Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. IVAPeko Zerbitzu-katalogoa
 

IVAPeko Zerbitzu-katalogoa

Aurkezpena

Zerbitzuen katalogoaren bertsio eguneratua aurkezten dugu, gardentasuna bermatu nahian, eta IVAPek eskaintzen dituen zerbitzuak eta produktuak hobeto zabaltzeko, ezagutarazteko eta eskuragarriago jartzeko balioko duelakoan.

Katalogo hau berrikusteko, kontuan izan ditugu, batetik, IVAPen eskumen-esparrua ezartzen duten arauak, eta bestetik, gure produktu eta zerbitzuak jasotzen dituzten administrazio publikoek eta haien zerbitzupeko langileek dituzten itxaropenak eta beharrak. Halaber, funtsezkoak izan dira gaur egun arte lortutako emaitzen azterketa eta eskaintzen ditugun produktuen balorazioa.

Gure kanpoko bezeroei, instituzionalei zein erabiltzaile zuzenei zuzenduta dago katalogo hau, beraz, kontuan hartu ditugu bakarrik IVAPek eskaintzen dizkien zerbitzuak.

Zerbitzu hauen bidez, IVAPek eraginkortasun osoz jarraituko du euskal administrazio publikoekin elkarlanean, daukagun helburu nagusia lortzeko, hau da, euskal herritarrei zerbitzu publiko bikaina eskaintzeko.


AurkezpenaMaite Iruretagoiena Ibarguren
IVAPeko zuzendaria

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoa

  

Katalogo osoa (PDF, 5 MB)

 

 

 

 

 

 

Azken eguneratzea: 2017/05/05
Lege oharra © 2009 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Euskadi, auzolana