2023-2 deialdia (bukatuta)
* JARRAIBIDE HAUEK AZTERKETARIENTZAT DIRA
OHARRA:
Eskabidea bide elektronikoen bidez egin beharko duzu; beraz,ziurtagiri digitala (identifikazio- eta sinadura-sistema) beharko duzu, deialdian zehar izapide guztiak egin ahal izateko:
- Deialdian izena emateko
- Deialdian onartua izan zaren ikusteko
- Azterketa idatzira eraman behar diren identifikazio-orriak inprimatzeko
- Idazmen-proban egindako idazlanak deskargatzeko
- Ebaluazio-orriak deskargatzeko
- Zure emaitzak ikusteko
- Egiaztapen-ziurtagiria deskargatzeko
Ziurtagiri digitalik ez badaukazu, IZENPEko B@KQ txartela eskuratzea gomendatzen dizugu.
Esteka honetan ziurtagiri digital bat nola lortu adierazten da:
https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu
Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko deialdia
- Irailaren 11n argitaratu da
- Eskaerak egiteko epea: Irailaren 12tik 25era, biak barne
- Onartuen eta baztertuen Ebazpena: urriaren 5ean argitaratu da
- Onartuen eta baztertuen behin betiko ebazpena: urriaren 19an argitaratu da
Idatzizko azterketa
- Urriaren 28n egin da, Barakaldoko BECen
- Azterketa idatziaren ordutegia eta pabiloietako guneen banaketa: urriaren 19an argitaratu da
- Idatzizko azterketaren emaitzak: abenduaren 1etik ikusgai daude AZTERNETen
Ahozko azterketa
- Hiru lurraldeetan egin da, abenduaren 14an eta 15ean
- Egunak, lekuak eta orduak: abenduaren 1etik ikusgai daude AZTERNETen
- Ahozko azterketara deituta zauden ala ez: abenduaren 1etik ikusgai dago AZTERNETen.
Emaitzak
- Behin-behineko emaitza orokorren Ebazpena: abenduaren 29an argitaratu da
- Erreklamazio-epea (idatzizko azterketarena eta ahozko azterketarena): abenduaren 30etik urtarrilaren 5era, biak barne
- Behin betiko emaitzen ebazpena: urtarrilaren 30ean argitaratu da
* JARRAIBIDE HAUEK AZTERKETARIENTZAT DIRA
OHARRA:
Eskabidea bide elektronikoen bidez egin beharko duzu; beraz,ziurtagiri digitala (identifikazio- eta sinadura-sistema) beharko duzu, deialdian zehar izapide guztiak egin ahal izateko:
- Deialdian izena emateko
- Deialdian onartua izan zaren ikusteko
- Azterketa idatzira eraman behar diren identifikazio-orriak inprimatzeko
- Idazmen-proban egindako idazlanak deskargatzeko
- Ebaluazio-orriak deskargatzeko
- Zure emaitzak ikusteko
- Egiaztapen-ziurtagiria deskargatzeko
Ziurtagiri digitalik ez badaukazu, IZENPEko B@KQ txartela eskuratzea gomendatzen dizugu.
Esteka honetan ziurtagiri digital bat nola lortu adierazten da:
https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu
- Deialdiaren ebazpena (PDF, 166 KB)
- Izena emateko epea zabalik egongo da irailaren 12tik 25era:
- Ertzaintzako langileek GURENET aplikazioaren bitartez eman behar dute izena, irailaren 12tik 25era, biak barne.
- EAEko beste administrazioetako langileek AZTERNET aplikazioaren bitartez eman beharko dute izena:
- Lineako eskaera
OHARRA: Paperean edo goiko puntuan aipatu ez den beste modu batean egindako eskaerak baztertuak izango dira.
Onartuen behin-behineko ebazpena (PDF, 84 KB)
Eskabidearen egoera ikusteko eskatzaileak AZTERNETen sartu behar dira eta ibilbide hau jarraitu: “Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak ( 2023/08/01) < Eskaeraren datuak”
Erreklamazioak egiteko epea zabalik dago, urriaren 6tik 13ra bitartean. Erreklamazioak AZTERNETen bidez aurkeztu behar dira: “Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak ( 2023/08/01) < Erreklamazio edo errekurtso berria”
Onartuen behin betiko ebazpena (PDF, 85 KB)
Eskabidearen egoera ikusteko eskatzaileak AZTERNETen sartu behar dira eta ibilbide hau jarraitu: “Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak ( 2023/08/01) < Eskaeraren datuak”
IDATZIZKO AZTERKETAK URRIAREN 28an IZANGO DIRA BARAKALDOKO BECen
Azterketa egunerako jarraibideak (GARRANTZITSUA)
Hauek dira azterketa egiteko orduak eta pabilioak, perfilka:
1. HE: 13:00etan, 3. pabiloian
2. HE : 12:30ean, 1. pabiloian
3HE: 09:00etan, 1. pabiloian
4. HE: 09:00etan, 3. pabiloian
Abizenkako banaketa (PDF, 397 KB)
Pabiloien planoa (PDF, 157 KB)
Irakurmen-probaren erantzun-orria (PDF, 1 MB)
Irakurmen- eta idazmen-probaren emaitzak ikusteko, azterketari bakoitzak AZTERNETen sartu behar du. Ibilbide honi jarraitu behar zaio:
Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2023-08-01) < Emaitzak
Erreklamazioak egiteko epea: abenduaren 30etik urtarrilaren 5era.
Azterketa idatzia gainditu duten pertsonak ahozko azterketara deituta daude. Ahozko azterketa egiteko eguna, ordua eta lekua kontsultatu ahal izateko, AZTERNETen sartu beharko du azterketari bakoitzak, eta ibilbide honi jarraitu:
Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2023-08-01) < Xehetasuna < Ahozko azterketaren lekua
*Deialdi honetan mintzamen-proba egingo da bakarrik eta proba horretan baloratuko da entzumen-proba ere. Ez da egingo entzumen-proba espezifikorik (Hortaz, ez zaio kasurik egin behar entzumen-probarako agertzen den orduari).
Interesdun bakoitzak Azterneten kontsultatu beharko ditu bere azterketen behin-behineko emaitzak: «Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2023-08-01) < Emaitzak».
Erreklamaziorik egin nahi izanez gero, epe barruan, Azterneten bidez aurkeztu beharko dira: «Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2023-08-01) < Erreklamazio edo errekurtso berria».
Erreklamazioak egiteko epea (idatzizko azterketarena eta ahozko azterketarena): abenduaren 30etik urtarrilaren 5era, izango da, biak barne.
IVAPeko Ebaluazio arloak erreklamazioa aztertuko du. Beraz, proba berriro zuzenduko da (hirugarren edo laugarren zuzenketa izango da, kasuaren arabera), eta berrikusketaren emaitza (Gai / Ez gai) behin betiko kalifikazioekin jakinaraziko da.
IVAPek ez du zuzenketaren inguruan azalpen pertsonalizaturik ematen. Erakunde honek darabilen ebaluazio-mota ziurtatze-erakunde eta ziurtatze-prozedura bati dagokiona da; alegia, barne begirakoa (ebaluazio sumatiboa), eta ez kanpora begirakoa (ebaluazio formatiboa).
Azken emaitzak:
Interesdun bakoitzak Azterneten kontsultatu beharko ditu bere azterketen behin betiko emaitzak eta, hala dagokionean, baita erreklamazioaren emaitzak ere: «Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2023-08-01) < Emaitzak».