Joan edukira

Dagoeneko kalean "Administrazioa Euskaraz" aldizkariaren 112. zenbakia

Argitalpen-data: 

IVAPeko webgunean ikus dezakezu Administrazioa Euskaraz aldizkariaren azken zenbakia. Bertan, besteak beste, euskara, euskal kultura, teknologia berriak eta administrazioko hainbat kontu jorratzen ditugu. Ale honetan… 

Eva Ferreira Garcia (Barakaldon, 1963) UPV/EHUko errektorea elkarrizketatu dugu. Ekonomialari eta matematikaria, eta eskarmentu handikoa Euskal Herriko Unibertsitatearen kudeatze lanetan. Oraingo egunean, berriz, UPV/EHUren goren graduko postuan da. Iaz, pandemia gogorren jotzen ari zen garaian, hausnar egin eta berezko duen baikortasunez jokatuz aurkeztu zuen bere burua gure unibertsitate publikoaren errektore kargurako, aurreko errektore Nekane Balluerkaren babes beroa bere baitan sentiturik. Errektoreak dioenez, “gizarteak orain dela hogei urte baino bereago sentitzen du UPV/EHU”.

Osasuna atalean, "Loaren medikuntza, zahartze osasuntsua" gaia landu dugu. Loaren inguruko medikuntza zientifikoak aurrerapen handiak egin ditu azken urteetan. Gaur egun, loaren nahasmenduak dituzten pazienteak artatzea ez da soilik lo-laborategi batean sartu eta probak egitea; hori baino gehiago da. Paziente horiek kanpo-kontsultan ikusi eta balioesten dira, bai diagnostiko-probak bideratzeko, bai horien tratamendua eta jarraipena egiteko.

Horiek eta beste asko Administrazioa Euskaraz aldizkariaren 112. zenbakian

Euskadi, auzolana