Joan edukira

Gaur, 2023ko azaroaren 20an, EHAAn argitaratu da Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren AGINDUA, adimen-desgaitasuna duten pertsonak enplegu publikoan sartzeko hautaketa-prozesuetarako deialdia egiten duena.

Argitalpen-data: 

Honako prozesu hauek deitzen dira:

– Laguntzako Langileen Lanbide Taldeko bost ordenantza-plazarako

prozesua, karrerako funtzionarioak.

Sukaldeko laguntzaile plaza baterako prozesua,

lan-kontratuko langile finkoa.

 

Prozesu horietan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea

2023ko azaroaren 21ean hasi eta 2023ko abenduaren 20an amaituko da, 14: 00etan.

Euskadi, auzolana