Joan edukira

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko irailaren 8ko Aginduaren bidez deitutako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko salbuespenezko hautaketa-prozesuetako merezimenduak alegatzeko eta egiaztatzeko epea aldatzea.

Argitalpen-data: 

Gaur, 2023ko martxoaren 9an, argitaratu da IVAPeko zuzendariaren Ebazpena (PDF, 108 KB) (leiho berri batean irekitzen da), karrerako funtzionarioen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako merezimenduak alegatzeko eta egiaztatzeko epea aldatzen duena. Prozesu horietarako deialdia Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko irailaren 8ko Aginduaren bidez egin zen, eta merezimenduak alegatzeko eta egiaztatzeko epea IVAPeko zuzendariaren 2022ko azaroaren 18ko Ebazpenen bidez 2023ko martxoaren 9tik apirilaren 5era bitartean ezarri zen.

Aldaketa honek prozesu hauei eragingo die:

  • ADMINISTRAZIOKO GOI-MAILAKO KIDEGOA ADMINISTRAZIOKO ESKALA
  • FAKULTATIBOEN GOI-MAILAKO KIDEGOA. EKONOMIA ETA ENPRESAKO ESKALA
  • FAKULTATIBOEN GOI-MAILAKO KIDEGOA. HIZKUNTZA-NORMALIZAZIOKO ESKALA
  • FAKULTATIBOEN GOI-MAILAKO KIDEGOA. ITZULPENGINTZAKO ESKALA
  • FAKULTATIBOEN GOI-MAILAKO KIDEGOA. ERAIKINGINTZA, HIRIGINTZA ETA LURRALDE-ANTOLAMENDUKO ESKALA
  • FAKULTATIBOEN GOI-MAILAKO KIDEGOA. ESTATISTIKAKO ETA DATU-ANALISIETAKO ESKALA
  • FAKULTATIBOEN GOI-MAILAKO KIDEGOA. ESKALA JURIDIKOA
  • ADMINISTRAZIO-KUDEAKETAKO KIDEGOA. ADMINISTRAZIO-KUDEAKETAKO ESKALA
  • KIDEGO TEKNIKOA. ESTATISTIKAKO ESKALA
  • KIDEGO TEKNIKOA. ERAIKINGINTZA, HIRIGINTZA ETA LURRALDE ANTOLAMENDUKO ESKALA
  • KIDEGO TEKNIKOA. HIZKUNTZA-NORMALIZAZIOKO ESKALA
  • LAGUNTZAILE TEKNIKOEN KIDEGOA. OBRA ETA INSTALAZIOEN DELINEAZIOKO ESKALA
     

 Merezimenduak alegatzeko eta egiaztatzeko ezarritako epe berria 2023ko irailaren 14an hasi eta 2023ko urriaren 11n amaituko da.

Euskadi, auzolana