Joan edukira

Enplegua finkatzeko prozesu bereziak. Oposizio-faseko probari buruzko informazioa

Argitalpen-data: 

Oposizio-faseko probarako erreferentziazko araudia: Eskaera ugari jaso dira, oposizio-faseko probaren gai-zerrenda garatzeko erreferentziatzat hartuko den araudiaren berri emateko eskatuz. Ildo horretan, jakinarazten da, oro har, kontuan hartu beharreko araudia deialdi bakoitza argitaratu zenean indarrean zegoena dela. Hala ere, kontuan hartuko dira epaimahai bakoitzak horren inguruan egin ditzakeen oharrak.

 

Probaren A zatian argitaratutako bateriak: Probaren A zatia prestatzeko izangaiak orientatzeko argitaratutako galdera-multzoari buruz hainbat pertsonak helarazi dituzten alegazioei dagokienez, jakinarazten da IVAPek alegazio horiek aztertu eta ebaluatu dituela, eta kontuan hartuko direla azterketaren amaierako eredua prestatzerakoan.

 

Kontsulta-materiala erabiltzea probaren B zatia egiteko: Ezingo da kontsulta-materialik erabili oposizio-faseko proba egiteko, eta ezingo da gailu teknologikorik erabili, hala nola mugikorrak, erloju adimendunak eta abar.

Euskadi, auzolana