Azterketei buruzko informazioa. Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa: Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazioko Eskala

Argitalpen-data: 

Oposizio-faserako prestatutako proba honako leku eta orduetan eta honela banatuta egingo da:

2023ko ekainaren 11 (igandea): 10:00, Barakaldoko BEC erakustazokan. 2. pabiloia

 

NONDIK

NORA

GUNEA

ABAD

COLLELLDEMONT

1

CONDE

GARCIA PORRAS

2

GARCIA RIBERA

LOPEZ

3

LOREDO

RODA

4

RODRIGUEZ

ZURINAGA

5

Gogoan hartu:

  • Garraio publikoa hartzea duzu onena BEC erakustazokara iristeko (metroaren geltokia duzu instalazioen ondo-ondoan). Nola iritsi jakiteko (leiho berri batean irekitzen da)
  • Ateak azterketa ordua baino 45 minutu lehenago irekiko ditugu. 
  • Egokitzapenen bat (azterketa handituak, zeinu-interpretea,…) edo proba egiteko laguntzaren bat eskatu duten pertsona guztiek esan zaien tokira joan beharko dute.



  • Ez ahaztu NAN, gida-baimena edo pasaportea eraman behar duzula azterketara.
  • Boligrafoa ere zuk eraman behar duzu (beltza edo urdina).
  • Erabili komunak azterketa-gunera sartu aurretik, azterketa egiten ari zarela ez delako utziko komunera joaten.
  • Probaren A zatiak 40 galdera eta erreserbako 5 izango ditu. B zatiak, berriz, 20 galdera gehi erreserbako 5 galderako bi aukera izango ditu. Hautatzen duzun aukeraren galderei erantzun beharko diezu. Ikusi argibide-orria (PDF, 222 KB) (leiho berri batean irekitzen da). Ikusi erantzun-orria (PDF, 1 MB) (leiho berri batean irekitzen da).
  • Ez dira zuzenduko azterketa-eredua (A edo B) adierazita ez duten erantzun-orriak, eta ez da zuzenduko 1 edo 2 aukera markatuta ez duten orrien B zatia.
  • Bi probak batera entregatuko dira koadernotxo batean, eta 120 minutuko denbora izango duzu bi zatiak egiteko.
  • Ariketak amaitu ondoren, galderen koadernoak eta erantzun zuzenen txantiloiak argitaratuko dira.
  • Probaren emaitzak ekainaren 14an argitaratuko dira.