Oposizio-faserako prestatutako proba honako leku eta orduetan eta honela banatuta egingo da:
2023ko ekainaren 11 (igandea): 10:00, Barakaldoko BEC erakustazokan. 2. pabiloia
NONDIK |
NORA |
GUNEA |
ABAD |
COLLELLDEMONT |
1 |
CONDE |
GARCIA PORRAS |
2 |
GARCIA RIBERA |
LOPEZ |
3 |
LOREDO |
RODA |
4 |
RODRIGUEZ |
ZURINAGA |
5 |
Gogoan hartu:
- Garraio publikoa hartzea duzu onena BEC erakustazokara iristeko (metroaren geltokia duzu instalazioen ondo-ondoan). Nola iritsi jakiteko
- Ateak azterketa ordua baino 45 minutu lehenago irekiko ditugu.
- Egokitzapenen bat (azterketa handituak, zeinu-interpretea,…) edo proba egiteko laguntzaren bat eskatu duten pertsona guztiek esan zaien tokira joan beharko dute.
- Ez ahaztu NAN, gida-baimena edo pasaportea eraman behar duzula azterketara.
- Boligrafoa ere zuk eraman behar duzu (beltza edo urdina).
- Erabili komunak azterketa-gunera sartu aurretik, azterketa egiten ari zarela ez delako utziko komunera joaten.
- Probaren A zatiak 40 galdera eta erreserbako 5 izango ditu. B zatiak, berriz, 20 galdera gehi erreserbako 5 galderako bi aukera izango ditu. Hautatzen duzun aukeraren galderei erantzun beharko diezu. Ikusi argibide-orria (PDF, 222 KB) . Ikusi erantzun-orria (PDF, 1 MB) .
- Ez dira zuzenduko azterketa-eredua (A edo B) adierazita ez duten erantzun-orriak, eta ez da zuzenduko 1 edo 2 aukera markatuta ez duten orrien B zatia.
- Bi probak batera entregatuko dira koadernotxo batean, eta 120 minutuko denbora izango duzu bi zatiak egiteko.
- Ariketak amaitu ondoren, galderen koadernoak eta erantzun zuzenen txantiloiak argitaratuko dira.
- Probaren emaitzak ekainaren 14an argitaratuko dira.