Joan edukira

Aurkezpena

Herri Arduralaritzazko Euskal Aldizkaria (RVAP, ISSN 0211-9560) 1981ean jaio zen, orduan guztiz berria zen euskal autonomiarekin batera, eta une horretan Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) zuzendaria zen Javier Berriatua San Sebastián jaunaren etorkizun-senari esker. Aldizkariaren lehenengo zuzendaria Ramón Martín Mateo irakaslea izan zen, eta bere lehenengo idazkaria José Manuel Castells Arteche, 1985ean zuzendari bihurtuko zena 2012 arte, eta urte horretan Edorta Cobreros irakaslea zuzendari izendatu zen.

Jaio zen garaian ezagutzen zen eredu hoberenean oinarrituta, gero (eta hori, zorionez) beste aldizkari espezializatu batzuekin lehian sartu izan behar du, eta, gaur egun interneteko erronkari aurre ekin behar dio, bere orrialde propioarekin; betiere ohiko formatua —oraindik, behintzat— eta lauhilabeteko aldizkatasuna eta ohiko atalak (Azterlanak, Jurisprudentzia, Kronikak, Oharrak, Bibliografía) utzi gabe. Hemendik aurrerantzean, bilaketa sistema operatibo baten bidez, ale guztiak kontsultatzeko aukera emanda.

Aldizkaria unibertsitateko esparrura eta administrazio publikoetan zerbitzuan diharduten pertsonengana zuzenduta dago, eta bere helburu nagusia da administrazio publikoetako eta potere publikoetako zuzenbidearen inguruko lanak zabaltzea. Kalitateko kolaborazio guztietara zabalduta dago. 2011tik hona, Kanpoko Aholku kontseilua du, oso zabala eta bikaina; zeinetan ehun adituk baino gehiagok parte hartzen duten, batez ere Zuzenbide administratiboko eta Zuzenbide Konstituzionaleko arloetakoak. Aditu horiek Unibertsitate ezberdinetakoak dira, baina, Euskal Herriko Unibertsitatekoak, noski, modu nabarmenagoan agertzen dira. Aditu horiek egindako txostenak (bi, eta egile ezagutu gabe egina) berme bat dira, argitaratutako lanek eduki behar duten maila zientifikoa lortzeko.

Era berean, Erredakzio Kontseiluak egindako lan eskerga eta doakoa nagusia izan da aldizkarirako. Kontseilu horretan hemezazpi pertsonak parte hartzen dute, esparru akademikokoak batez ere, baina baita administrazio publikoetakoak ere bai. Kontseilu hau, aldizkariak jarraitzeko euskarri nagusia da.

IVAPeko zuzendaritzak eta RVAPeko zuzendaritzak espero dute gure aldizkarian parte hartzen duten eta laguntza ematen duten pertsona guztien konfiantza izaten jarraitzea; eta nahi izango lukete, aurrerantzean, aldizkariaren inguruko kontsultak zabalagoak eta erosoagoak izatea.

Euskadi, auzolana