EPEaren webgunean argitaratu dira IVAPeko zuzendariaren hainbat ebazpen, zenbait hautaketa-prozesu berezitan merezimenduak alegatzeko epea ezartzen dutenak

Argitalpen-data: 

Enplegua finkatzeko prozesu berezietan merezimenduak alegatzeko epea ezartzen duten IVAPeko zuzendariaren ebazpenak argitaratu dira, kategoria eta eskala hauetan:

Epe hori gaur, azaroak 7, hasten da eta azaroaren 20an bukatuko da Ibaiondo heziketa zentruko hezitzaileen eta beste lan-kategorien deialdietan, eta abenduaren 4an beste deialdi guztietan.

Alegazio-prozesu hori errazteko, «Hautaketa-prozesuen informazio orokorra» atalean «NOLA ALEGATU ETA EGIAZTATU MEREZIMENDUAK» (PDF, 2 MB) (leiho berri batean irekitzen da) dokumentua argitaratu da. Dokumentu horretan zehatz-mehatz deskribatzen da jarraitu beharreko prozesua.

Oso garrantzitsua da azpimarratzea ezinbestekoa dela merezimenduen atal bakoitzean agertzen den ALEGATU aukera hautatzea, epaimahaiak merezimendu hori kontuan hartu dezan, baloratu ahal izateko. Alegatu ez diren merezimenduak ez dira inola ere baloratuko. Hau da, ez da nahikoa egiaztatzea aplikazioak merezimendu batzuk erakusten dizkigula kontsultatutako administrazio eta erregistroetatik jasotakoak; beharrezkoa da horiek hautatzea eta ALEGATU botoia sakatzea, epaimahaiak merezimenduak kontuan har ditzan. Interesdunak, aplikazioan agertzen ez direnez, beste merezimendu batzuk gehitzen dituenean nahikoa izango da GORDE botoia hautatzea merezimenduak alegatutzat jo ahal izateko.

Gogoratu behar da merezimenduak alegatzeko epean alegatu egin behar dela ere eskainitako lanpostu jakin batzuk esleitzeko baldintza espezifikoak betetzen direla. Izapide honetan baldintza horiek betetzen direla alegatzen ez bada, ezinezkoa izango da lanpostu horiek eskuratzea.