2026-2 deialdia

* Jarraibide hauek azterketarientzat dira

OHARRA:

Eskabidea bide elektronikoen bidez egin beharko duzu; beraz,ziurtagiri digitala (identifikazio- eta sinadura-sistema) beharko duzu, deialdian zehar izapide guztiak egin ahal izateko:

  • Deialdian izena emateko
  • Deialdian onartua izan zaren ikusteko
  • Azterketa idatzira eraman behar diren identifikazio-orriak inprimatzeko
  • Idazmen-proban egindako idazlanak deskargatzeko
  • Ebaluazio-orriak deskargatzeko
  • Zure emaitzak ikusteko
  • Egiaztapen-ziurtagiria deskargatzeko

Ziurtagiri digitalik ez badaukazu, IZENPEko B@KQ txartela eskuratzea gomendatzen dizugu.

Esteka honetan ziurtagiri digital bat nola lortu adierazten da:

https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu

Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko deialdia

  • Irailaren 4an argitaratu da
  • Eskaerak egiteko epea: irailaren 5etik 18ra, biak barne
  • Onartuen eta baztertuen behin-behineko Ebazpena: urriaren 1ean argitaratuko da
  • Onartuen eta baztertuen behin betiko Ebazpena: urriaren 16an argitaratuko da

Idatzizko azterketa

  • Urriaren 24an egingo da, Barakaldoko BECen 
  • Azterketa idatziaren ordutegia eta pabiloietako guneen banaketa: urriaren 16an argitaratuko dira
  • Idatzizko azterketaren emaitzak: azaroaren 26tik ikusgai egongo dira Azterneten

Ahozko azterketa

  • Hiru lurraldeetan egingo da, abenduaren 9an, 10ean eta 11n. (*)
  • Egunak, lekuak eta orduak: azaroaren 26tik ikusgai egongo dira Azterneten
  • Ahozko azterketara deituta zauden ala ez: azaroaren 26tik ikusgai egongo da Azterneten

Emaitzak

  • Behin-behineko emaitza orokorren Ebazpena: abenduaren 29an argitaratuko da
  • Erreklamazio-epea (idatzizko azterketarena eta ahozko azterketarena): abenduaren 30etik urtarrilaren 8ra, biak barne
  • Behin betiko emaitzen Ebazpena: 2027ko urtarrilaren 28an argitaratuko da

(*) Azterketarien kopurua aintzat hartuta erabakiko da zenbat egunetan egingo den.

ADI!!! Aldaketak daude deialdian. Izena eman baino lehen, ikusi bideoa.

BIDEOA

* Jarraibide hauek azterketarientzat dira

OHARRA:

Eskabidea bide elektronikoen bidez egin beharko duzu; beraz, ziurtagiri digitala (identifikazio- eta sinadura-sistema) beharko duzu, deialdian zehar izapide guztiak egin ahal izateko:

  • Deialdian izena emateko
  • Deialdian onartua izan zaren ikusteko
  • Azterketa idatzira eraman behar diren identifikazio-orriak inprimatzeko
  • Idazmen-proban egindako idazlanak deskargatzeko
  • Ebaluazio-orriak deskargatzeko
  • Zure emaitzak ikusteko
  • Egiaztapen-ziurtagiria deskargatzeko

Ziurtagiri digitalik ez badaukazu, IZENPEko B@KQ txartela eskuratzea gomendatzen dizugu.

Esteka honetan ziurtagiri digital bat nola lortu adierazten da:

https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede

Deialdiaren ebazpena (PDF, 172 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Izena emateko epea zabalik egongo da irailaren 5etik 18ra, biak barne:

Euskal sektore publikoko langileok AZTERNET aplikazioaren bitartez eman beharko duzue izena. 

Euskal sektore publikoan lan egiten baduzu, baina zure erakundea ez bada administrazio publikoa, ohiko deialdian izena eman ahal izateko, zure erakundeak hurrengo ebazpenean ezartzen diren baldintzak bete beharko ditu:

Ebazpena (PDF, 122 KB) (PDF) (leiho berri batean irekitzen da)

OHARRA: Paperean edo goiko puntuan aipatu ez den beste modu batean egindako eskaerak baztertuak izango dira.