duen eraginari buruz, alegia.

Administrazioa digitalizatzeko prozesuak hasiberriak dira oraindik, eta motel doaz aurrera, zenbait arrazoi direla medio: politikoak, burokratikoak, aurrekontuei lotutakoak... Dena den, ez izan zalantzarik: epe luzean, bete-betean ezarriko dira. Eraldaketa digitala nabarmen aurreratuago dago sektore pribatuko zerbitzu-enpresa handietan. Eraldaketa horrek zera eskatzen du: berriro definitu behar izatea enplegatu publikoek daukaten egoera juridikoa erakunde administratiboen eskuetan dauden zuzendaritza- eta kudeaketa-botere tradizionalen aurrean. Izan ere, etorkizunera begira, alderdi hauek baldintzatuko dituzte euren harremanak: gero eta handiagoa den datifikazioak eta askotariko inperatibo digitalek.

JURISPRUDENTZIA

  •  César Gallastegui Aranzabal   

JURISPRUDENTZIA (Orr. 102-110)

 

ELKARRIZKETA

  • Mª Jose Anitua. Presidenta de la Asociación de Derecho Colaborativo

"LA CUESTIÓN ES SI EL DERECHO COLABORATIVO PUEDE SER UN EJEMPLO DE TRANSFORMACIÓN SOCIAL DESDE EUSKADI" (Orr.112-119)

 

BIBLIOGRAFIA AUKERATUA

 

 

 

 

 

 

Azken aldaketako data:

  •  
Lege oharra © 2009 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Euskadi, auzolana