Joan edukira

IVAPeko erregistroa: dokumentuen sarrerak eta irteerak

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua (Datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoa), eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa (datuak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa) betez, jakinarazten dugu datu pertsonalak tratamendu-jarduera honen barruan sartuko direla: “IVAPeko erregistroa: dokumentuen sarrerak eta irteerak”. 

Tratamenduaren arduraduna: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaritza.

Tratamenduaren helburua eta aurreikusitako erabilerak: Paperean nahiz modu telematikoan sartzen eta irteten den dokumentazioa erregistratzea eta kudeatzea.

Legitimazioa:

  • Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena).

Informazioaren hartzaileak: IVAPi zuzendutako dokumentuak aurkezten dituzten pertsonak (edo ordezkariak), edo IVAPeko jakinarazpenak jasotzen dituztenak. IVAPeko erregistroan beste administrazio batzuei zuzendutako dokumentuak  aurkezten dituzten pertsonak (edo ordezkariak).

Eskubideak: Datuetarako irispidea, datuok zuzentzea eta ezabatzea, eta beste eskubide batzuk –informazio gehigarrian azaltzen dira. 

Tratamenduaren arduraduna:

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaritza.

Posta helbidea: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Telefono zk.: 945017600

Helbide elektronikoa: ivap@ivap.eus

Datuak babesteko delegatua:

Posta helbidea: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Helbide elektronikoa: dpd-dbo@euskadi.eus

Tratamenduaren helburua:

  • Paperean nahiz modu telematikoan sartzen eta irteten den dokumentazioa erregistratzea eta kudeatzea.
  • Helburu historikoak, estatistikoak eta zientifikoak.

Kontserbazio-epea: Emandako datu pertsonalak jaso zireneko helburua betetzeko eta izan litzaketen erantzukizunak zehazteko behar den denboran gordeko dira.  Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa aplikatuko da.

Datuak tratatzeko legitimazioa:

  • Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena).

Informazioaren hartzaileak:

  • Eskabidea jaso behar duten organoak (39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitakoaren arabera).
  • Ez dira aurreikusten beste datuen lagapen batzuk, lege-betebeharrik izan ezean.

Balia daitezkeen eskubideak:

  • Datuetarako irizpidea
  • Datuak zuzentzea
  • Datuak ezabatzea
  • Datuak ematea
  • Tratamendua mugatzea
  • Tratamenduari aurka egitea
  • Emandako adostasuna errebokatzea.

Eskubide horiek Tratamenduaren arduradunari edo Datuen Babeserako delegatuari eskatuta balia daitezke. 

Gainera, Kontrol-agintaritza eskudunari erreklamazio bat aurkez dakioke: Datuak Babesteko Euskal Bulegoa, www.avpd.euskadi.eus

Euskadi, auzolana