Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. IVAPeko Zerbitzu-katalogoa
 

IVAPeko Zerbitzu-katalogoa

Itzulpengintza, Interpretazioa, Terminologia eta Administrazio Hizkera

Euskara eta gaztelaniaren arteko itzulpena

Euskal administrazio publikoei eskainitako zerbitzua.

Itzulpengintza juridikoa

Administrazio publikoen jardunerako beharrezko diren lege-testuak itzultzen dira, eta sarean argitaratzen dira. Administrazioko beste erakunde batzuekin lankidetzan zenbait proiektutan, Justizian, esaterako.

Idazketa elebiduna

Eusko Jaurlaritzako sailei eskaintzen zaie, legeak ele bietan idatz daitezen.

IDABA

IZO Itzultzaile Zerbitzu Orokorraren itzulpenen datu-basea. Administrazioko erakunde guztiei eskaintzen zaie.

Interpretazioa

Ahozko itzulpena Administrazioko batzar eta bileretan.

Terminologia

Itzultzaileei laguntza ematen zaie, terminologia-kontsulta puntualen bidez; Euskalterm terminologia datu-base publikoa elikatzen da, eta terminologiako kontsultak erantzuten dira. Terminologia-batzordean parte hartzen du, gaikako hiztegiak osatzen. Administrazioko gainerako erakundeekin lankidetzan aritzen da proiektu bateratuetan.

DUDANET

Doako kontsulta-zerbitzua, hizkera eta terminologia juridiko- administratiboari buruzko zalantzak argitzeko.

ELET

Euskaraz lan egiteko askotariko hizkuntza-baliabideak biltzen dituen webgune integratua, oso erabilerraza eta intuitiboa.

Administrazioa Euskaraz Aldizkaria

Administrazioarekin zerikusia duten gaiez diharduen aldizkaria. 1993an sortu zen, eta hiru hilabeterik behin argitaratzen da.

Administrazio-hizkera argia bloga

Herritarrei eskainitako zerbitzua, hizkeraren eta, oro har, komunikazioaren kalitatea hobetzen laguntzeko.

Hizkera juridiko-administratiboaren komunikagarritasunarekin lotutako ekimenak bultzatzea

Administrazioko langile zein herritarrentzako argitalpenak, ikastaroak eta material didaktikoa sortzea, euskaraz zein gaztelaniaz.

Azken eguneratzea: 2017/05/04
Lege oharra © 2009 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana