Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. IVAPeko Zerbitzu-katalogoa
 

IVAPeko Zerbitzu-katalogoa

Prestakuntza

Prestakuntza Orokorra 

Prestakuntza-planak eta programak 

 Prestakuntza-modalitatearen arabera:
  • Lineako prestakuntza eta prestakuntza mistoa (aurrez aurreko saioez osatua).
  • Aurrez aurreko prestakuntza.
  • Jarduerazko prestakuntza (proiektuak ezartzeko prozesuekin batera egiten den prestakuntza).

Prestakuntza-programen irismenaren arabera:

  • Orokorrak edo zeharkakoak.
  • Administrazio baten esparrukoak.

Prestakuntza-beharren diagnostikoak 

Elkarrizketak egitea, banaka zein taldeka, eta lanpostuetan oinarritutako prestakuntza beharren galdetegia betetzea.

Prestakuntzaren ebaluazioa 

  • Ikaskuntzaren ebaluazioa, aprobetxamendua ebaluatzeko estandarrak aplikatuz.
  • Transferentziaren ebaluazioa: prestakuntzaren bitartez jasotako ezagutzak eta trebetasunak lanpostuan aplikatzen diren ebaluatzea.

Prestakuntza-ekintzen homologazioa  

2017ko martxoaren 8ko Aginduaren arabera egiten da (IVAPek prestakuntza jarduerak homologa ditzan bete beharreko eskakizunak eta prozedura arautzeko dena, 2017ko martxoaren 23ko EHAOn argitaratua, 58. zk.).

Prestakuntzaren finantzaketa  

IVAPek urtero ematen dituen aginduen bidez ezartzen ditu EAEko administrazioetan prestakuntza ekintzak diruz laguntzeko deialdiak eta betebeharrak.

Ziurtagiri digitalak

Egindako prestakuntzaren ziurtagiri digitalak sortuko dira, beraien lokalizatzailearekin, eta interesdun pertsonen eskura izango dira interneten bidez.

 

EVETU: hirigintza, lurralde antolamendua eta ingurumenari buruzko prestakuntza

Hirigintzako modulu bidezko ikastaroa

Ikastaroak sei modulu ditu, teorikoak eta praktikoak, eta urtean deialdi bat baino gehiago izaten da. Gainera, 300 orduko praktikak egin daitezke erakundeetan edo enpresetan, nahi izanez gero, eta nahitaezkoa da azken ikerketa-lana aurkeztea tesina moduan edo hirigintzako goi-mailako ikastaroa egitea.

Aurreko eskakizunak gaindituz gero, Hirigintzako diploma ematen zaie ikasleei. Bekak ematen dira ikastaroaren matrikula ordaintzeko, eta diruz laguntzen dira ikasleek erakundeetan edo enpresetan egindako praktikaldiak. 

Ikastaro monografikoak

Ikastaro monografikoak, jardunaldiak, mintegiak eta tailer laburrak,Hirigintzan, Lurralde Antolamenduan eta Ingurumenean espezializatuak.

 

 Hizkuntza prestankuntza

Hizkuntza eskakizunak lortzera bideratutako euskara ikastaroak 

Oinarrizko ikastaroak, 3. hizkuntza-eskakizunaren gaitasun- mailara artekoak:

  • Hainbat maila, modulu eta intentsitate daude; baita udako ikastaroak ere.
  • Aurrez aurrekoak nahiz autoikaskuntzakoak.

Goi mailakoak, 4. hizkuntza-eskakizunaren gaitasun-mailakoak:

  • Aurrez aurrekoak nahiz autoikaskuntzakoak.

Udaletan ordezkapenak egiteko diru-laguntzak

Diru-laguntzak ematen zaizkie IVAPekin hizkuntza-prestakuntzaren eta -normalizazioaren arloan hitzarmena izenpetuta daukaten toki-administrazioei, euskarazko ikastaroetara joateko liberatzen dituzten langileen ordezkapenak egiteko.

ELEBI programa

ELEBI programak behar komunikatibo bertsuak dauzkaten langileei prestakuntza eskaintzen die mintegien bitartez. Mintegi bakoitza gutxienez lau eta gehienez sei lagunek osatzen dute eta ahozko edo idatzizko jardunak lantzeko helburua dute. 

IDAZLAGUN zerbitzua

Administrazio Orokorraren eremuko prestakuntza zerbitzu honen helburua da lanean euskaraz testuak sortu baina laguntza nahi duten langileen idazkiak zuzentzea eta hobetzea. Korreo elektronikoz, aurrez aurre eta telefonoz ere ematen da prestakuntza mota hau.

Berariazko hizkuntza-prestakuntza

Euskararen benetako erabilera areagotzeko ikastaroak ematen dira, langileen ahozko eta idatzizko behar komunikatiboak kontuan izanik. Ikastaroen iraupena gaiaren araberakoa da, gutxienez bost ordukoak eta gehienez 40 ordukoak. Prestakuntza mota hau aurrez aurrekoa, lineakoa edo mistoa da.

  

Jardunaldi eta mintegi berezituak

Jardunaldiak eta mintegiak

Euskal autonomiarekin, zuzenbide publikoarekin eta administrazio publikoarekin zerikusia duten azterlanak eta ikerketak egiteko jarduerak edo irakaskuntza taxutzea, antolatzea eta aurrera eramatea.

Azken eguneratzea: 2017/05/04
Lege oharra © 2009 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana