Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. IVAPeko Zerbitzu-katalogoa
 

IVAPeko Zerbitzu-katalogoa

Pertsonen hautaketa eta konpetentzien ebaluazioa

 

HAUTAKETARAKO PROZESUAK

Epaimahaietan parte hartzea

Euskal Funtzio Publikoaren Legeak araututakoa betez, bokal titular eta ordezko bana izendatzen dira euskal administrazio publikoetako funtzionario edo lan-kontratuko langile finkoen hautaketa-prozesuetako epaimahaietan parte hartzeko.

Enplegu publikoaren eskaintzak, prozesu masiboak 

EAEko Administrazio Orokorreko hautaketa-prozesuak kudeatzea, funtzionario edo lan-kontratuko langile finkoa izateko.

Lan-poltsak sortzea

Lan-poltsen hautaketa-prozesuak kudeatzen dira, EAEko Administrazio Orokorraren aldi baterako langile-beharrei erantzuteko.  

Lan-eskaintza publikoei buruzko informazioa eta kontsulta, eta harpidetza egiteko aukera

Euskal administrazioek egindako enplegu-eskaintzei buruzko informazio egoki eta eguneratua ematen da, eta azken berriak Interneten bidez jasotzeko harpidetza egiteko aukera eskaintzen da. 

Lankidetza eta aholkularitza hautaketa-prozesuetan

 
Laguntza- eta aholkularitza lanak egiten dira hautaketa-prozesua hasi aurretik (oinarriak prestatu, gaiak aukeratu…) eta prozesua egin bitartean (logistika, lokalen kudeaketa, probak egitea…).

Informazioa bidaltzen da (oinarrien ereduak, txosten juridikoak, eta lan-poltsetako langileen zerrendak).

Proba psikoteknikoak eta elkarrizketak

Probak prestatzen, aplikatzen eta zuzentzen dira hautagaiak lanpostuen ezaugarri tekniko eta pertsonalei zenbateraino egokitzen zaizkien ebaluatzeko: elkarrizketak, proba psikoteknikoak, eta abar.

Probak prestatzea eta/edo zuzentzea

Administrazioen eskariz, hautaketa-prozesuetako probak prestatu, aplikatu eta zuzentzen dira.

Praktikaldien balorazioa

Hautaketa-prozesuetan ezarritako praktikaldiak ebaluatzen dira.

HIZKUNTZA ESKAKIZUNAK

Hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko ohiko deialdiak 

  • Urtean bi deialdi orokor egiten dira (sei hilabetean behin).
  • Hizkuntza-eskakizunen tramiteak linean egin daitezke, Azternet
  • izeneko aplikazio informatikoaren bidez.
  • Berariazko beharrizanak dituzten azterketariei egokitzapenak eskaintzen zaizkie.
  • Egiaztatutako hizkuntza-eskakizunaren ziurtagiri digitala Azternet bidez jaso daiteke.

Hautaketa-prozesuetan, hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko deialdi bateratuak

Herri-administrazioko erakundeek (udalek, foru aldundiek…) euren lanpostuak betetzeko hautaketa prozesuak deitzen dituztenean, IVAPek laguntza eskaintzen die hizkuntza- eskakizunak egiaztatzeko probak egiteko eta zuzentzeko.

Hautaketa prozesuetako hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko IVAPek deialdi bateratuak antolatzen ditu. Hau da, hainbat administraziori eta hautaketa-prozesuri lotutako probak izan arren, eraginkortasunari begira, batu egiten dira toki eta egun berean egiteko.

Deialdi bateratu hauek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egiten dira.

Azken eguneratzea: 2017/05/04
Lege oharra © 2009 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana