0000115/2023 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion administrazio-espedientea –prozedura laburtua– bidaltzeko agindu du Bilboko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiak. Errekurtso hori pertsona batek aurkeztu zuen Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2023ko otsailaren 21ean emandako Aginduaren aurka, hain zuzen ere, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2022ko azaroaren 25eko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesten zuen Aginduaren aurka.
Aurkaratutako ebazpenaren bidez ezesten da pertsona horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Goi-mailako Teknikarien Kidegoko Ekonomia eta Enpresa eskalan enplegua finkatzeko hautaketa-prozesu berezian onartua izateko egindako eskaera. Prozesu horretarako deialdia Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko irailaren 8ko Aginduaren bidez egin zen.